2024ko otsaileko bannerra
Albisteak 2 otsaila, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Gipuzkoa Berdinago, Latxa, Rober Gutierrez eta Troiako Zaldi.
-

Kataileko IndeusBerriren lehen agerraldirako aukeratutako albiste-sortak Gipuzkoara garamatza lehenbizi: Gipuzkoa Berdinago ekimenaren batzarrean parte hartzera gonbidatu gaituzte eta han izan gara INDEUS aurkezteko. EHUko Hitz zentroak aurkeztu berri duen Latxa nabarmendu nahi izan dugu hemen, euskararentzat inoiz eraikitako hizkuntza eredurik handiena da eta. Rober Gutierrez ere ekarri dugu gurera, agur esan baitio hainbeste urtez zuzendu duen Bai Euskarari elkarteari. Amaitzeko Industria Berriaren Hiztegitik aukeratutako kontzeptu berri bat: Troiako zaldi. 

Rober Gutierrezen agurra: Bai Euskarari Elkarteari agur esan dio, 18 urtez Zuzendari izan ondoren.25 urteren ostean, Bai Euskarari proiektua utziko du Rober Gutiérrezek. Bai Euskarari Elkartearen zuzendari izan da elkartea sortu zenetik -18 urtez- eta etapa berri bati ekingo dio orain. Dena dela, euskararekin lotuta ikusten du bere burua etorkizunean ere. Elkartean egin duen ibilbideaz, lorpenez eta arantzez aritu gara Gutiérrezekin. Elkarrizketa elkartearen web gunean irakur dezakezue osorik. Guk aukera hau baliatu nahi dugu Roberri eskerrak emateko urte hauetako lankidetzagatik eta zorterik onena hasiko duen ibilbide berri horretan.

Latxa – euskararentzat inoiz eraikitako hizkuntza eredurik handiena.Latxa Hizkuntza Eredu Handien (HEH) familia da, Meta-ren LLaMA ereduetan oinarritutakoa eta 7-70 mila miloi parametro arteko ereduak biltzen dituena. Gaur egungo HEHek errendimendu harrigarria dute baliabide ugariko hizkuntzetan, adibidez ingeleserako ChatGPT edo Bard-ek dituztenak. Euskara eta baliabide urriko beste hizkuntzen kasuan, ordea, haien errendimendua ausazko asmatzetik hurbil dago. Honek baliabide ugariko eta urriko hizkuntzen arteko arrakala teknologikoa handitu egiten du, tresna digitalei dagokionez behinik behin.

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma aurkeztu dugu Gipuzkoa Berdinago ekimenaren batzarrean.Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatuta, Gipuzkoa Berdinago ekimeneko batzarrean hartu du parte SPRIk Industriaren Euskal Plataforma aurkezteko. 19 eragilek osatzen dute Gipuzkoa Berdinago, izaera oso desberdinetako erakundeak, besteak beste Adegi, Basque Culinary Center, Bera Bera, Caf edota Euskal Herriko, Deustuko eta Mondragon Unibertsitateek. 2017.urtean sortuta, hizkuntza jokabide aktibo bat euskararen aldeko manifestua sinatu zuten eragileok, euskarari lehentasuna ematen dion jokamolde orekatzailea lortze aldera. Gaurko bileran parte hartu duten eragileek INDEUS bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

“TROIAKO ZALDI” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Programa gaiztoa, itxuraz erabilgarria den funtzio bat izateaz gain ezkutuko beste funtzio batzuk ere badituena, sistema batera baimenik gabe sartzeko aukera ematen dutenak eta sistema hori zaurgarri bihurtzen dutenak. Ez dute beren burua erreplikatzeko gaitasunik, eta, beraz, gizarte-ingeniaritzaren beharra dute hedatzeko. Troiatar bat exekutatzen denean, ez da igartzen sistema txarto funtzionatzen ari den seinalerik. Halere, erabiltzaileak bere ekipoa normaltasunez darabilen bitartean, programak urruneko ekipo gaizto batekin komunikatzeko kanal batzuk ireki ditzake, sistemaren kontrola erasotzailearen eskuetan uzteko.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.