Elkarrizketak 11 uztaila, 2024

Imegar: “Hazinnovak gure langileen berrikuntza ezagutzak areagotzeko aukera eman digu”

Arabako enpresa doitasunezko galdaragintza finean aritzen da 1998tik, eta Hazinnova azken proiektuetako bat baliatu du bere produktu nagusiaren fabrikazio prozesua hobetzeko Lean Manufacturing teknologiaren bidez.
-

Imegar doitasunezko galdaragintza finean aritzen den enpresa bat da, Laudion (Araba) kokatua, eta galdaragintzako edozein pieza edo elementu fabrikatzen eta banatzen du. Bere produktuen artean, txapazko pieza txikiak zein metalezko armairu handiak topa daitezke, eta enpresa txiki eta ertainei zein enpresa multinazional handiei eskaintzen die bere zerbitzua, haietako batzuk atzerritarrak. 

Arabako enpresak SPRI Taldeak sustatutako Hazinnova programan parte hartu du berriki, bi proiekturekin. “Horietako batek gure produktu nagusiaren fabrikazio-prozesua hobetzeko balio izan digu, Lean Manufacturing metodologia aplikatuz, lehen fasean ezarriz eta hurrengo faseetan modu autonomoan jarraitzeko irizpideak zehaztuz. Beste proiektuak tailerraren banaketa lantegian berrantolatzeko balio izan du, instalatuko diren makina berrietara eta egungo eta etorkizuneko ekoizpen-beharretara egokituz”, adierazi du Jokin Duartek, Imegarreko kalitatearen kudeaketaren eta hobekuntzaren arduradunak. 

Gainera, Imegarrek beste proiektu batzuetan parte hartu izan du aurretik, Hazinnovaren eskutik, enpresaren barne produkzioa hobetzera bideratuta. Zehazki, 5S metodologia ezarri da toleste-eremuan eta biltegian. Horrez gain, makinak berritzeko SPRIren beste programa batzuetan ere parte hartu du. 

“Proiektu horiek guztiak hobekuntza eta berrikuntzari buruzko kontzientziazioa eragin dute langile guztiengan. Oinarri bat ezarri da, enpresako langileek berek tamaina txikiko proiektuak garatzen jarraitu ahal izateko”, azaldu du Imegarreko kalitatearen kudeaketaren eta hobekuntzaren arduradunak. 

1988an sortua, Imegarrek gaur egun 34 langile ditu. Etorkizunari begira, Laudioko enpresak bere jarduera berritzen jarraitu nahi du, bezeroei zerbitzu egokia eskaintzeko helburuarekin. “Merkatuaren eta gure bezeroen beharretara etengabe egokitu behar gara, sortzen diren bat-bateko aldaketek zerbitzuan eraginik izan ez dezaten”, azaldu du Duartek. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

Lotutako albisteak

ELEVATE  proiektu  europarrak  abiazio  elektrikorako  egoera  solidoko  baterien  garapenean  aurrera  egiten  du
05/10/2026 Berrikuntza

ELEVATE proiektu europarrak abiazio elektrikorako egoera solidoko baterien garapenean aurrera egiten du

CIDETEC Energy Storage-k parte hartzen du 21700 formatuko ion-litio prototipoko gelaxketarako elektrolito solidoen garapena, karakterizazioa eta balidazioa gidatzen eta elektrolitoa fabrikatzeko ereduak sortzen.

SAFEMek  60  urte  baino  gehiagoko  esperientzia  industriala  du  hutsaren  etorkizunera  begira
01/10/2026 Berrikuntza

SAFEMek 60 urte baino gehiagoko esperientzia industriala du hutsaren etorkizunera begira

Gipuzkoako enpresak fabrikazioa, konponketa, mantentze-lanak eta ingeniaritza uztartzen ditu, nazioarteko presentzia gero eta handiagoarekin eta berrikuntzaren aldeko apustuarekin.

Otsabio,  lau  hamarkadako  bilakaera  etengabea,  makineriaren  fabrikazioan  erreferente  bihurtzeko
28/09/2026 Berrikuntza

Otsabio, lau hamarkadako bilakaera etengabea, makineriaren fabrikazioan erreferente bihurtzeko

Gipuzkoako enpresak ebaketa- eta siderurgia-lineen sektoreko makineria industriala fabrikatzen du. 2025ean Otsamek erosi zuen tamaina handiko eta doitasun handiko osagaien mekanizazio-lerroa indartzeko.

Tolosako  ia  mende  bateko  errotze  industriala  eta  papera  ebakitzeko  teknologiaren  arloko  munduko  lidergoa  konbinatzen  ditu  Pasabanek
24/09/2026 Berrikuntza

Tolosako ia mende bateko errotze industriala eta papera ebakitzeko teknologiaren arloko munduko lidergoa konbinatzen ditu Pasabanek

Euskadiko enpresak bere ekoizpenaren % 96 esportatzen du, 40 herrialdetan dago presente eta 45 milioi euro fakturatzen ditu

Atari,  40  urte  baino  gehiago  egurraren  sektorean  neurrira  egindako  lanetan

Atari, 40 urte baino gehiago egurraren sektorean neurrira egindako lanetan

Adunako enpresak eraldaketa teknologiko handia izan du, eta digitalizazioaren, automatizazioaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egin du

Javier  Finez  (Gogoa):  “ReHablak  hizketa-nahasmenduen  errehabilitazioa  modu  integral  batean  lantzeko  aukera  ematen  du”
21/09/2026 Berrikuntza

Javier Finez (Gogoa): “ReHablak hizketa-nahasmenduen errehabilitazioa modu integral batean lantzeko aukera ematen du”

Enpresak bere soluzio teknologikoen eskaintza zabaldu du, ahoskera etxetik entrenatzeko plataforma batekin, SPRIren Fast Track Innobideak programaren laguntzarekin garatua.

Zur  Eder,  egurraren  sektorean  giltza  eskurako  proiektuen  enpresa  bihurtutako  aroztegia
15/09/2026 Berrikuntza

Zur Eder, egurraren sektorean giltza eskurako proiektuen enpresa bihurtutako aroztegia

Donostiako enpresak armairuak, bainugelako altzariak eta altzari osagarriak fabrikatzen Euskadin erreferente izatea du helburu

IDDTEK,  industria  eta  talentua  konektatzen  dituen  ingeniaria
10/09/2026 Berrikuntza

IDDTEK, industria eta talentua konektatzen dituen ingeniaria

Derioko enpresa 140 langile izatera iritsi da, eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

Industrias  Mail  defentsaren  eta  aeronautikaren  sektorean  murgildu  da,  hainbat  kalibreetarako  brotxekin
21/07/2026 Berrikuntza

Industrias Mail defentsaren eta aeronautikaren sektorean murgildu da, hainbat kalibreetarako brotxekin

Gipuzkoako enpresak automoziorako, sarrailagintzarako eta balbulagintzarako tresna bereziak ekoizten ditu. Fakturazioaren %35 Italia, Frantzia, Txekia, Alemania, Mexiko edo Estatu Batuetara esportatzetik dator.

Eguztek,  etxerako  eguzki-babeseko  sistemen  muntaketaren  eta  instalazioaren  arrakasta
20/07/2026 Berrikuntza

Eguztek, etxerako eguzki-babeseko sistemen muntaketaren eta instalazioaren arrakasta

Gernikan kokatutako enpresak, hiru hilabete eskasetan, 50 bezero profesional inguruko zorroa lortu du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.