Albisteak 19 apirila, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira INDEUS Plataforma, Puntu EUS domeinua, Soziolinguistika eta 419 iruzur.
-

INDEUSen Lantaldeek egindako urteko bigarren bilera da albiste nagusi gaurko IndeusBerrin, GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterra Indeus-kide bihurtuta. PUNTUEUS ere nabarmenduta dator, izan ere 10 urte bete baititu. Datorren asteartean, apirilaren 23an egingo den Euskal Soziolinguistika jardunaldiak eta industria berriaren hiztegitik hartutako kontzeptu berri bate, 419 iruzur, osatzen dute agerraldi hau.

Datorren asteartean egingo da Gasteizen Euskal Soziolinguistika jardunaldia.20 urte dira euskararen biziberritze prozesua ezagutza soziolinguistikoz hornitzeko Soziolinguistika Klusterra sortu zela. Ikerguneari forma ematean, eremu teorikoan eta aplikatuan dihardutenak harremanetan jartzeko gune bezala irudikatu zen. Euskararen lurralde osoaren ikuspegian jardutea eta ezagutza zientifiko zorrotza produzitzea ezarri ziren lehentasun gisa. Bi hamarkada beranduago, irizpide horiek berretsiz, etengabe egokitzeko eta berritzeko erronkak indarrean dirau.

10 urte lehen .EUS domeinua sareratu zela.Apirilaren 15ean bete dira 10 urte lehen .EUS webgunea sareratu zenetik: domeinuak.eus izan zen lehen webgune hura. Urte berean, 2015an, izango ziren beste mugarri garrantzitsu batzuk ere. 2014ko ekainaren 28an sareratu ziren lehenengo 92 .EUS aitzindariak eta. Abenduaren 3an aktibatuko ziren beste 1.292 .EUS. Urteurren borobila izaki eskaintza berezia sortu du domeinuak: “10 urte betetzen ditugula? Domeinuak 10 €-an, eta puntu (eus)”. Horretarako, .EUS markaren funtsezko elementu batekin jolas egin dute mezua sortzerakoan, puntuarekin.

GKN, LARRAIOZ, BASQUE AUTOMATION eta SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAk bat egin dute INDEUSekin.Honenbestez 40 kide ditu Industriaren Euskal Plataformak bere 5. urteurrena bete duenean. INDEUS Industriaren Euskal Plataformak urteko bigarren bilera egin du gaur Durangon, joan den otsailean egindako Batzar Orokorrean hartutako erabaki eta konpromisoen nondik norakoak aztertzeko.Enpresa berriak erakartzearen konpromisoari erantzunez, azken asteotan hiru enpresa egin dira Indeus kide: GKN, Larraioz eta Basque Automation.

“419 iruzur” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Ustekabeko komunikazioa, posta elektronikoaren, gutun baten edo berehalako mezularitzaren bidez jaso ohi dena, zeinetan bidaltzaileak biktimari sinetsarazi nahi baitio existitzen ez den diru-kopuru handi bat eskura dezakeela, eta konbentzitu nahi baitu diru-kopuru handi bat aurrez ordaintzeko. Komunikazioaren bidaltzaileek diru-kopuru handiak eskatzen dizkiete hartzaileei, baina kopuru horiek ez dira deus biktimei promestutako dirutzarekin alderatuta. Nigeriako zigor-kodearen arabera urratzen den artikulu-zenbakitik datorkio izena.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.