Albisteak 21 ekaina, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Bai Euskarari Sariak, EHUren Udako Ikastaroak, WhatsApp marketing, Euskaltzaindia, PuntuEUS eta Testu-meatzaritza.
-

Bai Euskarari sariak dira gaur albiste nagusi, atzo egin baitzen sari banaketa ekitaldia. “Ekonomia sozial eta eraldatzailea eta Estatua” izeneko EHUren udako ikastaroa ere nabarmentzen dugu gaurko IndeusBERRIn; datorren ekainaren 28an egingo da eta. EnpresaBIDEA ere ekarri dugu gurera, WhatsApp Marketingi buruzko erreportaia argitaratu duelako, Enpresa Digitalak antolatutako tailerraren aurrerapen gisa. Euskaltzaindiak egin duen hiztegiaren eguneraketari eta PuntuEUSen 10.urteurreneko kanpainari ere egin diegu tokia agerraldi honetan. Amaitzeko, hiztegian aukeratutako berba berria: Testu-meatzaritza.

enpresaBIDEA_logoa

EnpresaBIDEA: “Whatsapp marketin-tresna gisa”.Alejandro Juez Latatu kazetariak EnpresaBIDEA egunkari digitalean argitaratutako artikulua ekarri dugu gurera, uztailaren 10ean Enpresa Digitalak antolatuta egingo den tailerraren harira. Whatsapp gaur egun gehien erabiltzen dugun sare soziala bihurtu da. Komunikatzeko erraztasunari esker, berehalako mezularitzako edo smartphonearekin bideo-deiak egiteko bide eztabaidaezina bihurtu da. Apurka-apurka, funtzio berriak gehitu ditu, eta bat-bateko komunikaziotik haratago joan da. PCtik Whatsappera konektatzeko aukerak edo duela gutxiko hedapen-kanalek, Whatsapp bezero gehiagorengana iristeko marketin-tresna bihurtzen ari da.

“Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea eta Estatua: politika publikoetatik haratago; aliantza estrategiko baterantz” Udako Ikastaroak Fundazioaren eskutik.Azkenengo urteotan, Ekonomia Sozial eta Eraldaitzaileren (ESE) aldeko politika publikoak indartzen joan dira, “mono-eraikuntza estatala” ikuspegi batetik ko-eraikuntza eredu batera aldatuz. Horri esker, ESEko enpresa eta eragileen partaidetza handitzen joan da, politiken planifikazioan baita ebaluazioan ere (Vaillancourt, 2011). Gure testuinguruan, azkenengo hamarkadan ekonomia sozialaren aldeko politika publikoen bultzada eta egonkortzea eman da. Ikastaroa ekainaren 28an egingo da, Donostiako Miraman Jauregian.

2024ko Bai Euskarari Sariak Kide Aholkularitza, Izarkom eta Ulma Taldearentzat izan dira.Euskararen erabilera areagotzeko lan handia egiten ari diren hiru entitate saritu ditu aurten Bai Euskarari elkarteak: Kide Aholkularitza, Izarkom eta Ulma Taldea. Atzo, ekainak 20, egin zen sari banaketa ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Dorleta Kortazar ipuin kontalariak egin zituen aurkezpen lanak eta ekitaldi intimo zein goxoa izan zen, Txinparta bizia euskararentzat lelopean. Izan ere, euskara lan munduan biziarazten duten txinpartak dira Bai Euskarari Saria jaso dutenak. Sarituekin batera, Bai Euskarari komunitatea osatzen duten entitateek hartu zuten parte ekitaldian.

“TESTU-MEATZARITZA” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Testu batetik abiatuz, ordenagailuaren bidez kalitate handiko informazioa lortzeko prozesua, helburu duena aurrez ezagutzen ez den informazio berria aurkitzea, idatzizko hainbat baliabidetatik informazioa automatikoki ateraz.
Informazioa eskuratzeko erabiltzen diren baliabideak askotarikoak izan daitezke: webguneak, liburuak, mezu elektronikoak, aipamenak, artikuluak eta abar. Ereduak eta joerak diseinatuta, kalitate handiko informazioa lortu ohi da; horretarako, adibidez, patroien ikaskuntza estatistikoa erabiltzen da.

Euskaltzaindiaren hiztegiaren azken eguneraketak 1.103 forma berri jaso ditu.Azken sei hilabeteotan, Euskararen Akademiak 1.103 forma berri jaso ditu bere hiztegian (386 sarrera, 434 azpisarrera eta 283 ohiko lexia). Era berean, 2.524 forma moldatu edo findu ditu. Eguneratze horrekin, 50.535 forma jasotzen ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak, 68.198 adiera, 111.193 adibide eta 519 esaera zahar. Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena paperean atera zenetik egiten du horrela, eta 2024ko lehen urte-erdian eginiko lanaren emaitzak jasotzen ditu gaur sareratu den eguneratzeak.

PUNTUEUSen 10. urteurrenarekin bat egin dugu, domeinua erabiltzen lehen 100etarikoa izan ginalako.Joan den apirilean bete dira 10 urte PUNTUEUS domeinua sortu zela eta ekainean berriz, lehen .EUSak sareratu zirela. Lehen 100 horien artean zegoen Spri, horrenbestez historia hau gure historia ere bada, urteurren hau gure urteurrena ere bada, ospakizun hau guk ere ospatu nahi dugun ospakizuna da. PUNTUEUSek abiarazi duen kanpainarekin bat egin nahi dugu IndeusBerri honen bidez. Gehien identifikatzen gaituen irudia aukeratzerakoan honako hau aukeratu dugu: “Bereizten nauelako eta PuntuEUS”

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.