Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 ekaina, 2020 Azpiegiturak

Sprilur-ek berriro ekin die Covid-19a agertu aurretik hasitako proiektuetako obrei

Berriro hasi dira lanak industrialde hauetan: Gasteizko Azucarera eraikina (klimatizazioa), Ballonti II (Ortuella), Axpeko mendi-hegala (Erandio), Bellota (Legazpi), Apattaerreka (Tolosa), Eskusaitzeta (Donostia) eta Kanpandegi (Lazkao).
Mendi-hegala egonkortzeko lanak, Erandioko Axpe industrigunean

Berriro hasi dira lanak industrialde hauetan: Gasteizko Azucarera eraikina (klimatizazioa), Ballonti II (Ortuella), Axpeko mendi-hegala (Erandio), Bellota (Legazpi), Apattaerreka (Tolosa), Eskusaitzeta (Donostia) eta Kanpandegi (Lazkao).

Sprilur-ek atzeratu egingo du 2020rako aurreikusitako beste proiektu batzuen hasiera-data, aurrekontua berrikusi behar delako osasun-alarma egoeraren ondorioz.

 

Maiatzean zehar Sprilur taldeak berriro ekin die hiru lurraldeetako azpiegitura industrialetako lanei, iragan martxoan geldituta geratu ondoren osasun-alarmaren ondorioz.

 

2020ko aurrekontu-ekitaldirako aurreikusita zeuden beste proiektu batzuk martxan jartzeari dagokionez, Sprilur-ek berrikusi egingo du aurrekontua eta, ondorioz, baliteke lan horien hasiera-data eta exekuzioa 2021era atzeratzea, osasun-alarmak utzi digun egoera ekonomikoa eta aurrekontu-egoera dela medio.

 

Zazpi proiektu abian dira berriro Sprilur taldean. Hauek dira garrantzitsuenak:

 

AZUCARERA ERAIKINA – GASTEIZ. Geotermia enpresak Klimatizazio berria jartzea

 SPRILURek 1999an birgaitutako Azucarera eraikina Euskadiko Ondare Industrial eta Kulturalaren ikur deklaratu zen. Gaur egun bulegoen alokairurako erabiltzen da.

2019an, Sprilur-ek klimatizazio instalazioen eraberritze-lan integralak hasi zituen eraikinaren energia-eraginkortasuna hobetzeko, energia-kontsumoa eta erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko eta, horrela, ingurumenean duen inpaktua gutxitzeko.

Lanak aurtengo ekainean amaituko dira, eta amaitutakoan, eraikinak klimatizazio-sistema aurreratu bat izango du, energia-kontsumo sostengarriari eta CO2 isuriak murrizteari buruzko araudia beteko du, eta energia kalifikazio askoz hobea lortuko du.  Instalazioak hobetu ostean, eraikinak lanak hasi aurretik kontsumitzen zuena baino %30 energia gutxiago kontsumituko du.  Inbertsio osoa 0,54 milioi eurokoa izan da.

 

ORTUELLA-BALLONTI (B eraikina – 6 pabilioi industrial berri)

2019ko uztailean sei pabilioi industrial berri eraikitzeko lanak hasi ziren Ortuellako Ballonti II industrigunean. Eraikitako azalera 6.004 m2koa izango da, eta pabilioiek bi altuera izango dituzte: 4 nabe beheko solairuan (440 m2tik 1.050 m2rainokoak), 5,80 metroko gehienezko altuerarekin, eta 2 pabilioi lehen solairuan (1.195 m2tik 1.783 m2rainokoak), 7,35 metroko altuerarekin; azken horiek sarbide zuzena izango dute errepidetik.

Ustez, inbertsioa 1,8 milioi eurokoa izango da eta eraikina jasotzeko lanak aurtengo abuztuan amaituko dira.

 

ERANDIO-AXPE. Mendi-hegala egonkortzeko lanak

Sprilur-ek akordio bat sinatu zuen Erandioko Udalarekin 2018an eta Axpe industrialdeko mendi-hegala egonkortzeko proiektua onartu zuen, enpresa-gune horretako ohiko jardueran eragina izan dezaketen ezegonkortasun-egoerak saihesteko eta prebenitzeko.

Une honetan, lanak oso aurreratuta daude: berrituta dago goiko aldea eta eginda daude lur-indusketak, euri-urentzako kanalizazioak eta oinezkoentzako ibilbide berriak. Une honetan, lanen bukaera fasean, mendi-hegalari eutsiko dion egitura jartzen eta ainguratzen ari dira.

Aurreikusten da 3,3 milioi euroko inbertsioa egitea eta lanak aurtengo irailerako amaitzea.

 

LEGAZPI-BELLOTA. Bellota sektorea (Sidenor altzairu-fabrika zaharra) birgaitu eta berrantolatzea

Industrialdeak birgaitzeko planaren esparruan, 2017an Sprilur-ek erabiltzen ez zen esparru industrial bat berraktibatu zuen, eremua egokitu eta pabilioi industrialak eraikitzeko.

Jarduera ekonomikoetara bideratutako guztizko azalerak (B eremua) 174.975 m2 ditu; Sprilur erabiltzen ari den lursaila (B.10.35.5) 90.716 m2koa da, eta 55.639 m2ko eraikigarritasuna dauka.

Hasierako faseetan, lurrera bota zen isurketa jarraituko eraikina, eta orain tramiteak egiten ari dira behin betiko onarpena emateko Plan Bereziari eta Urbanizazio Proiektuari. Urbanizazio-lanak ustez urte amaieran hasiko dira, eta hainbat fasetan egingo dira,  2023an amaitu arte. Inbertsioa 14,8 milioi eurokoa izango da.

 

ESKUSAITZETA – DONOSTIA. Urbanizazio-lanak

 Eusko Jaurlaritzak, Sprilur-en bitartez, eta Donostiako Udalak behin betiko akordio bat sinatu zuten 2019aren hasieran, Gipuzkoako industrialde handiena (milioi bat m2 inguru) garatu eta merkaturatzeko.

Sprilur-ek urbanizazio-kostuen %46 jarriko du eta jarduera ekonomikoetara bideratutako lursailen %39 aprobetxatuko du.

Aurreikusten denez, urbanizazio-lanak aurtengo urrian hasiko dira. Halere, industrialdeko lanak ez dira amaituko 2024. urtera arte.

 

APATTAERREKA-TOLOSA-IBARRA – 2. zabalkuntza-fasea

Tailsa-Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra, S.A. sozietatea Apattaerreka industrialdeko 2. faseko zabalkuntza-lanak egiten ari da.

Hasieran, 86.000 m2ko betetze-lanak egiten ari dira Apattaerrekako 2. faseko zabalkunderako ibarbidean. Ibarbideko betetze-lanak 2020an amaituko dira; ondoren, martxan jarriko da plangintza urbanistikoa eta ituntze-batzordea, 2022tik aurrera urbanizazio proiektua eta lanak egiteko.

Aurreikusitako inbertsioa: 7,65 milioi euro

 

KANPANDEGI-LAZKAO. Industrialde proiektu berria

Urolako Industrialdea, S.A. sozietatea -partaide ditu  Sprilur, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Goierriko Udala-, industrialde berri bat garatzen hasi zen 2019an Lazkaoko Kanpandegi esparruan.

Eremu industrialaren azalera 43.587 m2koa da, eta bertan 3 lursail industrial urbanizatu garatuko dira, 12.000 m2ko okupazioarekin eta bi altueratako 19.500 m2 eraikigarrirekin.

Une honetan, urbanizazio-lan hauek ari dira egiten: euste-hormak, errepideak eta zerbitzuentzako harguneak, eta baita ere Iberdrola eta Telefónica-ren instalazioen desbideratzeak, lursailaren erditik pasatzen baitziren.

Aurreikusitako inbertsioa 3,1 milioi eurokoa da, eta eraikina jasotzeko lanak 2021eko martxoan amaituko omen dira.

Lotutako albisteak

9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak