IndeusBerri_uztaileko bannerra
Euskara industrian
Albisteak 29 uztaila, 2022

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Denboraldiko azken buletinean Indeus Elkarrizketak, PuntuEus, Oreka Eguna, Kooperatibak Lea-Artibai eta Busturialdean eta KABLE-ROBOT dira albiste. Irailean itzuliko gara!
-

“Indeus Elkarrizketak” egitasmoa udazkenean itzuliko dela nabarmendu dugu IndeusBerrin, Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben eragin ekonomiko eta sozialari buruzko albistearekin batera. .EUS domeinuari buruzko berria eta Oreka Egunaren itzulera ere azpimarratu nahi izan ditugu. Amaitzeko, Industria Berriaren Hiztegiko beste kontzeptu bat: KABLE-ROBOT.

PuntuEus domeinua_argazkia

.EUS domeinua .COM bezain ona eta segurua da. Majestic SEO Internet munduan dagoen ranking ezagunenetakoa da eta bertan munduko webgune erreferentziatuenak zerrendatzen dira. Duela urte batzuk Majestic One Million izeneko atala sortu zuten, rankineko lehen milioi webak ikusi ahal izateko helburuarekin. Nabarmentzekoa da .EUSek ranking honetan duen presentzia. Horrek, domeinuaren inguruko datu oso interesgarriak ematen ditu.

Kooperatiben Mahaia Elkartearen irudia

Kooperatiben ekarpena Lea-Artibain eta Busturialdean. 2.000tik gora lanpostu eta 24 milioi eurotik gorako inbertsioa da kooperatibek bizkaiko bi eskualdeotan izan duten eragin ekonomikoa, bertoko Kooperatiben Mahaia elkarteak egindako 2021eko datuen azterketaren arabera. Ekarpen ekonomikoaz gain, mahaiko kide diren Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide eta Maier kooperatibek euren eskualdeetan dituzten konpromisoak ere azpimarratzen ditu txostenak.

Indeus Elkarrizketak irudia_tx

“Indeus Elkarrizketak” udazkenean itzuliko da solasaldi berriekin. Apirilean hasi eta uztaila bitartean Industriaren Euskal Plataformako partaide diren 13 enpresa eta elkartek hartu dute Indeus Elkarrizketak egitasmoan. Enpresa bakoitzaren sorrera, historia, bilakaera eta proiekturik esanguratsuenak jakitera ematearekin batera, euskarak duen presentziaz ere hitz egin dute solasaldiotan eta industrian gure hizkuntzaren erabilera zabaltzeari buruzko gogoeta interesgarriak entzun ditugu.

Oreka Eguna 2022

Bidean da OREKA EGUNA! Urriaren 7an egingo da, Gasteizen. Bi urteko etenaldiaren ondoren, badator berriro SAP teknologiari buruzko ekitaldirik “basatiena”. Oreka ITk antolatuta, datorren urriaren 7an Gasteizko Goiuri Jauregian egingo den topaketa honetan, I.T. sektoreko profesionalek Abap Cloud, SAP C4C, Data Hunting eta Rise with SAP hitzaldiak egongo dira besteak beste. Egitarau zabala eta erakargarria osatu dute antolatzaileek.

Industria Berriaren SPRI Hiztegia 1

KABLE-ROBOT Industria Berriaren SPRI Hiztegian.Kable bidez gobernatutako eta eragindako robota. Manipulatzaile edo robot paralelo mota bat da. Kable bakoitzaren muturra motordun errotore baten inguruan biribiltzen da, eta beste muturra azken eragingailu edo efektorera konektatuta dago. Kableak arinagoak dira serieko edo paraleloko robot baten lotura zurrunak baino, eta kable luzeak erabil daitezke, mekanismoa gehiegi astundu gabe.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.