Euskara industrian
Albisteak 19 uztaila, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Albiste dira gaur Enpresa Digitala, EHUren Udako Ikastaroak, ZIUR eta Sekretu Industrial.
-

Uztailaren 19.egunerako IndeusBerrik prestatu dizkigun berri nagusiek irailera begira jarri gaituzte. Izan ere EHUren udako ikastaroen eskaintzaren barruan Itzultzaile neuronalen eragina euskararen erabileran izenekoa irailaren 11an egingo da. Enpresa Digitalak berriz, bost tailer egingo ditu euskaraz irailean hasi eta abendura arte. EnpresaBIDEA egunkariaren erreportaje bat ere ekarri dugu gurera Adimen artifiziala eta EBko araudi berriak, Gipuzkoako enpresen zibersegurtasunean gako. Amaitzeko, Sekretu Industrial gure hiztegitik hartuta.

Ziur_irudia

Adimen artifiziala eta EBko araudi berriak, Gipuzkoako enpresen zibersegurtasunean gako.EnpresaBidea egunkariak argitaratutako erreportajea ekarri nahi izan dugu gurera, interesgarria iruditu zaigulako. Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpe dagoen Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko zentroak, Ziurrek, zibersegurtasunaren arloan gehien nabarmentzen diren alderdiak aletu ditu bere azken txostenean. Zentroaren arabera, adimen artifizialaren (AA) gorakada eta araudi berrien onarpena izaten ari dira 20224an zibersegurtasunaren esparruan gehien nabarmentzen ari diren arloak, esaterako, hornidura-katean.

“Itzultzaile neuronalen eragina euskararen erabileran” udako ikastaroa antolatu du UIK-EHUk irailaren 11rako.Itzulinguru proiektuan itzultzaile neuronalen erabilera ikertu da, haien erabilera hobetzeko eta tresna hauek euskararen biziberritzearen mesedetan baliatzeko asmoarekin. Hizkuntza praktikak araututa dituzten erakunde eta testuinguru anitzetan jarri du arreta proiektuak: Bigarren Hezkuntzan, enpresetan, administrazioan, osasungintza, hedabideetan, euskaltegietan eta unibertsitateetan. Euskal Herriko Unibertsitateko Innoklab ikerketa-taldeak eta Soziolinguistika Klusterrak koordinatu dute proiektua eta bertan parte hartu dute Osakidetza, Elhuyar, AEK, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Hekimen euskarazko hedabideen elkarteak.

Enpresa Digitalak 5 tailer egingo ditu euskaraz irailetik abendura.Business Intelligence Power BI-rekin, ChatGPTren hastapenak, Social Media Ads, Microsoft Copilot praktikan eta ChatGPT aurreratua dira udako oporren osterako Enpresa Digitalak euskaraz eskainiko dituen ikastaroak. Lehen tailerra bi egunetan zehar egingo da, irailaren 24an eta 25ean, eta Business Intelligence Power BI-rekin izango da ikasgaia. Power BI erabiltzeko oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte parte hartzaileek, beren negozioetarako erabilgarriak izan daitezkeen kontrol koadroak eta bistaratzeak sortu, modelatu eta eraldatzeko. Ikastaro erabat praktikoa izango da.

“Sekretu industrial” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Honako baldintza hauek betetzen dituen edozein informazio edo ezagutza (teknologikoa, zientifikoa, industriala, komertziala, antolaketakoa edo finantzarioa barne): sekretua izatea; enpresa-balioa izatea, benetakoa edo potentziala, hain zuzen ere sekretua delako; titularrak arrazoizko neurriak hartu izana isilpean gordetzeko. Jabetza industrialaren babes mota bat da, informazio konfidentzial jakin bat isilpean edukitzean oinarritzen dena, eta informazio hori alderdien arteko akordio bidez saldu edo baimendu daiteke. Patente orokorrek pertsona guztien aurreko babesa ematen dute, baina patente sekretuak konfidentzialtasun-akordioaren bidez lotutako pertsonak baino ez ditu behartzen; beraz, beste pertsona batzuek emaitza bera lor dezakete, eta askatasunez ustiatu, baita patentatu eta aurrekoari hura ustiatzea eragotzi ere.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.