IndeusBerri bannerra_MARTXOA
Euskara industrian
Albisteak 3 Marzo, 2022

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Industriaren Euskal Plataformaren bozgorailua
-

Martxoko lehen IndeusBerrin Euskal Herriko Atlas Etnografikoa nabarmendu nahi dugu, Labayruk guztion eskura jarri berri duena. Honekin batera, Enpresa Digitalak bideo eta konferentzia profesionalak egiten ikasteko tailerra berriro egitea erabaki duela aurreko edizioen arrakasta ikusita, eta Interneten erabilera arduratsua sustatzeko kanpaina jaso ditugu espazio honetan.

Zibersegurtasunari buruzko kanpainaren irudia

Interneten erabilera arduratsua sustatzeko kanpaina abian, Zibersegurtasun zentroaren eskutik. "Ziberrean, Zibersegurola" lelopean, arreta berezia eskainiko diegu gaitasun fisikoak edo kognitiboak dituzten pertsona-taldeei, teknologia berrien erabilerak euskal gizarte osoari eragiten baitio. Talde horiek, batez ere entzumen edo adimen gutxien dutenek, Interneteko aukera guztiak segurtasunez aprobetxatzeko aukera izan behar dute.

Ikonotipoa Indeusberri

Martxoaren 15ean Enpresa Digitalaren eskutik, bideoak eta konferentzia profesionalak sortzen ikasteko tailerra. Aurreko edizioek izandako arrakasta ikusita Enpresa Digitalak OBS Studio, software libreko tresnaren bidez, hainbat plataformatan, modu erraz eta praktikoan, bideo-grabazioak eta zuzeneko emanaldiak egiten ikasteko tailerrean parte hartzeko beste aukera bat eskaintzen digu. Tailerra martxoaren 15ean egingo da, online.

Euskal Herriko atlas etnografikoa webgunearen azaleko irudia

Euskal Herriko Atlas Etnografikoa sarean. Joxe Miel Barandiaranek 40 urtetan euskal ohitura eta mundua ikusi eta ulertzeko modua jasotzen duen obra da. Digitalizatu ondoren, Labayruk guztion eskura jarri du. Ikerketa etnografikoa helburutzat harturik, XX. mendetik gaur arteko euskal kulturaren eta Euskal Herriko bizimodu tradizionalen ikuspegi orokorra eskaintzen du egitasmo honek.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.