Bannerra urria 2023
Albisteak 13 urria, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira EUSKARABILDUA, Ekonomilari Euskaldunak, ASPEGI Sariak, Elkarrengandik ikasiz solasaldiak eta Ziberespazio.
-

Utopiatik egunerokora izenburuarekin egingo da EUSKARABILDUA jardunaldiaren 12. edizioa datorren urriaren 26an Donostian; eta biharamonean, urriaren 27an, Ekonomilari Euskaldunen III. Biltzarra hartuko du Gasteizek; enpresaBIDEA egunkaritik hartu dugun Aspegi Sarien bederatzigarren ediziorako deialdiari buruzko informazioa, Bai Euskarari Elkarteak Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak berriro martxan dituela eta Industria berriaren hiztegiko berba berri batek, Ziberespaziok osatzen dute IndeusBerriren gaurko agerraldia.

enpresaBIDEA_logoa

Aspegi Sarien IX. ediziora hautagaiak aurkezteko epea zabalik da.EnpresaBIDEA egunkarian irakurri dugu Aspegi Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien elkarteak Aspegi Sarien bederatzigarren ediziorako deialdia ireki duela. Emakume enpresari, profesional eta zuzendariaren garapenaren alde dihardu elkarteak, eta hauen ibilbide profesionala aitortu asmoz antolatzen du urtero sari hau. Aukera berdintasunean oinarrituta, “jarduera ekonomiko eta profesional errentagarriak, lehiakorrak eta berritzaileak garatzea posible dela erakustea” da sariketaren helburu nagusia. Era berean, emakumeek enpresetan egindako jardunbide egokien adibideak aurkeztu nahi dira, bai enpresarienak, bai profesionalenak, bai zuzendarienak.

Ekonomistak_logoa

Ekonomilari euskaldunen III.biltzarra Gasteizen egingo da urriaren 27an.Bi urtetik behin antolatzen den Ekonomilari euskaldunen biltzarraren 3.edizioa dator aurtengo urrian, 27an hain zuzen eta Gasteizen. Hirugarren honetan, pandemia, gerra eta klima aldaketa kontuen ezinbesteko eraginpean, Oinarrizko Burujabetza Ekonomikoa lantzera gatoz. Hau da, prospekzio estrategikoak estatu-egiturak eraikitzeko. Goizeko saioan hainbat adituk demografia, urarenak, klima aldaketa, elikadura eta energiaren gaiak jorratuko dituzte. Arratsaldean bi tailer aukeran: bata, baliabideak (horretan garraio sektorearen kasu praktiko batzuk ezagutuko ditugu) eta bestea jendea, bietan ala bietan eztabaida irekiekin.

Euskarabildua 2023

Utopiatik egunerokora: Google gabe aukera burujabeak badira.Gai hau ardatz hartuta egingo da EUSKARABILDUAren 12.edizioa datorren urriaren 26an San Telmo Museoan, Donostian.
Jardunaldiak gure egunerokoan baliagarri zaizkigun hainbat tresna ezagutzera emango ditu, norberaren beharretara parametrizagarriak izan daitezkeenak, datuen pribatutasuna plataforma handien aldean babesten dutenak eta euskaraz ere erabilgarri daudenak: Nextcloud, edozein erakunde edo enpresentzako bulego birtuala, Oddo ERP sistema eta marketin digitalerako Mailtrain softwarea, besteak beste.

Hiztegia 8

“ZIBERESPAZIO” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Sare digitalek eta Internetek osatutako eremu interaktiboa, informazioa biltegiratzeko, trukatzeko eta lantzeko erabiltzen dena. Eremu birtuala da, ikuspegi fisikotik existitzen ez dena, non pertsonek edo subjektuek, publiko zein pribatuek, era askotako jarduerak egiten dituzten (hala nola komunikazioa, edukien sorkuntza eta partekatzea, negozio-jarduerak edo zerbitzu-eskaintza).

Bai Euskarari elkartaren irudia

BAI EUSKARARIk “Elkarrengandik ikasiz” solasaldien hirugarren edizioa abiarazi du.Bai Euskarari Elkarteak Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak antolatu ditu hirugarren aldiz, Kutxa Fundazioak babestuta. Urriaren 5ean, 11n eta 19an, hiru gai hauen inguruko solasaldiak egingo dira: Burujabetza digitala eta inklusiboa, Zerk egiten gaitu zoriontsu gure lanean? eta Jasangarritasuna, etiketa bat besterik ez da?

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.