Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 uztaila, 2023 Azpiegiturak SPRILUR

Sprilurrek Lemoizko Basordas kalako dike-horma indartzeko obrak lizitatu ditu

Dike-hormaren euste-obrek 7 hilabete iraungo dute eta 2,18 milioi euroko aurrekontu zenbatetsia izango dute
Sprilurrek indartu beharreko 300 metroko dike-hormaren ikuspegia

 Sprilur, Eusko Jaurlaritza-ren lurzoru industriala kudeatzeko sozietate publikoak (Spri Taldean dago eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita), bi lehiaketa publikotan argitaratu berri ditu, alde batetik, Lemoizko Basordas Kalako dike-horma indartzeko eta eusteko obren Zuzendaritza eta, bestetik, Obren egikaritzea.

Obra-zuzendaritza 60.000 euroko zenbatekoarekin aterako da lehiaketa publikora eta Basordas dike-horma indartzeko obrak egikaritzea kontratatzeko, bestalde, 2.181.235 euroko aurrekontua aurreikusi da.

Eskaintzak jasotzeko epemuga irailaren amaierarako aurreikusi da eta, behin esleipen-prozesua amaitutakoan, azaroaren erdialderako kalkulatu dena, Sprilurrek urteko azken hilean hasiko lituzke dikea indartzeko obrak, eta 7 hilabeteko egikaritze-aurreikuspena dutenez, 2024ko erdialdean amaituko lirateke.

Dike-horma indartzearen ezaugarriak

Jarduketa honen xede den dike-hormak 300 metroko luzera du. Mendebaldeko 100 metroak kontserbazio-egoera onargarrian daude, eta ez dute premiazko jarduketarik behar. Gainerako 200 metroetan, aldiz, olatuek eragindako kalteek euste-blokeak behar dituzte, lehengoek  higadurak eta ingerada biribilduak dituztelako itsasoaren jardunaren eta blokeek elkar jotzearen ondorioz.

Beraz, proiektuan jasotako obren artean, dikearen azken 230 metroetan kanpoko ezponda indartzea sartzen da. Horretarako, dentsitate handiko hormigoizko 415 bloke jarri behar dira, 45 tonakoak.

Blokeak jartzeko, 600 tonako ahalmeneko beldar-garabia beharko da, 40 metroko distantziara lehorrean, airetik, eta 52 metroko distantziara urperatuta, ur azpitik.

Proiektuaren xedea Basordas kala (garai bateko Lemoizko zentral nuklearra) estaltzen duen dikea indartzea da, eremuko olatu handien aurrean egonkortasuna bermatzeko eta, horrela, etorkizuneko ezarpenek beren jarduerak segurtasun handiagoko baldintzetan egin ahal izateko.

 

Lotutako albisteak

21 iraila, 2023 Azpiegiturak
Urban Mobility Days jardunaldiek mugikortasun jasangarria hurbilduko dute Sprilur Taldearen enpresa-eremuetara irailean eta urrian egingo diren lau jardunalditan
Irakurri gehiago
21 iraila, 2023 Azpiegiturak
Goxart, gozoenaren arteak eremua handitu du Mutrikuko Mijoa poligonoan
Irakurri gehiago
7 iraila, 2023 Azpiegiturak
Sprilurrek industriarako eta zerbitzuetarako 50.816 metro karratu urbanizatu ditu Ormaiztegin
Irakurri gehiago
17 uztaila, 2023 Azpiegiturak
LemuGroupek etorkizuneko paperaren converting sektorerako makinak egiten ditu Tolosaldean
Irakurri gehiago
BIND 4.0. Demo Day 2023 Corporate Partners 6 uztaila, 2023 Azpiegiturak
500 pertsona baino gehiago elkartu dira BIND 4.0ren DEMO DAY jardunaldian industriaren azken berrikuntzak eta joerak ezagutzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak