Albisteak 6 Marzo, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.
-
Datorren ostiralean egingo da ENPATIKONOMIA jardunaldia ‘Euskara, lanean eta komunitatean errotzeko bide’ lelopean. “Enpatikonomia” eredu ekonomiko gizatiarrago, bidezkoago eta iraunkorragorako urrats bat da, non enpresa-arrakasta pertsonen ongizatearekin eta planetarekin harmoniatsu bateratzen baita. Bi urtetik behin Oarsoaldea Garapen Agentziak bulltzatutako jardunaldia martxoaren 13an egingo da aurten, Errenteriako Agustinak zentroan.
Martxoan Adimen Artifiziala da nagusi Enpresa Digitalaren jardunean. Martxoaren 12an ‘AAko agenteei buruzko sarrera: HEHen bilakaera, zeregin konplexuei ekiteko eta negozioak eraldatzeko gai baitira’ izeneko jardunaldia egingo da. Eta martxoaren 16an berriz ‘Ingurune profesional eta korporatiboan AA generatiboa arrakastaz nola txertatu’ gaia jorratuko duen topaketa. Biak ala biak euskaraz.
Nortasuna Sarean jardunaldiak Zer berri? Egungo komunikazio era(k) izango du hizketagai martxoaren 11an, Donostian. Nola aldatu da komunikazioa azken urteetan? Zein bilakaera izan dute hedabide tradizionalek? Nola eragin du komunikazio agentzien lan egiteko moduan? Eta komunikazio estrategietan? Galdera hauei erantzuten saiatuko da datorren astean Donostian egingo den Nortasuna Sarean topaketa.
‘Datu irekiak’ Industria Berriaren Spri Hiztegian. Edozein pertsonak nahi bezala erabil, berrerabil eta birbana ditzakeen datuak; baldintza gisa ezar daiteke, gehienez ere, sorburuaren aitortza egitea eta banatuak izan diren kondizio beretan partekatzea. Iturri publiko zein pribatuetako datuak izan daitezke.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko berrien zerrenda: Datorren asteazkenean egingo den Enpresarean Azoka, hurrengo astean egingo den Euskarabildua, Azaroaren 3rako Emakume Zientzialarien argitan zikloaren barruan iragarritako hitzaldia eta Buffer-gainezkatze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Emakume Zientzialarien argitan, Etekin Topaketak, Gladysen Haritik bideopodcasta, Arabako Enpresen foroa eta Bosgarren belaunaldiko mugikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Arabako Enpresen Foroa, Etekin Topaketak eta Bonba logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Passion for Knowledge jaialdia, Enpresarean Azoka, Euskarabildua, From Basque to the World nazioarteko biltzarra eta 'Bizitza erabilgarri' dira gaur dakarzkigun berriak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BIHAR nazioarteko kongresua, UIK udako ikastaroak, Passion for Knowledge jaialdia eta Biobateragarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.