Indeusberri_bannerra Azaroa 2023
Albisteak 10 Azaroa, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Languages Lanean kongresua, Bizkaia Enpresa Digitala, Oreka IT Enpresabidea egunkarian eta Lehengai kritiko.
-

2024ko urtarrilean egingo den Languages Lanean kongresuan izena emateko epea zabalik dagoela nabarmendu du gaurko IndeusBerrik. Bizkaia Enpresa Digitalak azaroaren 27rako antolatu duen tailerra ere bai “Copywriting eta storytelling, Instagram, Facebook eta LinkedIn-erako”, euskaraz izango da. Indeus ekimeneko kide den Oreka ITri buruz Enpresabidea egunkari digitalak egindako artikuluak eta Industria berriaren hiztegitik hartutako Lehengai kritiko berak osatzen dute gaurko buletina.

Oreka IT_bulegoak

Oreka IT, enpresak euskaraz digitalizatzen dituen aholkularitza etxea.EnpresaBIDEA egunkari digitaletik hartu dugu Indeuseko kide den Oreka IT enpresari buruzko artikulua. Teknologia enpresa arabarra hedatze prozesu bete-betean da. Ehun langile inguru eta lau bulego dituzte Hego Euskal Herrian. Tamaina guztietako enpresen digitalizazio prozesuak martxan jarriz, hauen lehiakortasuna areagotzea dute helburu. Enpresaren oraina eta etorkizunarekin batera, euskarak badu bere protagonismoa artikulu honetan.

Enpresa Digitala

Copywriting eta storytelling, Instagram, Facebook eta LinkedIn-erako: estrategia, plangintza eta edukien idazketa.Eduki bereizgarri bat sortzea, bezero potentzialen arreta erakarriko duena, ikusle huts izatetik jarraitzaile izatera pasa daitezen, ondoren zale izatera (gomenda zaitzaten) eta, azkenik, bezero izatera.Hau da Bizkaia Enpresa Digitalak azaroaren 27rako antolatutako ikastaroaren edukia. Negozio-jabeak edo sare sozialak kudeatzeaz arduratzen direnei zuzenduta dago, baita beren sare sozialetan komunitate fidela sortu nahi dutenei ere, ikusgaitasun objektiboa lortzeko eta, epe luzera, behar zaituztela uste duten bezeroak inguratzeko.

Languages lanean kongresuaren irudia

2024ko urtarrilean egingo den “Languages Lanean. Hizkuntzen kudeaketaren erronkak jarduera ekonomikoan” kongresuan izena emateko epea zabaldu da.Lan eremuan hizkuntzaren kudeaketak planteatzen dituen erronkak aztertzeko helburua du kongresuak, eta tokiko zein nazioarteko erreferentziazko eragileek hartuko dute parte. Bi egun, bi egoitza: urtarrilaren 18an Euskalduna Jauregian eta 19an Guggenheim Museoan. Kongresua publiko orokorrari zabalduko zaio, eta izen-ematea martxan dago jada. Lehen edizio honetan, erakunde publiko-pribatuetako arduradunak izango dira protagonista. Tokiko zein nazioarteko entitateetako ordezkariak elkartuko dira Bizkaiko hiriburuan, baita kulturaren alorreko adituak ere.

Hiztegia 8

“Lehengai kritiko” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Europar Batasunarentzat bereziki kezkagarriak diren metal, mineral eta gai naturalak, sektore ekonomiko giltzarrientzat ezinbestekoak direlako, hornidura-arrisku handia dutelako eta haientzako ordezkorik ez dagoelako. Lehengai kritikoak funtsezkoak dira hainbat ekosistema industrialen funtzionamendurako eta osotasunerako. Adibidez, telefonoek wolframa behar dute bibratu ahal izateko. Bestalde, galioa eta indioa LED bonbilletan erabiltzen dira. Erdieroaleek silizio metalikoa behar dute, eta hidrogenozko erregai-pilentzat eta elektrolizatzaileentzat platinoaren taldeko metalak behar dira.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.