Berrikuntza
Elkarrizketak 6 apirila, 2020

“Covid-19ren geldialdiaren aurreko helburu berberak mantentzen ditugu, gure enpresen eta lurraldearen lehiakortasuna hobetzea”

Joaquin Achak Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterreko presidente kargua martxoaren 11n hartu zuen, Espainiako Gobernuak, coronavirusaren pandemiaren ondorioz alarma egoera ezarri baino bi egun lehenago. Krisi honek ondorioztatu duen  industria-jardueraren geldialdiak eragin desberdina izan du Euskadiko BPG-aren %17a hartzen duen mugikortasun eta logistika sektorean. Koronabirusaren inguruko erabakiek eragin negatibo handia izan dute bidaiarien garraioan edo automobilgintzaren sektore osagarrian. Berriz, eragin txikiagoa izan dute premia biziko produktuen logistikan. Egoera zalantzagarri honen aurrean, 111 erakunde biltzen dituen klusterrak bere jarduerari eusten dio, "bazkideei aukerak eta abantailak eskaintzeko prest egon ahal izateko". El parón en la actividad industrial derivado de la crisis ha afectado de forma desigual a un sector que representa el 17% del PIB en Euskadi, con un importante impacto negativo en el transporte de viajeros o en el sector auxiliar de la automoción, y una menor afectación a la logística de productos de primera necesidad. Ante este incierto panorama, el clúster, que agrupa a 111 entidades, mantiene su actividad para “poder estar preparados para ofrecer oportunidades y ventajas a los socios”.
-

Joaquín Acha, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterreko presidentea

Joaquin Achak Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterreko presidente kargua martxoaren 11n hartu zuen, Espainiako Gobernuak, coronavirusaren pandemiaren ondorioz alarma egoera ezarri baino bi egun lehenago.

Krisi honek ondorioztatu duen  industria-jardueraren geldialdiak eragin desberdina izan du Euskadiko BPG-aren %17a hartzen duen mugikortasun eta logistika sektorean. Koronabirusaren inguruko erabakiek eragin negatibo handia izan dute bidaiarien garraioan edo automobilgintzaren sektore osagarrian. Berriz, eragin txikiagoa izan dute premia biziko produktuen logistikan. Egoera zalantzagarri honen aurrean, 111 erakunde biltzen dituen klusterrak bere jarduerari eusten dio, “bazkideei aukerak eta abantailak eskaintzeko prest egon ahal izateko”.

Elkarrizketa honetan Joaquin Achak pandemiak mugikortasun eta logistika sektorean zer nolako eragina izan duen eta 2020rako helburuak azaltzen ditu, hala nola, emisiorik gabeko proiektuak eta mugikortasun adimentsua lortzeko ematen diren aurrera pausoak ematea, abian dauden proiektu estrategikoetaz aparte.

Euskadiko mugikortasunaren eta logistikaren sektorean zer eragin izaten ari da koronabirusaren krisiak?

Zaila da eragina ebaluatzea, azpisektore desberdinetan hura desberdina izan delako. Adibidez, ez da eragin bera eman distantzia luzeko jarduera logistikoetan, premia biziko produktuen inportazioekin eta esportazioekin zerikusia duten jardueretara lotuta dagoena, beste industria-jarduera batzuekin zerikusia duten enpresekin konparatuz.

Logistikaren beste esparru batzuetan, hala nola hiri-banaketan, hainbat eragin desberdin eman dira: industria-entregak murriztu dira, baina azken milian banaketa jakin batzuk mantentzen ari dira. Balio-kate honi lotutako beste azpisektore batzuk, jatetxeak adibidez, itxi egin behar izan dira. Haren jardunerako eragina industria sektore gehienetan eta bidaiarien garraioan gertatzen ari denaren antzekoa da.

Bidaiarien garraioak %90etik gorako geldialdia izan du. Bidaiarien zerbitzu jakin batzuk gutxieneko zerbitzuetan mantentzen direla kontuan hartuta, geldialdia ia erabatekoa da. Eta automobilgintzaren sektorean lantegien itxierak berehalako ondorioak izan ditu bere hornikuntza-kate osoan. Gainera, automobilgintzaren sektore laguntzaileak eragin zuzena izan du ere.

Klusterreko beste sektore oso garrantzitsu bati buruz ere hitz egin nahiko nuke: teknologiak eta zerbitzu-garapenaren sektorea. Eremu honetan, telelana modu eraginkor batean aplikatzen ari dira.

Ezohiko egoera honen aurrean, zer helburu ezarri dira 2020rako Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrean?

Covid-19k eragin duen  geldialdiaren aurretik genituen helburu berberak mantentzen ditugu. Are gehiago, klusterrak ez du bere jarduera gelditu, une honetan inoiz baino garrantzitsuagoak garela uste dugulako eta jarduera itzultzen denean prest egon behar garelako gure bazkideei aukerak eta abantailak eskaintzeko.

Gure helburua berbera izaten jarraitzen du, gure enpresen eta lurraldearen lehiakortasuna hobetzea. Horretarako, sektorearen garapenean eta modernizazioan ardazten gara, eta gero eta globalagoa den merkatuaren aukerak aprobetxatzeko moduak bilatzen ditugu.

Klusterraren helburu nagusietako bat isurketarik gabeko sektorea lortzeko aurrera pausuak ematea da.  Nola lortu ahal da hori garraioaren eta logistikaren sektorean?

Hori da gure sektorean eragin handia duen arlo estrategikoetako bat, eta lehentasuna du guretzat. Are gehiago, klusterraren azken batzarrean berrikuntza-zirkuluak izan genituen eta ‘Mugikortasun eta Logistika Garbia’ren gaia jorratzen zuena jende gehien izan zuten zirkuluen artean egon zen. Arlo estrategiko hau klusterraren jarduera guztietan zeharkakoa izatea da gure lehentasunezko helburuetako bat. Isuririk gabeko eszenatokia lortzera begira, dagoeneko hainbat ekintza lantzen ari dira, erregai alternatiboen inguruan, adibidez. Erregai alternatibo hauetan  elektromugikortasuna joera garrantzitsu eta garbienetako bat da. Baina, era berean, teknologia desberdinak ere aztertzen ditugu, hala nola gasa erabiltzeko moduak epe laburrera begira edo hidrogenoa, epe luzeagora begira.

Bestalde, ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularraren kontzeptuetan lan egin dugu eta, Ihoberekin batera, hainbat enpresarekin gaiak finkatzen ari gara. Halaber, EVErekin lankidetzan ari gara Mugikortasun Elektrikoaren Plan Integraleko zenbait ekintzatan. Plan honetan, gure enpresetako batek, Gureak, lanerako mugikortasunaren lehen azterketa egin du, hainbat alderdi identifikatuz.

Azkenik, sentsibilizazioa oso faktore garrantzitsua dela nabarmendu nahi dut. Aurten udako ikastaro bat antolatu dugu, ‘Mugikortasun elektrikoa: hiri jasangarria eta osasuntsua’ izenburupean, EHUren, EVEren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren kolaborazioarekin.

Zertan datza 2017ko Plan Estrategikoan aipatzen den ‘mugikortasun adimenduna’?

Mugikortasun adimendunak une bakoitzean mugikortasun-eskaintzarik onena (bidaiariei eta merkantziei) eskaintzen digu. Gainera, gizabanako edo kolektibo bakoitzaren lehentasunen arabera beharrizan aldakorretara egokitzeko gai da, edo eskaintza pertsonalizatzeko gai da ere. Laburtuz, bezeroei ematen zaien zerbitzua hobetzea eta pertsonalizatzea da mugikortasun adimenduna, gorabeherak minimizatuz.

Hainbat urte daramatzagu Industria 4.0 arloan lan egiten. Eremu honetan teknologia berriak, datuak edo konektibitatea oso garrantzitsuak dira, besteak beste. Gure bazkideekin batera, Europako, estatuko eta Euskadiko proiektu asko sustatu ditugu  eta askotan parte hartu dugu.

Era berean, adierazi nahiko nuke pertsonen eta merkantzien mugikortasunaren sektorean gertatzen ari diren aldaketek eragina dutela biziki berritzailea den kluster honetan. Euskadin I+G+b arloan egiten den inbertsioaren batez bestekoa % 1,9koa da, aurreko urtearekin alderatuta, % 0,1 gehiago. 2020rako, Europar Batasunaren helburua %2koa da.

Klusterrak hainbat proiektu estrategiko ditu martxan; zertan datza C-ROADS Spain eta C-MOBILE proiektuak?

C-ROADS (17.979.954 euroko inbertsioa, eta horietatik Euskadin 1.769.712 euro) eta C-MOBILE (15.059.453 euroko inbertsioa, Euskadin 664.750 euro) hiri arteko eta hiriko inguruneetan garraio kooperatiboko sistema adimendunen hedapena bizkortzeko bi proiektu dira. Haien artean,  ibilgailuen arteko eta ibilgailuen eta beste sistemen arteko komunikazioak obren abisuak bidaltzeko, baldintza meteorologikoetaz informazioa helarazteko, auto-ilaraz abisatzeko edota aparkaleku libreetaz informatzeko…

Hurrengoa da C-ROADS proiektuaren helburua: Espainiako eragileei jarduera-esparru koordinatua eskaintzea, C-ITS (garraio-sistema adimendunak eta kooperatiboak) produktuen eta zerbitzuen garapenean. Proiektu hau Europan ematen diren ekimenen ildo beretik dihoa, Espainian C-ITSen hedapena bizkortzeko, eta zerbitzu horien elkarreragingarritasuna eta jarraitutasuna bermatuz, beste estatu kide batzuekin lankidetzan.

C-MOBILEren helburua, aldiz, hurrengoa da:  C-ITS zerbitzuak eta zerbitzu-paketeak sortzea (obrak, baldintza meteorologikoak, auto-ilarak, aparkatzeko aukera) azken erabiltzaile-talde zehatz batzuei, haien artean erabiltzaile kalteberei ere, hiri-inguruneetako eta hiri-inguruko garraiobide desberdinetan. Bizitza errealeko eguneroko mugikortasun arazoak jorratuko ditu, eta iraunkortasun irizpideetan oinarritutako negozio ereduak garatuko ditu. Hori lortzeko, hirietan dagoen ITS teknologia gaituko da komunikazio-arkitektura hibridoaren bidez, eta C-ITS zerbitzuak eta aplikazioak emango dira modu gardenean, eten egin gabe, era transmodalean eta mugaz gaindikoan.

Logistikari aplikatutako beste proiektu estrategiko bat Fenix Network da. Zertan datza?

Fenixek (60,6 milioi euroko inbertsioa, Euskadin 2,5 milioi euro) plataforma federatuaren kontzeptua garatuko du komunikazio logistikoaren zerbitzurako datuak trukatzeko (garraiolariak, operadoreak, azpiegituren kudeatzaileak). Helburuen artean,  gaur egungo eta etorkizuneko plataforma indibidualen elkarreragingarritasuna erraztea dago.

Fenix Europako Batzordearen Digital Transport and Logistics Forumek (DTLF) -ren gomendioei erantzuna da. Gomendioek plataforma federatuen sare bideragarri eta baliozko bat sortzea proposatzen zuten, enpresen eta administrazioaren arteko (B2A) eta enpresen arteko (B2B) informazio-trukea errazteko. Proiektuak bederatzi pilotu planteatzen ditu Europa barneko Garraio Sareko (RTE-T) korridore nagusietan. Atlantikoko korridorearen kasuan Itsas Portua – Portu Lehorraren inguruan kokatuko dira, eta Bilboko portua izango da eragile nagusia.

Lotutako albisteak

TTT  Groupek  osagaien  propietate  mekanikoak  hobetzen  dituen  teknologia  berritzailea  txertatu  du
01/07/2026 Berrikuntza

TTT Groupek osagaien propietate mekanikoak hobetzen dituen teknologia berritzailea txertatu du

Altzairuzko piezen tratamendu termikoan eta estalduretan diharduen Bergarako enpresak bere inbertsiorik handiena egin du

Koindek  ingeniaritza  aplikatu  du  desegite  industrialerako,  arriskuak  murrizteko  eta  baliabideen  kudeaketa  hobetzeko
01/07/2026 Berrikuntza

Koindek ingeniaritza aplikatu du desegite industrialerako, arriskuak murrizteko eta baliabideen kudeaketa hobetzeko

Gipuzkoako enpresak 100 proiektu baino gehiago ditu industria-instalazioetan, eta gero eta zorrotzagoa den sektorean plangintza teknikoa indartzen du.

Industria-eraikinetan  metalezko  egiturak  dituzten  nabeen  fabrikazioa  bultzatzen  du  AYGk
30/06/2026 Berrikuntza

Industria-eraikinetan metalezko egiturak dituzten nabeen fabrikazioa bultzatzen du AYGk

Gipuzkoako enpresa duela hamar urte sortu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan eraikitzeko soluzio integralak eskaintzen ditu.

Amaia  Rebollo  (Graphenea):  “UltraSansek  garaiz  diagnostikatzen  laguntzen  du  eta  obesitatea  eta  sindrome  metabolikoa  kudeatzen  du”
29/06/2026 Berrikuntza

Amaia Rebollo (Graphenea): “UltraSansek garaiz diagnostikatzen laguntzen du eta obesitatea eta sindrome metabolikoa kudeatzen du”

Gipuzkoako enpresak Europako proiektu honetan parte hartzen du, non grafenozko sentsore berritzaile bat garatzen duen izerdi-biomarkatzaileak aztertzeko.

Urs  Spain,  azkartasunari  eta  teknologiari  esker  kudeaketa-sistemen  ziurtagiri-emaile  handiekin  lehiatzen  ari  den  enpresa
24/06/2026 Berrikuntza

Urs Spain, azkartasunari eta teknologiari esker kudeaketa-sistemen ziurtagiri-emaile handiekin lehiatzen ari den enpresa

Derioko enpresa URS multinazionalaren Espainiako delegazioa da eta prestakuntza-linea berritzaile bat ezarri du

Goizper  Group:  berrikuntza  industriala,  errotze  kooperatiboa  eta  presentzia  120  herrialde  baino  gehiagotan
22/06/2026 Berrikuntza

Goizper Group: berrikuntza industriala, errotze kooperatiboa eta presentzia 120 herrialde baino gehiagotan

Gipuzkoako kooperatibak nitxo-espezializazioa, dibertsifikazio teknologikoa eta nazioartekotzea uztartzen ditu, Euskaditik industria-jarduera sortzen jarraitzeko asmoz.

Gantrex  Spain,  zerbitzu  osoa  eskaintzen  duen  garabietarako  errailen  kalitate  handiko  irtenbideen  fabrikatzailea
15/06/2026 Berrikuntza

Gantrex Spain, zerbitzu osoa eskaintzen duen garabietarako errailen kalitate handiko irtenbideen fabrikatzailea

Belgikako multinazional baten estatuko delegazioa da Sondikako enpresa, eta teknologiaren alde egiten du bere zerbitzua hobetzeko

Delta,  arte  grafikoen  erreferentea  Gipuzkoan
11/06/2026 Berrikuntza

Delta, arte grafikoen erreferentea Gipuzkoan

Donostiako enpresak 37 urte bete ditu bere produktuak eta zerbitzuak etengabe hobetzeko asmoarekin

Eñaut  Sarriegi  (ULMA  Handling  Systems):  “Automatizazioak  lan  ingurune  seguruagoak  eta  erosoagoak  sortzen  lagundu  behar  du”
09/06/2026 Berrikuntza

Eñaut Sarriegi (ULMA Handling Systems): “Automatizazioak lan ingurune seguruagoak eta erosoagoak sortzen lagundu behar du”

Enpresako Merkataritza eta Marketin zuzendariak EHUko ‘Human-Centred Intralogistics’ Udako Ikastaroan parte hartuko du non teknologiak ingurune logistikoetan pertsonen segurtasuna, ergonomia eta ongizatea nola hobetu dezakeen aztertuko da.

Loramendi  eta  Aurrenak:  mende  erdi  baino  gehiago  industria  berrikuntzan,  Arabako  zigiluarekin  eta  proiekzio  globalarekin
03/06/2026 Berrikuntza

Loramendi eta Aurrenak: mende erdi baino gehiago industria berrikuntzan, Arabako zigiluarekin eta proiekzio globalarekin

Mondragon taldeko kooperatibek ekoizpenaren % 90 esportatzen dute, eta galdaketaren sektorerako soluzio aurreratuetan munduko erreferente gisa finkatu dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.