Albisteak 13 iraila, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Indeus Elkarrizketak, Enpresa Digitala, Udako ikastaroak eta Neurona-sare
-

Hemen da IndeusBerri, oporrak amaituta indarberrituta eta irudi berriarekin datorkigu euskara eta industria, industria eta euskara uztartzen dituen buletina. Indeus Elkarrizketak ekimenak bederatzi elkarrizketa berri ekarriko dizkigula, irailaren 24 eta 25ean Enpresa Digitalaren eskutik Power Bi tailerra egingo dela euskaraz eta irailaren 11an UIKen udako ikastaroen barruan Itzultzaile neuronalei eta euskarari buruz egindako ekitaldia dira nabarmendutako albisteak. Amaitzeko Neurona-sarea da gaur hiztegian aukeratu dugun kontzeptua.

Itzultzaile neuronalen eragina euskararen erabileran ikastaroa egin da irailaren 11n.EHUren UIKen udako ikastaroen eskaintzaren barruan Itzultzaile neuronalek euskararen erabileran duten eraginari buruzko ikastaroa egin da Donostiako Miramar jauregian. Itzulinguru proiektua izan zen ikastaroaren ardatz nagusi, egitasmoan parte hartu duten eragileen eskutik emaitzak eta ondorioak ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Informazio hori herritar guztientzat eskuragarri izango da datozen egunotan, Soziolinguistika klusterraren eskutik. Ikerketa proiektuaren helburuen artean egon da identifikatzea zein diren landu beharreko ahalmen berriak eta arau berriak, euskara biziberritzearen ikuspegitik, itzultzaile neuronala maila praktikoan erabiltzeko.

Business Intelligence Power BI-rekin tailerra euskaraz irailaren 24 eta 25ean Enpresa Digitalaren eskutik.Datuak eta datuen tratamendua alderdi kritiko bilakatu dira enpresen ezagutza-esparru guztietan. Eta gero eta gehiago dira merkatuan eskuragarri dauden adimen-tresnak eta datuen analisirako tresnak, enpresa horiek dituzten analisi- eta bistaratze-beharrizanei irtenbide bat ematen saiatzen direnak. Ikastaro honetan, parte-hartzaileek Power BI erabiltzeko oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte, beren negozioetarako erabilgarriak izan daitezkeen kontrol-koadroak eta bistaratzeak sortu, modelatu eta eraldatzeko. Ikastaro erabat praktikoa izango da, non parte-hartzaileek beren datuen eredu propioa sortzen ikasiko duten.

INDEUS ELKARRIZKETAK ekimena itzuli da bederatzi solasaldi berrirekin.CAF, Ceit, Ekin, Fagor Taldea, Gislan, i+Med, Larraioz Taldea, Metaposta eta Soziolinguistika Klusterra dira ekimenarekin bat egin duten enpresak.Orain dela bi urte Indeus, Industriaren Euskal Plataformak abiarazitako Indeus Elkarrizketak ekimenak bederatzi solasaldi gehitu dizkio aldez aurretik zuen zerrendari; honenbestez 29 dira guztira ekimena osatzen duten elkarrizketak. Indeus Elkarrizketen bidez enpresa hauen jarduna ezagutzearekin batera, bakoitzak euskararekiko duen ikuspegira eta konpromisora hurbiltzeko aukera dago, bakoitzaren sektore, egoera eta berezitasunetik abiatuz. Solasaldi guztiak euskaraz egin dira, baina gaztelaniaz eta ingelesez azpititulatuta daude beste hizkuntza batzuetako hiztunek ere ikusi eta ulertzeko aukera izan dezaten.

“Neurona-sare” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Ikaste automatikoaren azpimultzoa, ikasketa sakoneko algoritmoen muinean dagoena. Izena eta egitura giza garunean inspiratuta daude, sare neuronalek imitatu egiten baitute neurona biologikoek elkarri seinaleak bidaltzeko duten modua. Nodoz eratutako geruzez osatuta daude: sarrera-geruza bat, geruza ezkutu bat edo gehiago eta irteera-geruza bat. Nodo —neurona artifizial— bakoitza beste batekin konektatzen da, eta pisu bat eta atalase bat ditu. Nodo indibidual baten irteera aurrez zehaztutako atalase-balioaren gainetik badago, nodo hori aktibatu egiten da, eta datuak bidaltzen ditu sareko hurrengo geruzara. Bestela, ez dira datuak pasatzen sareko hurrengo geruzara.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.