Bannerra 2024 urtarrila
Albisteak 12 urtarrila, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira LANGUAGES LANEAN kongresua, Miren Dobaran Sailburuodea, Hermes aldizkaria, Kultura Zientifikoko katedra eta Birusa
-

Aste bete baino ez da falta Languages Lanean kongresurako eta gaur ere nazioarteko topaketa horretan jarri dugu azpimarra. Honi lotuta, EnpresaBIDEA egunkariak Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuodeari egindako elkarrizketari egin diogu lekua buletin honetan. Hermes aldizkaria ere ekarri dugu gurera Euskararen biziberritzeari eskaini baitio bere azken zenbakia. EHUren Kultura Zientifikoko katedrak 2023an lortutako emaitzak eta Industria berriaren hiztegitik hartutako BIRUSak osatzen dute irakurtzen ari zaren IndeusBerri hau.

“Euskararen biziberritzea bidegurutzean” Hermes aldizkariaren 76.zenbakiaren ardatz nagusi.Euskara berreskuratzeko prozesua biziberritzeko eta birbideratzeko balioko duten estrategiak eguneratu eta/edo birpentsatu beharra dago hainbat eragileren jomugan, gizarte-eragileen nahiz herri erakundeen iritzira, bai eta hizkuntzaz arduratzen diren beste aditu batzuen ikuspegian ere. Euskaltzaindiarekin lankidetzan, Sabino Arana Fundazioak auzi hori aztertzeko eta eztabaidatzeko gonbita egin die adituei Hermes aldizkariaren azken alean. Erramun Osa Akademiaren idazkariorde eta euskaltzain urgazleak koordinatu du argitalpena.

Miren Dobaran: "Eremu sozioekonomiko pribatua irabaztea da euskarak eman behar duen hurrengo pausoa".EnpresaBIDEA egunkariak Hizkuntza Politikarako Sailburuordeari egindako elkarrizketak Languages Lanean kongresua du ardatz nagusi. Hizkuntzen kudeaketa aurreratu bat egitea enpresa nahiz erakunde baten lehiakortasuna areagotzeko bidea da, eta lan ingurune eleanitz batean, hizkuntza bakoitzari dagokion lekua emateak lanketa handia eskatzen du. Languages Lanean kongresuan sektore askotako erakundeen hizkuntzen kudeaketa ereduak ezagutu ahalko dira, eta kudeaketa horretan euskarak duen lekua aztertuko da.

Hizkuntzen kudeaketa Europan, nazioarteko eta bertoko esperientziak, eta gai desberdinei buruzko zortzi mahai inguruk osatzen dute Languages Lanean kongresuaren lehen eguneko egitaraua.Urtarrilaren 18an Euskalduna Jauregiak hartuko du Languages Lanean nazioarteko kongresuaren inaugurazioa eta lehen eguneko jarduna, hemengo eta atzerriko ordezkariak protagonista izango direlarik egun osoko egitarauan. SPRI Nazioarteratzeari buruzko mahai inguruan izango da, moderatzaile lanetan. Urtarrilaren 19an, ostiralarekin, Guggenheim Bilbao Museoa izango da kongresuaren agertoki Hizkuntzen kudeaketa eta kultur eremuko praktika onei buruz hitz egiteko, baita hizkuntza eta sormenari buruz ere.

“BIRUS” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Sistema informatiko baten funtzionamenduan edo datuetan kalte egiteko diseinatua den programazio-kodea, erabiltzailearen baimenik gabe edo hura ohartu gabe sartzen dena eta kodea txertatuz bere burua erreplikatu eta transmiti daitekeena. Birusa software gaizto edo malware mota bat da. Kalte ekonomiko handia eragiten dute urtero, infektatutako sistemetan era askotako ondorioak, sarri askotan larriak, eragiten dituztelako: sistemak bertan behera uztea, baliabide informatikoak galtzea, datuak hondatzea edo informazio pertsonala lapurtzea. Erantzun gisa, birusen aurkako softwarea garatu da, kode irekiko tresnak zein software jabedunaren produktuak eta zerbitzuak.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak 85.000 ikusle baino gehiago bildu ditu aurten antolatutako ekimenetan.2023. urtean UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekimenek 85.000 partehartzaile baino gehiago bildu dituzte. Hain zuzen ere, 38.500 pertsona bertaratu dira antolatutako ekimenetara eta 46.500 pertsonek streaming bidez jarraitu dituzte hitzaldi eta jardunaldiak. Dibulgazio-zientifikoa helburu duen UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak 14 ekimen desberdin antolatu ditu urtean zehar. Zientzia hizpide duten hitzaldiek, erakusketek, tailerrek edo gai zehatzen inguruko jardunaldiek profil anitzeko publikoa bildu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuez gain, Kultura Zientifikoko Katedraren jarduna herrietara zabaldu den urtean.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.