Albisteak 24 apirila, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.
-
‘AA sortzailea arduraz erabili enpresan’ jardunaldia datorren astelehenean, online, Enpresa Digitalaren eskutik. Erakundeak azkar bereganatzen ari dira adimen artifizial sortzailea, eta eguneroko zereginetan eta prozesu garrantzitsuetan erabiltzen da jada. Irizpide argirik gabe erabiltzen bada, ordea, arrisku-bektore izan daiteke zibersegurtasunari, informazioaren babesari eta araudiak betetzeari dagokienez.
Maiatzaren 4an ‘Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa’ jardunaldia euskaraz eskainiko du Enpresa Digitalak. Adimen artifiziala informazioa sortzeko eta zirkulatzeko modua aldatzen ari da. Egun posible da irudi, audio, bideo eta testu faltsuak errealismo handiarekin sortzea, eta horrek asko zailtzen du bereiztea zer den benetakoa eta zer manipulatua. Egoera berri horrek ez dio soilik informazio-arloari eta gizarteari eragiten; enpresetan ere bete-betean eragiten du.
Enpresa Digitalak ‘Teoriatik Aplikaziora: Datuen Pribatutasuna AA Sortzailearen Inguruneetan’ jardunaldira gonbidatzen gaitu, maiatzaren 5ean. Azken Belaunaldiko Hizkuntza Ereduak (LLM) eta AA Sortzailea gero eta gehiago hartzen dituen enpresa ingurune batean, datuen pribatutasuna bermatzea lehentasun kritiko bihurtu da. Jardunaldi praktiko hau parte-hartzaileei teknologia horiek ezartzean informazio sentikorra babesteko funtsezko tresnak eta estrategiak emateko diseinatuta dago.
‘Honeypot’ Industria Berriaren Spri Hiztegian. Segurtasun informatikoko prozedura, sistema informatiko batean baimenik gabe sartzeko saiakerak detektatzeko, desbideratzeko edo indargabetzeko antolatzen dena. Egiazko ekipo kalteberak direla simulatzen duten hardware- edo software-tresnak dira, eta gunearen zati legitimoa direla dirudite. Erasotzaileentzat baliabide balioduna direla eman arren, berez isolatuta eta monitorizatuta daude, eta erasotzaileak blokeatzeko edo aztertzeko aukera ematen dute.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.