Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 Azaroa, 2021
Sprilur-ek Industrialdeak bildu ditu 2022rako industri lurzoruaren estrategiak eta inbertsioak definitzeko

Industrialdeak sozietateak, 100dik gora enpresa-gune kudeatzen dituzten eskualde mailako erakundeak dira

SPRILUR-Lurzoru eta enpresa poligonoen kudeaketako Eusko Jaurlaritzaren sozietateak, eta berak partaidetutako eskualde mailako Industrialdeak sozietateek batzar bat egingo dute datorren azaroaren 19an, hurrengo ekitaldirako azpiegitura arloko lan-ildoak eta inbertsio-estrategiak finkatzeko.

SPRILUReko zuzendari nagusi Txaber Ourok esan duenez, “azpiegiturek dinamismo gehiago izan dute 2021. ekitaldian, batez ere sektore indartsuenen inbertsio-proiektuek bultzaturik”. Horrekin bat, nabarmen egin du gora ezarpen berrientzako lurzoru eta industrialde eskaerak, eta Eusko Jaurlaritzak 23,5 milioi euro  eman dizkio (bi urtean) Sprilur-i Azpiegituretarako Ezohiko Funtsaren bitartez. Kopuru horri gehitu behar zaizkio aurrekontu arrunteko beste 11,1 milioi euro, eta Eskualde Plan Estrategikoetako 82,55 milioi euro (3 urterako).

Enpresa-dinamizazioko testuinguru horretan, Sprilur-ek bilera batera deitu ditu hiru lurralde historikoetan jarduten duten 13 Industrialdeak sozietateetako ordezkariak, baliabideak aztertu eta optimizatu ditzaten eskura dituzten funtsen arabera, eta enpresen inbertsio premietara egokitu ditzaten eremu eta eskualde bakoitzeko beharren arabera.

Sprilur jarduera ekonomikoetarako azpiegituren arloan lan egiten euskal erakunde publikoa da eta bere helburua da enpresa lehiakor eta ongi kokatuak EAEn finkatzen laguntzea.  Era berean, garapen jasangarriarekin hartua duen konpromisoaren testuinguruan, Sprilur-ek lurzoru eta eraikinen birgaitze eta zaharberritzea lehenesten du, balioa emateko erabiltzen ez diren aktibo industrialei. Sprilur-ek azpiegitura arloan egiten dituen jarduerak bereziki garrantzitsuak dira kontuan harturik gure lurraldearen orografia malkartsua eta lurzoru berriak ez artifizializatzeko dagoen joera.

Industrialdeak sozietateak, bestalde, eskualde mailako erakunde batzuk dira, euskal erakunde garrantzitsuenek partaidetuak (Eusko Jaurlaritzak Sprilur-en bitartez, Foru Aldundiek eta Udalek) esparru lokalean jarduteko enpresentzako hurbileko agente bezala,  enpresei ematen dizkieten zerbitzu eta laguntzekin  errazago kokatu daitezen kudeatzen dituzten 100dik gora enpresa-guneetan.

Azpiegiturak 25 Azaroa, 2021
Lentitech-ek bere diseinu industriala erregistratu du EBn Hazinnova programaren laguntzarekin

Lentitech S.L. Barakaldon kokatutako enpresa bat da, produktu optikoen fabrikazioan espezializatua...Irakurri gehiago

Azpiegiturak 16 Azaroa, 2021
Embalan3, makina-erremintaren sektorerako enbalaje industriala

50 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Embalan3 egurrezko eta neurrira egindako enbalatzeko...Irakurri gehiago

Azpiegiturak 9 Azaroa, 2021
Aratubo enpresak “urte ona” izan du merkatura egokitzeko erakutsi duen gaitasunagatik

  Aratubo konpainia garrantzitsua da Araban, 50 urtetik gorako esperientzia du...Irakurri gehiago

Azpiegiturak 4 Azaroa, 2021
Sprilur-ek Matsariako 12 pabilioi industrial erosiko dizkio Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari

SPRI Taldean integratutako eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako...Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?