Banner ekaina 2023
Albisteak 30 ekaina, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Indeuseko lantaldeak, Emakumeak euskal kooperatibismoan, Higa topaketa, Waze aplikazioa eta Gotortze.
-

Joan den ekainaren 23an Indeusek kide berri bat duela, Leycolan, eta lantaldeek bilera egin dutela nabarmendu du gaur IndeusBerrik, beste berri hauekin batera: UEUk antolatuta Emakumeak euskal kooperatibismoan ikastaroa egingo da uztailaren 7an Eibarren; uztailaren 17tik 21era berriz HIGA hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa Gasteizen; EnpresaBidean irakurri dugu Waze, euskaraz hitz egiten duen nabigazio-aplikazioa; eta amaitzeko, Industria Berriaren Hiztegiari hartu diogun berba berri bat: Gotortze.

Higa topaketaren irudia

HIGA, hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa uztailaren 17tik 21era egingo da Gasteizen.5 eguneko programazioaren baitan, komunitate ezberdinetako kideek hizkuntzen biziberritzearen zein hizkuntza aktibismoaren alorrean formatzeko aukera izango dute, bai eta haien errealitatea partekatzeko zein besteena ezagutzeko ere. Goizeko saioek, hitzaldi edo mahai-inguru formatua izango dute eta EHUko udako ikastaroen prestakuntza-programaren baitan antolatuta eta ziurtatuta daude. Bazkalostean, hiztun gazteen arteko elkarlana eta ekintzailetasuna sustatzera bideratutako lantegiak dinamizatuko dira.

UEU_50 urte_irudia

Emakumeak euskal kooperatibismoan ikastaroa UEUn uztailaren 7an.UEUk, Farapik eta Lankik elkarlanean antolatutako jardunaldia honekin Euskal Kooperatibismoan emakumezkoek izandako paperaren inguruan hausnartu nahi dugu. Baita kooperatibismoak emakume langileei zerk eskaini zien ezagutarazi nahiko genuke. Eta nolabait emakumeek euskal kooperatibismoan izandako ibilbideaz hitz egin nahi dugu, bai gaian adituak direnekin baita arituak izan direnekin ere. Eibarko Markeskoa jauregian egingo da jardunaldia uztailaren 7an.

Indeus Lantaldeen bilera

INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak bere lantaldeak bildu ditu eta kide berri bati ongietorria eman.Arabako Parke Teknologikoak hartu zuen ekainaren 23an Industriaren Euskal Plataformako lantaldeen batzarra eta topaketa honetan LEYCOLAN enpresari ongietorria eman zitzaion. Usurbilen kokatutako enpresa, energia sektorekoa da eta argiteria kudeatzeko soluzio berritzaileak eskaintzen ditu. Aurten bost urte bete ditu INDEUS Industriaren Euskal Plataformak eta dagoeneko 32 enpresek egin dute bat ekimenarekin. Urte amaierarako kopurua handitzea espero dute plataformako arduradunek.

Industria Berriaren Hiztegiaren irudia

“GOTORTZE” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Sistema informatiko baten segurtasuna handitzeko prozesua, hari kalte egiteko arriskuaren adierazle den eraso-azalera murrizten duena. Sistema baten eraso- edo zaurgarritasun-azalera da baimenik gabeko erabiltzaile batek sisteman datuak sartzen edo handik datuak ateratzen saia daitekeen puntuen multzoa. Eraso-azalera ahalik eta txikiena izatea da oinarrizko segurtasun-neurrietako bat. Sistema batek zenbat eta funtzio gehiago izan, hainbat eta handiagoa da eraso-azalera; printzipioz, funtzio bakarreko sistema bat askoz ere seguruagoa da funtzio anitzeko bat baino.

Enpresa BIDEAren irudia

Waze, euskaraz hitz egiten duen nabigazio-aplikazioa.Waze aplikazioa da euskaraz erabat eskuragarri aurki dezakegun aplikazio bakarrenetako bat. Bilbon hasi eta Euskal Herria zeharkatuko duen Frantziako Tourra hurbiltzen ari dela eta, oso aplikazio egokia izan daiteke trafikoaren egoera ezagutzeko gure errepideetatik igarotzen den egunetan. EnpresaBIDEA agerkarian irakurri dugunez Waze nabigazioko elkarlaneko aplikazio bat da, erabiltzaileek trafikoaren egoerari, gorabeherei, radarrei, gasolindegiei eta gidarientzat interesgarriak diren beste datu batzuei buruz denbora errealean ematen duten informazioan oinarritzen dena.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.