Albisteak 27 otsaila, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.
-
INDEUS Industriaren Euskal Plataformak urteko lehen bilera egin du, SPRIko Zuzendari Nagusiaren parte hartzearekin. Otsailaren 25ean Arabako Parke Teknologikoan egin zuen urteko lehen batzarra Indeusek eta Jon Ansoleagak, Spriko zuzendari nagusiak Plataformara enpresa gehiago erakartzearen beharra azpimarratu zuen, baita euskaraz lan egin nahi duten enpresentzako zerbitzuak euskaraz egon daitezela bermatzeko ahalegina egitea ere.
Mikroenpresa Digitalak CHATGPT II:aukerak, arriskuak eta praktika onak ikastaroa eskainiko du martxoaren 6an. Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enprese edo autonomoei zuzendutako ikastaro honetan plataformaren aukera guztiak arakatuko dira, ikuspegi aurreratuagotik, tresnak dituen gaitasun guztiei ahalik eta etekin handiena ateratzen ikasteko. Ikastaro aurreratua da, eta aldez aurretik ChatGPTren ezagutza izan behar da. Martxoaren 6an egingo da ikastaroa, webinar bidez.
ETEKIN TOPAKETAK: martxoaren 25ean hasiko da aurtengo edizioa Donostian, Konputazio kuantikoari buruzko jardunaldiarekin. Konputazio kuantikoa, datozen hamarkadetako aurrerapen teknologiko handienetako bat da. Aukera berriak irekiko ditu finantzetan, industrian, zibersegurtasunean edo eta enpresa-prozesuen optimizazioan, besteak beste. Saio honetan, gure enpresen lehiakortasunean eta gure egunerokotasunean nola eragin dezakeen aztertuko dugu.
‘Datu-bilketa’ Industria Berriaren Spri Hiztegian. Sistema jakin baten aldagai espezifikoei buruzko informazioa biltzeko eta neurtzeko prozesua, gero sistemari buruzko galderei erantzuteko eta emaitzak ebaluatzeko aukera ematen duena.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.