Bannerra urria 2023
Albisteak 6 urria, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Euskarabildua, PuntuEUS, Ekintzailetza eta Kriptografia dira gaur albiste.
-

Urriko lehen agerraldi honetan, Euskarabildua urriaren 26an egingo dela gogorarazten digu gaurko IndeusBerrik, “Utopiatik egunerokora” mintzagai hartuta. Hizkuntzen Europako Eguna ospatzeko PUNTU.EUS domeinuak egindako eskaintza bereziaz ere mintzo da gaurko buletina, baita Ekintzaileen erradiografiaz, EnpresaBIDEA egunkariak argitaratutakoa gurera ekarriz. Kriptografia da industria berriaren hiztegitik hartutako gaurko berba.

Euskarabildua 2023

EUSKARABILDUAren 12. edizioa urriaren 26an egingo da Donostian.Jardunaldiak gure egunerokoan baliagarri zaizkigun hainbat tresna ezagutzera emango ditu, norberaren beharretara parametrizagarriak izan daitezkeenak, datuen pribatutasuna plataforma handien aldean babesten dutenak eta euskaraz ere erabilgarri daudenak: Nextcloud, edozein erakunde edo enpresentzako bulego birtuala, Oddo ERP sistema eta marketin digitalerako Mailtrain softwarea, besteak beste. Donostiako San Telmo museoan egingo da ekitaldia, urriaren 26an, goizeko 9etan hasita.

PuntuEus irudi berria

.EUS domeinuaren eskaintza berezia Hizkuntzen Europako eguna ospatzeko..eus, .gal, .cat eta .barcelona domeinuek eskaintza bateratua aurkeztu dute gaur, irailaren 26an, Hizkuntzen Europako Egunean. Irailaren 21etik urriaren 11ra bitartean, interesatuek domeinu hauek eskuratzeko aukera dute promoziora batu diren erregistratzaileen bidez, gehienez ere 5 euro gehi BEZ ordainduta. 2001ean, Europako Kontseiluak proposatutako Hizkuntzen Europako Egunari ekarpena egiteko abiatu dute lau domeinuen promozio bateratua. Helburu nagusia Europako hizkuntza-aberastasunari buruzko kontzientzia sortzea da, eta aniztasun horrek kultura-ondare baliotsua islatzen duela plazaratzea.

Enpresa BIDEAren irudia

EnpresaBIDEA: Ekintzailetzaren erradiografia EAEn.Ekintzailetzak "momentu interesgarria" bizi du Euskal Autonomia Erkidegoan. Hala ondorioztatu du EEB-OVE Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoko GEM Global Entrepeneurship Monitor 2022-2023 txostenean. Azterketa 2004an egin zuten lehen aldiz, eta urtero-urtero datuak berritzen joan dira bertako ekintzaileen esperientziak baliatuta eta datu propioak sortuta. Txostenak ekintzailetza arloari loturiko aukerak eta oztopoak ez ezik, ekintzaile fenomenoa bera ere —profila, sorturiko enpresa motak, erabilitako errekurtsoak— ikertzen du.
EnpresBIDEA egunkari digitalak argitaratutako albistea ekarri dugu hona.

SPRI Hiztegiaren irudi txikia

“KRIPTOGRAFIA” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Informazioa ezkutuko kodeen edo gakoen bidez babesteko erabiltzen diren tekniken multzoa. Helburua da baimenik gabeko pertsonek edo erakundeek informazioa eskuratzerik ez izatea. Gaur egun, Interneten batez ere, merkataritza- edo banku-eragiketen segurtasuna eta bidalitako mezuen konfidentzialtasuna bermatzeko erabiltzen da. Bi teknika dira nagusi: kodetzea eta zifratze edo enkriptatzea.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.