Albisteak 20 otsaila, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Etekin Topaketen aurtengo edizioa, Arabako Enpresen Foroa, Enpatikonomia jardunaldia eta Testu-meatzaritza.
-
ETEKIN TOPAKETAK: martxoaren 25ean hasiko da aurtengo edizioa Donostian, Konputazio kuantikoari buruzko jardunaldiarekin. Konputazio kuantikoa, datozen hamarkadetako aurrerapen teknologiko handienetako bat da. Aukera berriak irekiko ditu finantzetan, industrian, zibersegurtasunean edo eta enpresa-prozesuen optimizazioan, besteak beste. Saio honetan, gure enpresen lehiakortasunean eta gure egunerokotasunean nola eragin dezakeen aztertuko dugu.
‘EUSKARA, LANEAN ETA KOMUNITATEAN ERROTZEKO BIDE’ izango da ENPATIKONOMIA jardunaldiaren ardatza aurten. “Enpatikonomia” eredu ekonomiko gizatiarrago, bidezkoago eta iraunkorragorako urrats bat da, non enpresa-arrakasta pertsonen ongizatearekin eta planetarekin harmoniatsu bateratzen baita. Bi urtetik behin Oarsoaldea Garapen Agentziak bulltzatutako jardunaldia martxoaren 13an egingo da aurten, Errenteriako Agustinak zentroan.
Enpresen Foroa - Araban euskara lanean: otsailaren 26an Gasteizko Europa Jauregian. Abian da 2026ko Enpresen Foroa, Arabako alor sozioekonomikoan euskara sustatzea helburu duena. Ekitaldian enpresek euskara txertatzeko baliabide, kontzientzia eta eredu desberdinak eskuratzen laguntzea da ekitaldian lortu nahi dena. Kasu honetan kanpo komunikazioaren inguruan arituko dira.
TESTU-MEATZARITZA Industria Berriaren Spri Hiztegian. Testu batetik abiatuz, ordenagailuaren bidez kalitate handiko informazioa lortzeko prozesua, helburu duena aurrez ezagutzen ez den informazio berria aurkitzea, idatzizko hainbat baliabidetatik informazioa automatikoki ateraz.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Arabako Enpresen Foroa, Etekin Topaketak eta Bonba logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Passion for Knowledge jaialdia, Enpresarean Azoka, Euskarabildua, From Basque to the World nazioarteko biltzarra eta 'Bizitza erabilgarri' dira gaur dakarzkigun berriak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BIHAR nazioarteko kongresua, UIK udako ikastaroak, Passion for Knowledge jaialdia eta Biobateragarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.