Sprilur-ek eta Industrialdeak sozietateek %30 gehitu zituzten espazio industrialen salmenta- eta alokairu-kontratuak 2018an

16 apirila, 2019
Bergarako Larramendi industrigunea, 2018an azkena inauguratua

Negozio zifra 10,70 milioi eurokoa izan da.

2018an, Sprilur-ek eta Industrialdeak sozietateek 124 kontratu sinatu dituzte, eta 29.628 m² lursail industrial, 40.715 m² pabilioi eta 4.334 m² bulego merkaturatu dituzte.

20,2 milioi euroko inbertsioa egin da espazio industrial berriak eraikitzeko, lursailak erosteko eta lehendik dauden eraikinak berreskuratu eta zaharberritzeko.

Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek (SPRI Taldean integratuak eta Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikiak) aurreko urteetan baino eskaera-ziklo eta jarduera-itxiera aktiboagoa izan dute 2018an. Hala, azpiegitura industrialak sustatzeko eta kudeatzeko sozietate publikoek 124 kontratu sinatu zituzten enpresekin 2018an, aurreko urtean baino %30 gehiago. Enpresek 75.000 m² espazio (gutxi gorabehera) eskatu zuten jarduera ekonomikoak garatzeko: 29.628 m² lursail industrial, 40.715 m² pabilioi eta 4.334 m² bulego.

Merkaturatutako espazioetatik, 45.049 m² errentamendu sinple bidez edo erosketa aukeradun errentamendu bidez eskuratu dira, eta 29.629 m² (lursail industrial urbanizatuak) zuzeneko salmenta bidez. 2018aren itxieran, 10,70 milioi euroko negozio-zifra kontabilizatu da. Lurralde historikoka, Bizkaia eta Gipuzkoa izan dira dinamikoenak lokal eta lursail industrialen kontratazioari dagokionez, jasotako eskaera guztiaren %80 inguru estali dutelarik.

Jarduera ekonomikoetarako espazioen kontratazioa %40 hazi da Sprilur-ek sustatutako enpresa-guneetan; aldiz, Industrialdeak programan integratutako sozietateen kasuan, kontratatutako azalera 2017an baino %22 handiagoa izan da.

Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek beren inbertsio-helburuak bete dituzte. Hala, 2018an 20,2 milioi euro inbertitu dituzte eta inbertsio horren bidez enpresa-sareari zuzendutako eraikin, lursail industrial eta bulego berriak garatu dituzte. Proiektu garrantzitsuenen artean aipatzekoa da pabilioi eta bulegoak eraiki direla Araso (Irun), Larramendi (Bergara), Ballonti II (Ortuella) eta Eskuzaitzeta (Donostia) guneetan, Urdulizko Torre eraikina berreskuratu eta zaharberritu dela (Urdulizko Industrialdea, S.A. sozietatearen bitartez) eta lurzorua erosi dela etorkizunean garatu eta sustatuko diren proiektuetarako.

Gogoeta-prozesu estrategiko bat egin ondoren Sprilur-ek erabaki du beharrezkoa dela prezioak berrikustea, kontratu-modalitate berriak definitzea eta finantzaketa-baldintza malguagoak eskaintzea, eta orobat detektatu du espazio-eskaera dinamizatzen ari dela eta atzeraldi ekonomikoaren aurreko kontratazio bolumena berreskuratu duela. 2013-2018 urteen artean, Sprilur eta Industrialdeak sozietateek 497 kontratu sinatu zituzten EAEn sustatutako 114 enpresa-guneetako batean kokatutako enpresekin, eta 74,78 milioi euroko negozio-zifra eskuratu zuten, epealdi horretan.

 

SPRILUR TALDEAREN DATU GARRANTZITSUENAK 2018an


GAUZATUTAKO PROIEKTUAK

 

ARASO-IRUN. 4 pabilioi berri eraikitzeko fase berria.

Eraikitako azalera: 4.479 m². Inbertsioa: 2,6 milioi euro

Ikusirik espazio-eskaera handia dagoela, Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 2018ko uztailean amaitu zituen 4 pabilioi (bakoitza 770 m²koa) eraikitzeko lanak Irungo Araso industrialdean.

 

LARRAMENDI-BERGARA. Eraikin industrial eta komertzial berriak (C eta K).

Eraikitako azalera: 8.415 m² (7.650 m² eta 765 m² komertzial). Inbertsioa: 3,5 milioi euro

Sprilur-ek irailean bukatu zituen 17 pabilioi industrial (380 m²koak eta hortik gorakoak) eta eraikin komertzial bat (hiru bulego-solairu; 81 m²ko bulegoak eta hortik gorakoak) eraikitzeko lanak. Fase honek osatu egiten du Bergarako Larramendi industrialdeko lurzoru urbanizatuko lursailen eskaintza.

 

BALLONTI II-ORTUELLA. 6 pabilioi berri eraikitzea E lursailean.
Eraikitako azalera: 2.533 m². Inbertsioa: 800.000 euro

Sprilur 6 pabilioi modular berri eraikitzen hasi da interes instituzionaleko kokaleku estrategiko batean, Euskadiko Eremu Ahuletarako Talka Planaren barruan. Ikusirik gero eta eskaera handiagoa dagoela, aurreikusten da 2019an pabilioi gehiago eraikiko direla.

 

TORRE ERAIKINA-URDULIZ. Urdulizko Industrialdea, S.A.k 13 bulego-eraikin (Mecánica de la Peña lantegi zaharra) zaharberritu ditu.
Eraikitako azalera: 7.418 m². Inbertsioa: 6,2 milioi euro

Urdulizko Industrialdea, S.A.k Urdulizko Torre Eraikina zaharberritu du elementu bereziak, formak eta egiturak errespetatuz eta material berriak nahiz teknologia berritzaileak aplikatuz, zeintzuei esker 30 m² eta 540 m² bitarteko espazio modularrak gaituko baitira solairu guztietan.

 

AXPE-ERANDIO. C eta D eraikinak konpontzea eta E eraikina eraistea.
Inbertsioa guztira: 1,45 milioi euro.

 

APATTAERREKA-TOLOSA-IBARRA. Lursaila bete eta egokitzea zabalkundearen 2. faserako.
Material betegarriaren bolumena: 930.539 m3. Inbertsioa: 5,2 milioi euro

ETSrekin 2009an sinatutako hitzarmenari jarraiki, AHTren Gipuzkoako ibilbideko hiru zatitako material soberakinak erabili dira lursaila egokitzeko. Material betegarri horri esker, TAILSA-Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra, S.A.k erabilpen industrialeko 64.849 m² lursail gehituko dio industrialdeari. 2. fase hori 2020. urtean hasiko dela aurreikusten da.

 

AU-35 EREMUA, BELLOTA-LEGAZPI. Sidenor enpresaren instalazio zaharrak zaharberritzea. Eremuaren azalera: 98.674 m², horietatik 90.804 m² Sprilur-ek erosi ditu. Inbertsioa: 8,68 milioi euro (erosketa):

Kaltetutako gune bat berreskuratzeko proiektua, zeina bat baitator gure ingurune industrialen obsoleszentzia murrizteko estrategiarekin. Une honetan, Ingurumen Plan Estrategikoa idazten ari dira eta lan-ekintzen alternatibak definitzen. Hasteko, gutxienez berreskuratu nahi dira 41.183 m² pabilioi eta 69.278 m²ko eraikigarritasuna.

 

ESKUZAITZETA-DONOSTIA. Obren proiektuaren hasiera eta garapena
Eremuaren azalera: 1.052.679 m² (industriala: 770.446 m², okupazioa: 233.900 m², eraikigarritasuna: 296.910 m²). 2018an egin den inbertsioa: 8,3 milioi euro. 2019rako aurreikusi den inbertsioa: 3,5 milioi euro.

Donostiako Udalaren eta Sprilur-en (%42) partaidetzarekin eginiko proiektua. Donostiako Udalak 2018an erosi zituen lursailak eta aurrera darrai urbanizazio-lanekin. Aurreikuspenen arabera, 2019an aurrera jarraituko da tramitazio urbanistikoarekin eta dagoeneko hasita dauden lanekin.

 

KUDEAKETA ETA BERRIKUNTZA 2018an

 

KUDEAKETAKO KALITATEAREN EUROPAKO Q BEREIZGARRIA 4 ENPRESA-GUNETAN.

Bildosola (Artea), Okamika (Gizaburuaga), Argixao (Zumarraga) eta Zuatzu (Donostia) industrialdeek Kalitatezko Industrialdea ziurtagiria eta bandera eskuratu dituzte, ebaluatuak izan ondoren eta jardunbide egokiei (ingurumena, garapen sostengarria, zerbitzuak, kudeaketa partekatua, erantzukizun soziala…) eta azpiegituren gaitasun eta kalitateari dagozkien 150 eskakizun gainditu ondoren. Espainiako Industrialdeen Koordinakundeak (CEPE) ematen du ziurtagiri hori Estatu mailan.

 

S-PARCS PROIEKTU EUROPARRA. Europar Batasunak finantzatua (Grant Agreement 785134 zk.)

Lankidetza Energetikorako Europako Plan publiko-pribatua da, Horizontea 2020 programan integratua. Plan horri atxiki zaizkio Portugal, Italia, Turkia eta Austriako enpresa-guneak, eta baita ere tokiko eta Estatu mailako hainbat erakunde. S-PARCS proiektuak Europa 2020 Estrategiarekin bat datozen ingurumen eta eraginkortasun arloetako irizpide eta neurriak aplikatzen ditu poligono industrialean inplementatu daitezkeen enpresa arteko lankidetzako proiektuetan.

 

KUDEAKETA AURRERATUAREN DIPLOMA 2018. (EUSKALIT)

Sprilur-ek Kudeaketa Aurreratuaren 2018ko Diploma eskuratu du Euskalit-ek ebaluatutako Kudeaketa Aurreratuko Eredua ezartzeagatik. Eredu horren helburua da sakonago lantzea Estrategia, Bezeroak, Gizartea, Berrikuntza eta Emaitzak, hobekuntzak inplementatzeko jardueraren kudeaketan.

 

RENOVE 2018 PLANAREN ARRAKASTA: 3,1 milioi euro 64 proiekturentzat.

Eusko Jaurlaritzaren laguntza-plan berritzaile eta arrakastatsu honek helburutzat du EAEko enpresa-guneen obsoleszentzia murriztea eta enpresa-espazio komunak kualitatiboki hobetzea. Laguntza-plan honen asmoa da hirietan aplikatu ohi direnen antzeko birsorkuntza- eta -zaharberritze politikak aplikatzea, eta, horrez gain, enpresa-sarearen eta administrazioaren arteko lankidetza sustatzea jarduera ekonomikoko gune horien kudeaketa- eta hobekuntza-lanetan.

Lau hilabetean bakarrik 101 espediente jaso ziren eta 64 proiekturen artean banatu ziren funts honek esleituta zeuzkan 3,1 milioi euroak. Onartutako espedienteetatik 23 Araban gauzatzekoak dira, 17 Bizkaian eta beste 24 Gipuzkoan.

Udalak, kontserbazioko hirigintza-erakundeak, elkarteak, enpresa-komunitateen jabeak nahiz partikularrak izan ziren laguntzen eskatzaileak. Enpresen parte-hartze filosofia horrek lehiakortasun-abantaila bat dakarkie enpresei beren enpresa-guneetan. Dagoeneko hasita dago 2019rako laguntza-programaren berrikuntza-fasea eta partida berezi bat aurreikusi da Euskadiko Eremu Ahuletarako Talka Planeko eskualdeentzat.

 

BIM- Building Information Modeling. Eraikuntza proiektuak sortzeko eta kudeatzeko metodologia kolaboratiboa.

Sprilur-ek eraikuntza eta urbanizazio proiektuen kudeaketa integralerako sistema berritzaile bat ezarri du, kostu operatiboak merkatzeko. 2019ko martxotik aurrera egiten diren lizitazio berrietako pleguetan integratuko da.

 

AURREIKUSITAKO BESTE PROIEKTU BATZUK

 

Aurrera jarraituko da 2018an hasitako proiektuekin (Donostia, Legazpi, Tolosa…) eta, horrezaz gain, Sprilur Taldeak inbertsioak egingo ditu gune hauetan:

BALLONTI II-ORTUELLA. Pabilioi gehiago eraikiko dira (B lursaila).
Okupatutako azalera: 6.005 m² (eraikigarriak, 6.484 m²).

 

LARRAMENDI-BERGARA. Eraikin industrial eta komertzial berria (D eta L)
Eraikitako azalera: 8.415 m² (7.650 m² eta 765 m² komertzial).

 

SIDENOR-ELGETA. Pabilioi baten zaharberritzea.
Okupatutako azalera: 3.197 m². Eraikigarritasuna: 3.643 m².

 

ZESTOA-SANSINENEA. Lursail industrial urbanizatu bat erosiko da.
Okupatutako azalera: 3.145 m².

 

IRUN-HIFNAMASA. Lursail industrial bat erosi eta balioan jarriko da.
Lursailaren azalera: 9.719 m² (okupazioa: 6.180 m²).

 

KANPANDEGI-LAZKAO. Poligono berri baten eraikuntza-lanen hasiera.
Poligonoaren eremua: 63.410 m² (eraikigarritasuna: 19.500 m²).

 

ERROTABERRI-ZARAUTZ. Lursail urbanizatuen eta pabilioien garapen industrial berria.
Lursailen azalera: 34.845 m².

 

PINOA-ZAMUDIO. Pabilioi berriak.
Lursailaren azalera: 3.784 m² (okupazioa: 1.740 m², eraikigarritasuna: 3.827 m²)

 

BILDOSOLA-ARTEA. Pabilioi gehiago eraikiko dira J.2 lursailean.
Lursailaren azalera: 11.545 m² (okupazioa: 7.375 m²).

 

OKAMIKA 2-GIZABURUAGA. Industrialdearen zabalkundea.
Azalera eraikigarria: 3.000 m². Aurreikusitako inbertsioa: 1,2 milioi euro

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow