Euskara industrian
Albisteak 15 Azaroa, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Albiste dira gaur CAF-Indeus Elkarrizketan, ETEKIN Ekonomia Topaketa, Ekonomistak, Hizkuntzen Irabazia, Enpresa Digitala eta Hazi-kapital.
-

Indeus Elkarrizketaken ziklo honetako azken elkarrizketa dakarkigu gaur IndeusBerrik: CAFeko Aroa Insausti eta Bianditz Iraolarekin egindako solasaldia. ETEKIN Ekonomia Topaketen aurtengo azken saioa egingo da asteazkenean eta egun horretan bertan Ekonomisten Euskal Elkargoko Euskara Taldeak jardunaldi bat egingo du Euskara Planak eta lehiakortasuna uztartuz. Hizkuntzen Irabazia kongresua ere nabarmentzen dugu, izena emateko aukera badagoelako oraindik eta Business Intelligence Power BIrekin tailerra ere bai. Amaitzeko, gure hiztegian aukeratu dugun kontzeptua: Hazi-kapital.

Euskara Planak lehiakortasunerako palanka izateko esperimentazioa, azaroaren 20an, Ekonomisten euskal elkargoaren eskutik. Enpresen lehiakortasunean eragiten duten faktoreetan euskara planek zein ekarpen egiten duten aztertzen du Gehi ikerketak. Emun ahokularitzaren ikerketa honek lau kasu aztertu ditu: Ikerlan, Fagor Electronica, Danobat eta Eika. Horietan egindako diagnostikoen eta ateratako ondorioen inguruan ez ezik, Danobat eta Eikan egindako esperimentaziorako interbentzioen berri ere emango digute hitzaldian. Ainhoa Mendibil eta Onintza Legorburu izango dira hizlariak. Jardunaldia arratsaldeko 6 t’erdietan hasiko da Ekonomisten Euskal Elkargoak Bilboko Rodriguez Arias kalean duen egoitzan.
Datorren asteazkenean trantsizio energetikoaren gaia jorratuko da ETEKIN ekonomia topaketen azken saioan. Bilboko Itsas Museoak hartuko du ETEKIN ekonomia topaketen azken saioa datorren azaroaren 20an. Trantsizioa energetikoa izango da azken saio honetako ardatz nagusi. Caixabank eta Kutxabank dira saio honen koordinazio lana egin dutenak. Eusko Jaurlaritzak eta Finantzen Euskal Institutuak, Bankoa ABANCAk, CaixaBank-ek, Kutxabank-ek, LABORAL Kutxak eta Rural Kutxak duten hitzarmenari esker antolatu da estreinekoz ETEKIN topaketen zikloa. Lehen saioa irailaren 25ean egin zen, Donostian, eta Itun ekonomikoa izan zuten hizpide. Bigarren saioa urrian egin da Gasteizen, diru-funtsak hizketagai hartuta.
Indeus Elkarrizketak – CAF: ‘Munduan gaude, baina gure nortasuna ez dugu galdu nahi.’ XIX.mendean Goierriko burdinola zahar batean lehen urratsak eman zituen CAF, munduko jokalari garrantzitsuenen zelaian lehiakide izatera iritsi da mende t’erditik gorako ibilbidean, tren-ibilgailuak egitetik mugikortasuneko soluzio integralak eskaintzera pasatuz, munduan zehar 100 enpresa baino gehiago eta 15.500 langiletik gora izanik. Aroa Insausti, Ibilgailuetako Estrategia eta Antolakuntza zuzendariaren eta Bianditz Iraola, Euskara arduradunaren eskutik ibili gara CAFen historia errepasatzen. Gure solaskideek azaldu digutenez ‘CAF bihurtu da ez bakarrik ibilgailuen fabrikazioko enpresa bat, baizik eta mobilitate soluzio integralak eskaintzen dituen enpresa bat da: ibilgailuak, autobusak, baina baita proiektu integrala, seinalizazioa, sistemen operazioa, finantzazioa.’
“Hazi-kapital” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Enpresa berri bat abiarazteko edo enpresa berri baten hasierako faseetarako egindako inbertsioa. Inbertsio-mota hori egiten duten funtsak adierazteko ere erabiltzen da, hazi-kapitaleko funtsak. Kapital-mota honetan, inbertsioaren bolumena arrisku-kapitalarena baino txikiagoa izan ohi da. Kapitala hirugarrenek jartzen dute. Ordain gisa partaidetzak hartzen dira, eta honako hauetara bideratzen da: aktiboak eta lan-kapitala erostea, prototipoak garatzea, produktu edo zerbitzu bat merkaturatzea, berrikuntza bat babestea, jabetza intelektuala bideratzea (marken eta patenteen erregistroa), enpresa eratu eta abian jartzea, merkatu-azterketak egitea, salmenta-estrategiak garatzea eta prospekzioa eta sustapen komertziala egitea.
Business Intelligence Power BIrekin tailerra euskaraz Enpresa Digitalaren eskutik. Datuak eta datuen tratamendua alderdi kritiko bilakatu dira enpresen ezagutza-esparru guztietan (finantzak, salmentak, errentagarritasuna, ekoizpena, kostuak, erosketak, logistika, stock-a, produktibitatea, etekina, kalitatea, bezeroen kudeaketa, marketin digitaleko ekintzen jarraipena, web analitika, sare sozialak...). Eta gero eta gehiago dira merkatuan eskuragarri dauden adimen-tresnak eta datuen analisirako tresnak, enpresa horiek dituzten analisi- eta bistaratze-beharrizanei irtenbide bat ematen saiatzen direnak. Urte gutxitan, Business Intelligence tresnen merkatuko liderra bilakatu da Power BI. Azaroaren 19an eta 20an egingo da tailerra online.
‘Hizkuntzen Irabazia’ foroak 16 hizkuntza gutxitu bilduko ditu Donostian azaroaren 26 eta 27an. Kongresua Kursaal Kongresu Jauregian egingo da. ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua LANGUNEk, Euskal Herriko hizkuntza industrien elkarteak, Union of European Nationalities (FUEN) erakundearekin batera antolatu du. Bertan bilduko dira Europa osoko 30 hizlaritik gora, tartean Euskal Herrikoak; eta besteak beste, 15 hizkuntza gutxituren egoera eta errealitatea ezagutzeko aukera egongo da. Kongresuak euskara bezalako hizkuntza gutxituek tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpena agerian utzi nahi du. Era berean, hizkuntza gutxituentzat teknologia berrietan eta ingurune digitalean presentzia izateak duen garrantzia azpimarratu nahi du, arreta jarriz ahalegin horrek era berean, suposatzen duen erronkan eta aukeran.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.