Albisteak 3 urria, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.
-
ETEKIN Ekonomia Topaketen aurtengo azken saioa urriaren 22an egingo da Bilbon. 2025ean ETEKIN zikloaren bi saio egin ostean, (Donostian, martxoaren 26an eta Gasteizen, ekainaren 18an), urteko azken geltokia Bilbo izango da urriaren 22an. Bertan adimen artifiziala finantza- eta ekonomia-sektorea nola eraldatzen ari den aztertuko da, lehiakortasunari eusteko aukera eta erronka berriak sortuz. Eusko Jaurlaritzako Elixabete Garcia, Fagor Arrasateko Amaia Iñurria eta ADI-Data Center Euskadiko Alex Etxeberria izango dira hizlari saio honetan. Bilboko Yimby espazioko Yes aretoan egingo da solasaldia.
Lau ikastaro interesgarri eskainiko ditu Enpresa Digitalak euskaraz urriaren 20, 21, 23 eta 24an. 4.0 ekintzailea: Automatizatu, berritu eta eskalatu gaur bertan AArekin; Programatzailea izan gabe: esperimentatu eta sortu aplikazioak eta webguneak AArekin; Nola galdetu AAri erantzun erabilgarri eta egiazkoak lortzeko; eta Power BIrako sarrera: ikasi zure datuak bistaratzen eta aztertzen dira Enpresa Digitalak urrian euskaraz eskainiko dituen ikastaroak. Guztiak daude publiko profil anitzari zuzenduta herritar zein ikasle, langile zein langabe, profesional edo enpresari.
Hizkelan jardunaldiaren X.edizioa egingo da urriaren 14an Francisco de Vitoria BHIn, Gasteizen. Euskarazko lana eta prestakuntza sustatzea helburu duen jardunaldian irakasleak, ikasleak, profesionalak eta sektoreko eragileak bilduko dira, hezkuntza eta lan inguruneetan euskararen erabilerak dituen erronkei eta aukerei buruz hausnartzeko.Hitzordua 9: 00etatik 13:30era izango da, eta askotariko programazioa izango du: hitzaldi inspiratzaileak, hausnarketarako guneak eta hizkuntza normalizazioarekin konprometitutako pertsonen arteko topaguneak.
“Aurkigarritasun” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Webgune bateko informazioa aurkitzeko erraztasuna, bai webgunearen kanpoaldetik egindako bilaketetan, bai webgune bereko beste orri batzuen erabiltzaileek egindakoetan.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.