Euskara industrian
Albisteak 28 Azaroa, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen bilera, EUSGARA, Enpresa Digitalaren ikastaroak eta Analitika aurreratua.
-
EusGara komunitateak urteko topaketa egin du Arratian: 2025ean 33 kidetik 38ra igaro da, eta industria, zaintza eta lanbide heziketako arloetan aurrerapauso esanguratsuak eman dira. EusGara komunitateak hazten jarraitzen du. Orain arteko 33 enpresei aurten bost berri gehitu zaizkie, eta guztira 38 entitate ari dira lanean Arratian lan-munduan euskararen presentzia eta erabilera indartzeko. Sektore eta tamaina askotako erakundeak dira, baina guztiek partekatzen dute helburu bera: euskarari leku handiagoa ematea eguneroko jardunean eta antolaketa-mekanismoetan. Azaroaren 22an egindako ekitaldian industria, zaintza eta lanbide heziketako ordezkariek hartu dute parte.
INDEUS Industriaren Euskal Plataformak urteko azken bilera egingo du gaur Bilbon. Bilboko Azkuna Zentroan bilduko dira gaur Industriaren Euskal Plataforma osatzen duten enpresetako, elkarteetako eta erakundeetako ordezkariak. INDEUSek orain dela 7 urte sortu zenetik abiarazi dituen ekimenak eta lortutakoen errepasoa egitearekin batera, hurrengo urterako erronkak ezartzea da bileraren helburua. Bertan izango dira Jon Ansoleaga, Spriko zuzendari nagusia, Sonia Rodriguez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria eta Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundian Ekintzailetza, Talentua eta Enpresen Lehiakortasuna Bultzatzeko zuzendari nagusia.
RAG: ChatGPT eta hizkuntza-ereduak indartzeko gakoa tailerra, online, abenduaren 4an. Zer dira RAG sistemak, eta zer garrantzi dute hizkuntza-ereduetan? RAGSak jauzi kualitatiboa dira adimen artifizialean, eta aukera ematen dute ChatGPT bezalako hizkuntza-ereduek informazio-sorta zabala eskuratzeko testua sortzeko prozesuan. Horrek esan nahi du ezagutza eguneratuak eta espezifikoak txerta ditzaketela, hainbat eremutan eredu aditu gisa funtzionatzeko gaitasuna handituz. Ezaugarri hori funtsezkoa da emandako informazioan zehaztasun eta garrantzi handia behar duten aplikazioetarako, laguntza birtual pertsonalizatutik hasi eta negozio-adimeneko soluzioetaraino.
“Analitika aurreratu” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Datuen edo edukiaren azterketa autonomoa edo erdi-autonomoa, teknika eta tresna sofistikatuak erabiliz egiten dena, normalean adimen komertzialeko ohiko teknikez haragokoak, ezagutza sakonagoak aurkitzeko, iragarpenak egiteko edo gomendioak sortzeko. Teknika analitiko aurreratu horien artean, honako hauek daude: datu- edo testu-meatzaritza, ikaste automatikoa, ereduen bat etortzea, pronostikoak, bistaratzea, analisi semantikoa, sentimenduen analisia, sare eta klusterren analisia, aldagai anitzeko estatistikak, grafikoen analisia, simulazioa, gertaera konplexuen prozesamendua eta sare neuronalak.
Deepseek eta adimen artifizialaren etorkizuna enpresetan onlineko ikastaroa egingo da abenduaren 4an. Adimen artifizialak gero eta gehiago bultzatzen duen enpresa ingurune batean, non efizientzia eta berrikuntza funtsezkoak diren lehiakortasunerako, Deepseek soluzio aurreratu gisa sortu da, erabakiak hartzea optimizatzeko, produktibitatea hobetzeko eta ezagutzaren kudeaketa eraldatzeko diseinatuta. Ikuspegi bereiziak tresna estrategiko bihurtzen du enpresa eta profesionalentzat, AAren potentziala modu eraginkorrean eta emaitzetara bideratuta aprobetxatu nahi baitute.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.