Elkarrizketak 27 maiatza, 2024

RB3 Innovación: “Berrikuntzarik gabe ez dugu lortuko herritarrak aldaketa-eragile bihurtzea”

Donostiako enpresak berrikuntza irekiaren eta baterako sorkuntzaren aldeko apustua egin du, hiri-berroneratze prozesuetan inplikatutako eragile guztiak integratzeko. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Opengela programan, non Zaramagako bulegoa kudeatzen duen, edo beheko solairuetako lokal hutsak suspertzeko proiektuan, Bilbon eta Errenterian, hartzen du parte.
-

Berrikuntza irekia, baterako sorkuntza eta feminismo urbanoa. Hiru kontzeptu horiek ezin hobeto laburbiltzen dute RB3 Innovación, 2014tik gure hirien kalitatea hobetzeko hiri-berroneratze integraleko eta elkarrizketa sozialeko prozesuak lantzen dituen enpresa. Ikuspegi sozial argiarekin eta “ekoizpenean eta hazkundean oinarritutako hiri-eredu baten ondorioz egoera ahulenean dauden kolektiboei” begira, 6 pertsonaz osatutako talde donostiarrak berrikuntza eskari handia duten proiektuak lantzen ditu, batez ere, Euskadin eta Nafarroan. Claudia Pennese RB3 Innovacióneko zuzendari gerenteak egungo eta etorkizuneko hiriak eraikitzeko kontuan hartu behar ditugun alderdiak azaldu ditu. 

Asko hitz egiten da hiri-birgaitzeaz eta -berroneratzeaz. Zein dira prozesu horiei modu jasangarrian eta errespetuz ekiteko gakoak? 

Bi erronka horietarako gakoa askotariko eragileen artean konponbideak batera sortzea da, berrikuntza irekiaren printzipioei jarraituz. Teknikarien eta politikarien artean konponbideak eta proposamenak diseinatzeko denbora atzean geratu beharko litzateke, eta eragile horiek, beste batzuekin batera, elkarlanean lan egiten ikasi behar dute, zehaztutako konponbideak benetako ingurune bakoitzean eraginkorrak izan daitezen eta haien beharrei erantzun diezaieten.

RB3ek elkarrizketa-prozesuen aldeko apustua egiten du, egungo hiria berroneratzeko. Zer metodo erabiltzen dituzue elkarrizketa hori gauzatzeko eta konponbideak lortzeko? 

Somos especialistas en innovación abierta y procesos de cocreación y codiseño, pero en este campo no existen recetas universales. El conocimiento es lo que permite diseñar herramientas de cocreación innovadoras para cada temática, cada contexto de aplicación y cada ecosistema de agentes de referencia. Una constante es huir de herramientas y métodos tradicionales propios de una participación ciudadana que no ha alcanzado y que, sin innovación, no alcanzará a transformar la ciudadanía en agente de cambio.  

 Espezialistak gara berrikuntza irekian eta baterako sorkuntzako eta diseinuko prozesuetan, baina arlo horretan ez dago errezeta unibertsalik. Ezagutzak aukera ematen du baterako sorkuntzarako tresna berritzaileak diseinatzeko gai bakoitzerako, aplikazio-testuinguru bakoitzerako eta erreferentziazko eragileen ekosistema bakoitzerako. Herritarren parte-hartzeari dagozkion tresna eta metodo tradizionaletatik ihes egitea da konstanteetako bat. Berrikuntzarik gabe ez da lortuko herritarrak aldaketa-eragile bihurtzea.  

Feminismo urbanoaz ere hitz egiten duzue. Nola eragiten du androzentrismoak hiri-garapenean? 

RB3k apustu argia egin du ekoizpenean eta hazkundean oinarritutako hiri-ereduaren ondorioz egoera ahulenean dauden kolektiboei ikusgarritasuna emateko. Horien artean, emakumeei erreparatzen diegu bereziki, ugalketaren subjektu nagusi diren aldetik, hirirako eskubidea murrizten baitzaie, modu historiko, kroniko eta oraindik indarrean dagoen modu batean. Feminismoari betidanik dagokion bezala, fokua emakumean jartzea eta ahotsa ematea, indarrean dagoen sistemak onartzen ez dituen subjektu guztietan fokua jartzea eta horiei ahotsa ematea da; hala nola, adinak, etniak, sexu-orientazioak, etab.  

Azken urteotan aldaketarik ikusten al duzue herritarrek hiriarekin duten portaeran? 

Gaur egungoa bezalako gizarte batean, kalitate eta fidagarritasun zalantzagarriko informazioz gainezka dagoena, indibidualismorako joera duena, oraindik kapitalismo zaharkitu bati dagozkion ekoizpen ereduetan eta kontsumoetan errotuta dagoena… Ezaugarri hauek dituen gizarte batean aldaketak beren kabuz ematea zaila da. Germenak badaude, baina kalean bertan lan egin behar da hazi horiek ikusteko eta aprobetxatzeko, eta modu kolektiboan hiriaren beste ikuspegi eta erabilera-eredu bat eraikitzeko. Ez bakarrik herritarrekin, baita interesa duten alderdi guztiekin ere, aldi berean: kudeatzen duten horiekin, diseinatzen dutenekin eta hiri-espazioak bizi eta “sufritzen” dituztenekin.   

Ikuspegi horretatik, erronka berritzaile garrantzitsuei heldu diezue zuen proiektuetan. 

Adibidez, bizitegi-eraikinetako beheko solairuetan hutsik dauden lokalak suspertzeko azterlanak eta planak diseinatu ditugu. Proiektu horrek, tokiko merkataritza suspertzea planteatzeaz gain, etxabeen erabilera komunitarioak erraztearen aldeko apustua egiten du, tokiko administrazioen eta herritarren arteko hurbiltasun-zerbitzuetan baterako kudeaketa bultzatuz. Azterlana OAL Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak kudeatutako hainbat etxebizitza-taldetan egin da, Errenteriako hirigune historikoan, eta Eusko Jaurlaritzaren BAI+D+I programaren esparruan. Berrikuntza irekian esperimentatzeko eta espezializatzeko beste proiektu interesgarri bat Arkitekturako Bizi Kalitatea ikerketa-taldearekin (UPV/EHUko Caviar) lankidetzan aritzea da, baterako sorkuntza tresna berritzaile gisa aplikatzen duten I+G+B proiektuetan. Horri esker, enpresak askotariko baterako sorkuntzarako tresnak diseinatu, esperimentatu eta probatu ahal izango ditu. 

 Zer daukazue esku artean orain? 

Gaur egun, Zaramaga auzoko Hurbiltasun-Kudeaketako Bulego Teknikoa kudeatzen ari gara, Ensanche 21 Zabalgunearekin lankidetzan. Hurbiltasuneko bulegoa da, Opengela programaren esparruan, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Arloak sustatua. Bestalde, Erasmus Mundus ARURCOHE Masterrarekin dugun lankidetza nabarmendu nahi dugu. Master horren esparruan, hezkuntza-programa eta -prozesua batera sortzeko ebaluatzeko tresna diseinatu eta esperimentatu dugu. Tresna hori beste unibertsitate-egoitza batzuetara esportatuko da, Europako Batzordearen beraren laudorioak jaso ondoren. 

 Azken batean, zer alderdi hartu behar ditugu kontuan egungo eta etorkizuneko hiriak eraikitzeko? 

Gako-hitzak hauek dira: berrikuntza irekia, baterako sorkuntza eta baterako diseinua, kudeaketa kolaboratiboa, ezagutza eta feminismo urbanoa. Funtsezkoa da ingurune erreal bakoitzari eta bertan bizi diren pertsonei arreta jartzea, hiria diseinatzeko eta kudeatzeko modu hegemoniko eta androzentrikoak atzean utzita; eragile pluralen artean konponbideak batera sortzea ahalbidetuko duten berrikuntza irekiko prozesuen aldeko apustua egitea; eta teoria feministen ezagutzan oinarritutako emakumeen eta gizonen berdintasunaren ikuspegia sistematikoki aplikatzea. 

 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu. 

Lotutako albisteak

Loramendi  eta  Aurrenak:  mende  erdi  baino  gehiago  industria  berrikuntzan,  Arabako  zigiluarekin  eta  proiekzio  globalarekin
03/06/2026 Berrikuntza

Loramendi eta Aurrenak: mende erdi baino gehiago industria berrikuntzan, Arabako zigiluarekin eta proiekzio globalarekin

Mondragon taldeko kooperatibek ekoizpenaren % 90 esportatzen dute, eta galdaketaren sektorerako soluzio aurreratuetan munduko erreferente gisa finkatu dira

Ansareo  Technologies-ek  oinarrizko  azpiegituren  kudeaketa  eraginkorragoa  eta  prebentiboagoa  eskaintzen  du
03/06/2026 Berrikuntza

Ansareo Technologies-ek oinarrizko azpiegituren kudeaketa eraginkorragoa eta prebentiboagoa eskaintzen du

Euskal taldearen ekimenak digitalizazio, sentsorika, datu-analisi eta soluzio berritzaile gehiago eskaintzen dizkie landa-ezagutza teknikoari oso lotuta dauden zerbitzuei.

Solumobelek  etxe  funtzionalagoak  sortzen  ditu  adinekoentzat  eta  mugikortasun  murriztua  dutenentzat
28/05/2026 Berrikuntza

Solumobelek etxe funtzionalagoak sortzen ditu adinekoentzat eta mugikortasun murriztua dutenentzat

Sukalde, armairu eta komun egokituetan espezializatua, enpresa tolosarrak irisgarritasunaren eta berrikuntzaren alde egiten du, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Seavi,  Gateizko  enpresen  hotel  nagusia  duela  30  urtetik
28/05/2026 Berrikuntza

Seavi, Gateizko enpresen hotel nagusia duela 30 urtetik

Enpresak zibersegurtasun-programako SPRI Taldearen laguntza jaso du, eta Estatuko eta nazioarteko 300 enpresari baino gehiagori ematen die zerbitzua

Gorosek  egitura  metaliko  konplexuen  Estatu  mailako  erreferente  gisa  betetzen  duen  posizionamendua  indartu  du
21/05/2026 Berrikuntza

Gorosek egitura metaliko konplexuen Estatu mailako erreferente gisa betetzen duen posizionamendua indartu du

Euskadiko ETEak tokiko industria-proiektuetatik Estatu osoko azpiegitura berezi handietara egin du jauzi, zubi eta pasabideetan espezializatuz.

Glualek  nazioartean  duen  posizionamendua  bultzatzen  du,  soluzio  hidrauliko  aurreratuetan  espezialista  gisa
06/05/2026 Berrikuntza

Glualek nazioartean duen posizionamendua bultzatzen du, soluzio hidrauliko aurreratuetan espezialista gisa

Euskal ETEak Santiago Bernabeu estadioko belar atzeragarriaren diseinuan parte hartu du, ingeniaritza ikonikoko proiektuan 

Carima  ezintasunak  dituzten  pertsonen  mugikortasuna  eta  autonomia  hobetzeko  soluzioak  garatzen  ditu
29/04/2026 Berrikuntza

Carima ezintasunak dituzten pertsonen mugikortasuna eta autonomia hobetzeko soluzioak garatzen ditu

Euskal enpresak osasun-, etxebizitza- eta etxe-inguruneetarako transferentzia seguruak errazten dituzten lekualdatze-sistemak diseinatzen eta instalatzen ditu.

Vrizzo,  tokiko  elikagaien  sektoreko  bazkide  estrategikoa
15/04/2026 Berrikuntza

Vrizzo, tokiko elikagaien sektoreko bazkide estrategikoa

Gasteizko enpresa soluzio integrala eta prestakuntza espezializatua eskaintzen die bere bezeroei haien lehiakortasuna hobetzeko.

Frioportek  biltegiratze  logistikorako  gaitasuna  bikoiztu  du  tenperatura  kontrolatuan
13/04/2026 Berrikuntza

Frioportek biltegiratze logistikorako gaitasuna bikoiztu du tenperatura kontrolatuan

Bizkaiko enpresak biltegiratze-esparru berri bat inauguratu du Bermeon, -20 ºC-an, 4.000 izozte-gune berrirekin, eta bere kate logistikoa digitalizatzea jarri du helburutzat.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.