Bannerra urria 2023
Albisteak 20 urria, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Gaitu, Eskuara, Ekonomistak eta Nanomaterial.
-

Erronka berri bat dugu gaurko IndeusBerrin albiste nagusi: Adimen artifizialak euskaraz egin dezan abiarazitako Gaitu proiektua euskal hiztunon laguntza eta lankidetza eskatzen duena. ESKUARA egitasmoa ere jaso du buletinak, Arabako 50 langiletik gorako enpresetan euskara sustatzea helburu duena. Araban jarraituz, gaur zortzi Gasteizen egingo den Ekonomilari Euskadunen Biltzarrari buruz EnpresaBIDEAk argitaratutako berriak eta Industria berriaren hiztegitik hartutako Nanomaterial berbak osatzen dute gaurko agerraldia.

Ekonomistak_logoa

Euskal ekonomiaren burujabetza izango du hizpide Ekonomialari Euskaldunen III. Biltzarrak.“Erabakiak guk ez baditugu hartzen beste batek hartuko ditu”, dio Oskar Arantzabal Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) ekonomia sailburuak, eta, hain zuzen, hori izango da Ekonomialari Euskaldunen Biltzarrak datorren ostiralean, urriaren 27an, hizpide izango duen gai nagusia: erabakiak norberak hartzeko gaitasuna edota burujabetza, kasu honetan, ekonomikoa. EnpresaBIDEA egunkariaren berriak dio ostegunean egin dutela biltzarraren hirugarren edizioko aurkezpen ekitaldia. Arantzabalez gain, bertan izan dira Ane Sarasua UEUko idazkari nagusia eta Estrella Sanchez Ekonomisten Euskal Elkargoko Gobernu Batzordeko kidea.

Eskuara irudia

ESKUARA, Arabako 50 langiletik gorako enpresetan euskara sustatzeko egitasmoa.Lanabes programaren barruan, Arabako enpresek tresna berri bat dute euskararen erabilera bultzatzeko: Eskuara. Euskararen erabilera sustatzeaz gain, hizkuntza berdintasuna bultzatzea ere helburutzat dauka egitasmo berriak. Une honetan, Eskuara proiektuak bi enpresen atxikimendua du: Aenkomer eta Sirimiri. Hemendik aurrera enpresa kopurua handitzen joatea da asmoa, 2024 urte amaierako 25 enpresetara iritsiko diren aurreikuspenarekin. Proiektuan parte hartzeko baldintza bakarra dago: enpresak bere behar eta neurrira egokitutako konpromisoak hartzea eta betetzea.

Gaitu

GAITU proiektua: Adimen artifizialak euskaraz egin dezan.Erronka berri bat dugu: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz. Ahots asko eta askotarikoak behar ditugu: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Guztion artean sortzen ari garen ahotsen datu-basea, gero enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako. Horretarako, sartu eta grabatu mesedez 30-300 esaldi inguru . Oso erraza da. Ekarpen polita egingo diogu gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.

Hiztegia 3

“Nanomaterial” Industria Berriaren Spri Hiztegian. 1-100 nm bitarteko tamainako egiturez osatutako materiala. Mikroeskalako eta makroeskalako materialek ez bezalako propietate optiko, elektroniko edo mekanikoak dituzte; batez ere, fenomeno kuantikoen agerpenaren ondorioz.
Nanomaterialetan egindako ikerketak materialen zientzian oinarritutako nanoteknologiaren ikuspegia du, metrologian egindako aurrerapenak eta mikrofabrikazio-ikerkuntzaren laguntzaz garatu diren materialen sintesiak aprobetxatuz.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.