Euskara industrian
Albisteak 8 Azaroa, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Albiste dira gaur Indeus Elkarrizketa - LARRAIOZ Taldea, ETEKIN ekonomia topaketak, Hizkuntzen Irabazia kongresua, Power BI tailerra eta Patente.
-

IndeusBerriren Hazileko lehen agerraldi honetan Indeus Elkarrizketa berri bat nabarmentzen dugu, Larraioz Taldeko Bittor Larraioz eta Xabier Iturralderekin egindako solasaldia. ETEKIN ekonomia topaketak ere aipatu nahi ditugu, azaoaren 20an izango baita aurtengo azkena. Hizkuntzen irabazia kongresua azpimarratu nahi dugu baita ere, azaroaren 26an eta 27an egingo da. Business Intelligence Power BIrekin tailerra euskaraz eskainiko digu Enpresa Digitalak azaroaren 19an eta 20an. Amaitzeko, beti bezala, gure hiztegitik jaso dugun berba bat: Patente.

‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du. Kongresua Kursaal Kongresu Jauregian izango da azaroaren 26an eta 27an. ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua LANGUNEk, Euskal Herriko hizkuntza industrien elkarteak, Union of European Nationalities (FUEN) erakundearekin batera antolatu du. Bertan bilduko dira Europa osoko 30 hizlaritik gora, tartean Euskal Herrikoak; eta besteak beste, 15 hizkuntza gutxituren egoera eta errealitatea ezagutzeko aukera egongo da. Kongresuak euskara bezalako hizkuntza gutxituek tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpena agerian utzi nahi du.
Azaroaren 20an trantsizio energetikoaren gaia jorratuko da ETEKIN ekonomia topaketen azken saioan. Bilboko Itsas Museoak hartuko du ETEKIN ekonomia topaketen azken saioa datorren azaroaren 20an. Trantsizioa energetikoa izango da azken saio honetako ardatz nagusi. Caixabank eta Kutxabank dira saio honen koordinazio lana egin dutenak. Eusko Jaurlaritzak eta Finantzen Euskal Institutuak, Bankoa ABANCAk, CaixaBank-ek, Kutxabank-ek, LABORAL Kutxak eta Rural Kutxak duten hitzarmenari esker antolatu da estreinekoz ETEKIN topaketen zikloa. Lehen saioa irailaren 25ean egin zen, Donostian, eta Itun ekonomikoa izan zuten hizpide. Bigarren saioa urrian egin da Gasteizen, diru-funtsak hizketagai hartuta.
Indeus Elkarrizketak – LARRAIOZ TALDEA: ‘Loturak sortu behar ditugu jendearekin eta euskara izan daiteke horietako bat.’ Orain dela 35 urte sortu zen enpresa, batez ere makina-erreminta sektoreko bezeroei zuzenduta. Ordutik hona lan-eremua zabaltzen joan dira eta gaur egun sektore asko eta askotarikoak dituzte bezeroen-zerrendan, hala nola elikadura, packaging, farmazia edota automozioa. Bittor Larraiozek eta Xabier Iturraldek azaldu digute Larraioz Taldea zer den. Larraioz Elektronika, Basque Automation eta Automation & Research-ek osatzen dute taldea: ‘Larraioz Eletronikan egiten duguna da mugimendu-kotzeptua makina-fabrikatzaileei eman; Basque Atomationen egiten duguna da makinaren adimena sortu.
“Patente” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Produktu edo prozesu asmatu berri baten gainean ematen den eskubide, abantaila edo baimen esklusiboa Orokorrean, arazo bati zerbait egiteko modu berri bat edo irtenbide tekniko berri bat eskaintzen dio. Patente batek legeak eskatzen dituen baldintza batzuk bete behar ditu (berritasuna, asmamen-jarduera, industria-aplikazioa, deskribapenaren nahikotasuna). Patentearen bidez, titularrak eskubidea du hirugarren batzuk asmakizunaren ustiapenetik kanpo uzteko patentea eman den herrialdean. Patente bidezko babesak 20 urteko balioa du, oro har, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Patentea amaitzen denean, emandako babesa bukatzen da eta asmakuntza jabari publikora pasatzen da; bestela esanda, asmakuntza komertzialki ustiatu daiteke patentea urratu gabe.
Business Intelligence Power BIrekin tailerra euskaraz Enpresa Digitalaren eskutik. Datuak eta datuen tratamendua alderdi kritiko bilakatu dira enpresen ezagutza-esparru guztietan (finantzak, salmentak, errentagarritasuna, ekoizpena, kostuak, erosketak, logistika, stock-a, produktibitatea, etekina, kalitatea, bezeroen kudeaketa, marketin digitaleko ekintzen jarraipena, web analitika, sare sozialak...). Eta gero eta gehiago dira merkatuan eskuragarri dauden adimen-tresnak eta datuen analisirako tresnak, enpresa horiek dituzten analisi- eta bistaratze-beharrizanei irtenbide bat ematen saiatzen direnak. Urte gutxitan, Business Intelligence tresnen merkatuko liderra bilakatu da Power BI. Azaroaren 19an eta 20an egingo da tailerra online.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.