Tecnalia
Industry Unit, Technology Centre, Tecnalia Research & Innovation, Donostia, San Sebastian, Basque Country, Spain
Elkarrizketak 2020ko apirilaren 30a

“Enpresek fabrikazio gehigarriaren arloan lekua hartzeko unea da”

Luis Palenzuelak, Tecnaliak (BRTAren kidea, Basque Research and Technology Alliance) arlo aeroespazialean duen ikertzaileak, etorkizunerako eszenatokiak aztertu ditu Tecnaliak sortutako urrutiko prestakuntza-foroan. Foru honetan, koronabirusaren osasun-larrialdian zehar blockchain, 5G edo biki digitala bezalako berrikuntzei buruz hitz egin da. Hitzaldi osoa hemen dago eskuragarri. 
-

Azken urteotan, Euskadiko eta beste lurralde batzuetako industria-sektoreek plastiko eta konpositeen fabrikazio gehigarriko ekipoak erosi dituzte, behar bakoitzari egokitutako forma geometrikoak sortzeko geruzaz-geruzako teknologia materiala modu kontrolatuan ezartzeko. Zer gertatu da ekipo horiek erosi eta gero industrian? Luis Palenzuelak, Tecnaliak (BRTAren kidea, Basque Research and Technology Alliance) arlo aeroespazialean duen ikertzaileak, etorkizunerako eszenatokiak aztertu ditu Tecnaliak sortutako urrutiko prestakuntza-foroan. Foru honetan, koronabirusaren osasun-larrialdian zehar blockchain, 5G edo biki digitala bezalako berrikuntzei buruz hitz egin da. Hitzaldi osoa hemen dago eskuragarri. 

Teknologia hauen inguruan sortutako itxaropen handien aurrean “nolabaiteko etsipena edo frustrazioak” egon dira azkenaldian, baina aro horren ondoren, fabrikazio gehigarriak “etorkizun handia” duela adierazi du Palenzuelak: “Enpresek lekua egiteko garaia orain da, teknologia erabat heldua ez egotea abantaila bat delako; aplikazio-eremu bat garatzen bada, abantaila lehiakorrak sortuko dira”.  

Hasierako “etsipen” hori enpresetara heldu zen “ekipo batzuk prest jartzeko asko sufritu“ behar izan zutelako eta kasu batzuetan piezen azaleko kalitatea eta sistema hoberenak ez zirelako. 3D inprimaketa gainjartzen diren geruzen bidez egiten delako gertatu zen hori, pieza batzuek trinkoak izateko behar duten presioa aplikatu gabe. Geruzen bidez funtzionatzen duen metodo honek, objektu bereko propietateak desberdinak izatea eragiten du -puntu batzuetan beste batzuetan baino gogorragoak dira, eta abar-. Xehetasun horiekin jokatzen jakitea garrantzitsua da, “kontrolatu behar diren aldagai asko daude“, aitortu du ikertzaileak. Prozesuak motelak dira, lehengaiak garestiak dira eta teknologiak aldaketak oztopatzen dituzten fabrikatzaileei erosten zaizkie –askotan ez dituzte probak egiteko eta beharrizan zehatzetara egokitzeko aldaketak onartzen-.  

“Ekipo bat erostea eta botoi bat sakatzea gakoak izango balira, ez legoke lehiarako abantailarik, edozeinek ekipo bat erosi ahal duelako. Baina erabilpena ezagutu behar da, sormenaren eta ezagutza teknikoaren bidez balio erantsi altuko aplikazioak lortzeko “, adierazi du Palenzuelak. Enpresa batzuek bide hori ibili dute eta dagoeneko errentagarritasuna lortzen ari dira, baina badira ere beste batzuk zain daude beren sektoreetan izan ditzakeen aplikazioengatik.  

Zein da etsipen fase hori gainditzeko gakoa? Palenzuelak ikuspuntua aldatzearen alde egin du, teknologia hori prozesu industrialaren beste zati bat bezala kontuan hartzeko alde, ondorengo “post-prozesu” jakin batzuekin. Beste modu batean esanda, ez du espero 3D inprimagailutik pieza baten azken bertsioa lortzea, baina bai azken piezaren aurreko prozesu tradizional batzuk ordezkatzea: “Gure ustez gauza sinestezinak lor daitezke industria-eremuan, egungo prozesuak teknologia gehigarriarekin ordezkatuz (…) hibridazioak lagundu dezake, ez da espero azken pieza inprimaketa-prozesuan lortzea, baina bai fase konplexuena, ondoren beste prozesu batzuekin osatuz”. 

Fabrikazio gehigarriaren integrazioan aurrera egiteko une garrantzitsua dela azpimarratu du: “Fabrikazio gehigarriaren teknologiak garatu arte itxaron dezakegu, edo onartu dezakegu epe motz-ertainean fabrikazio gehigarriak puntu zehatz bateraino laguntza ematen digula eta ondoren osatu behar dugula. Kasu askotan, prozesu garestienen ordez fabrikazio gehigarria erabil daiteke, nahiz eta gero osatu egin behar izan, lehiarako abantaila sortzen jarraitzen duelako “. 

Etorkizun oparo horren erakusgarri da sektore desberdinetatik jorratu diren proiektuen konplexutasuna areagotu izana, automobilgintzako piezen pertsonalizaziotik hasi eta arkitekturako maketetaraino. Bio–osasunaren sektorearekin lotutako produktuen aukera ere zabala da: hortzetarako ereduak edo eredu anatomikoak, erabilera bakarreko ekipamendu mediko osagarriak, ortopedian eta  inplanteetan aurrerapenak egin dira. Baita industrian ere, pieza funtzionalekin, ordezko piezekin, moldeekin eta erremintekin.

Lotutako albisteak

i+Med,  zientzialarien  kooperatiba  independentea,  gailu  medikoen  arloan  mundu  mailako  erreferentea
2026/11/16 I+G+B

i+Med, zientzialarien kooperatiba independentea, gailu medikoen arloan mundu mailako erreferentea

Enpresa Gasteizko Euskadiko Parke Teknologikoaren campusean kokatuta dago, eta datozen bost urteetan I+G arloan 20 milioi eurotik gorako zuzeneko inbertsioa egitea aurrez ikusten du

CROSSBRAIN  proiektuak  haririk  gabeko  mikrorrobotak  garatzen  ditu  neurona-jarduera  estimulatzeko
2026/11/09 I+G+B

CROSSBRAIN proiektuak haririk gabeko mikrorrobotak garatzen ditu neurona-jarduera estimulatzeko

Europako proiektuan CIC biomaGUNE euskal ikerketa-zentroak parte hartzen du. Neurona-gailu ezargarrien belaunaldi berri bat ikertzen ari da, parkinsona eta epilepsia bezalako gaixotasunak aztertzeko eta tratatzeko bide berriak ireki ditzakeena.

Biwott,  LinkedIni  buruzko  prestakuntza  eta  aholkularitza  soilik  eskaintzen  dituen  ETEa
2026/11/09 Berrikuntza

Biwott, LinkedIni buruzko prestakuntza eta aholkularitza soilik eskaintzen dituen ETEa

Basauriko enpresak zerbitzuak eskaintzen ditu enpresek ikusgarritasuna eta salmentak handitu ditzaten beren helburu-merkatuetan

Sarrailagintzatik  sarbide  adimendunetara:  KLABIA  talde  industriala  sortu  da
2026/11/05 Berrikuntza

Sarrailagintzatik sarbide adimendunetara: KLABIA talde industriala sortu da

Talde berria CVL eta DORLET enpresa historikoen bat-egitetik sortu da. Aretxabaletan eta Miñanon ditu egoitzak, eta 170 profesionaleko lantaldea du.

Haingor  enpresak  automatizazio  pneumatiko  eta  hidraulikoaren  arloko  irtenbideak  eskaintzen  ditu
2026/11/04 Berrikuntza

Haingor enpresak automatizazio pneumatiko eta hidraulikoaren arloko irtenbideak eskaintzen ditu

35 urtetik gorako esperientzia duen Gipuzkoako enpresa honek doitasun, kontrol eta eraginkortasun handiagoa behar duten aplikazioetarako ardatz elektrikoekin ere lan egiten du.

Alaitz  Ardanza  (Tamoin):  “Biltegiratze  termikoa  gakoa  izango  da  erregai  fosilen  kontsumoa  murrizteko  eta  industria  deskarbonizatzeko”
2026/11/03 I+G+B

Alaitz Ardanza (Tamoin): “Biltegiratze termikoa gakoa izango da erregai fosilen kontsumoa murrizteko eta industria deskarbonizatzeko”

Ingeniaritzan eta industria-zerbitzuetan 70 urte baino gehiagoko ibilbidea duen enpresa bizkaitarrak berrikuntzaren aldeko apustua egin du biltegiratze termikoan, hondar-beroa berreskuratzean, hidrogeno berriztagarrian eta erregai sintetikoetan, industria eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzeko.

Evolgenek  aplikazio  industrialetarako  entzimen  garapenean  aurrera  egiten  du
2026/11/02 I+G+B

Evolgenek aplikazio industrialetarako entzimen garapenean aurrera egiten du

Gipuzkoako enpresak biomasa bioerregai eta balio erantsiko material bihurtzeko soluzioak diseinatzen ditu.

Alerionek  berrikuntza  bultzatzen  du  sektore  eolikoko  mantentze-lanetan  ROMAIN  proiektuaren  bidez
2026/10/29 I+G+B

Alerionek berrikuntza bultzatzen du sektore eolikoko mantentze-lanetan ROMAIN proiektuaren bidez

Gipuzkoako enpresak adimen artifizialeko ereduak garatzen ditu aerosorgailuen paletan akatsen detekzioa automatizatzeko, robotika, droneak eta AA konbinatzen dituen Europako proiektu baten barruan, sektorearen segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Aldakin:  “Konpositeen  mekanizazio  robotizatuan  dugun  espezializazioa  indartu  dugu”
2026/10/28 I+G+B

Aldakin: “Konpositeen mekanizazio robotizatuan dugun espezializazioa indartu dugu”

Gipuzkoako enpresak Fast Track Innobideak programaren laguntzarekin martxan jarritako Althea proiektuak aurrera egiten du aeronautika, energia eolikoa eta automobilgintza bezalako sektoreetan zehaztasuna, malgutasuna eta segurtasuna uztartzen dituen soluzioaren industrializazioan.

Protecnológica,  giltza  eskurako  proiektuetan  espezializatutako  ingeniaritza-enpresa  industriala
2026/10/22 I+G+B

Protecnológica, giltza eskurako proiektuetan espezializatutako ingeniaritza-enpresa industriala

Donostiako enpresak berrikuntzaren aldeko apustua egin du, eta I+G laborategia ireki du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.