Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 urria, 2023 Azpiegiturak SPRILUR

SOILUZIOAK 2023 kongresuak 300 aditu baino gehiago batu ditu Bilbon lurzoruaren osoko babeserako estrategietan aurrera egiteko

Ihobek eta Sprilurrek bultzatuta, bi sozietateek 40 urte bete dituzte lurzoru publikoa ingurumen eta industria esparruetatik kudeatzen, hurrenez hurren.…
  • Euskadiko Lurzorua Babesteko Kongresua urriaren 10ean eta 11n ospatuko da Euskalduna Jauregian. Ihobe eta Sprilur sozietateek bultzatuta, baliabide honen kudeaketa iraunkorra bultzatzeko ekintzak hedatzen lagunduko du, nahasitako eragile guztien lankidetza sustatuz
  • Saio paraleloek gaikako hainbat blokeri erreparatuko diete: legegintzako alderditik edo lurraldearen plangintzatik hasi, eta klima-aldaketarako egokitzapena, lurzoru kutsatuak edo basoen kudeaketa iraunkorra jorratuz. Gainera, programa landa-bisitak barneratzen ditu lurzoruaren babesarekin lotutako proiektu berritzaileetara.

SOILUZIOAK 2023 Euskadiko Lurzorua Babesteko Kongresuan 300 pertsona baino gehiago bildu dira Bilboko Euskalduna Jauregian, Eusko Jaurlaritzak bultzatutaIhobe (Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoa) eta Sprilur (Euskadiko Lurzoru Industriala Kudeatzeko Sozietate Publikoa) sozietateen bidez.

Bi egunez, esparru horretan adituak diren pertsonek baliabide hori babesteko premiaz mintzatu dira, besteak beste, giza osasunaren, biodibertsitatearen, klima-aldaketaren, elikadura segurtasunaren edo uraren kalitatearen ikuspegietatik. SOILUZIOAK 2023 kongresuak nahasitako herri-administrazio eta enpresa guztien, ikerketan aritu, ezagutza sortu edo bitarteko hori babesteko neurriak aplikatzen dituzten profesionalen eta, era berean, herritarren eginahalak batzea izan du xede, ikuspegi bakarrari so: 2050. urterako lurzoruak modu iraunkorrean kudea daitezela. Gainera, topaketa lagungarri izango da Euskadiko 2030 Lurzorua Babesteko Estrategia modu eraginkorrean hedatzeko, eta Euskadi lurzoruaren kudeaketan abangoardian erreferente modura kokatzen saiatuko da. Halaber, Europar Batasunak alor horretan lantzen dituen araudiak berrikusiko ditu.

 

Programa osoa, zeharkako ikuspegi batekin

SOILUZIOAK 2023 programak inspirazioa sortzeko hitzaldiak, balio tekniko handiko ponentziak eta lansaio paraleloak eskaintzen ditu, eztabaida eta arrakastazko kasuekin. Gainera, osagarri, esperientziak eta lekura bertara bisitak eskaintzen dira, baterako lotune bat duten proiektu berritzaileak ikusteko bertatik bertara: lurzorua eta bere kudeaketa iraunkorra.

Lehen eguneko, hau da, hilaren 10eko hitzaldi aipagarrienek, lurraren balio immateriala ulertzera eraman gaituzte Alberto Santana Ezkerra historialari eta etnografoaren eskutik. Bestalde, Natalia Rodriguez Nazio Batuen Erakundeko (FAO) ordezkariak Elikadura eta Nekazaritzaren arloko Garapen Jasangarriko Helburuetatik sortutako ekimenak azaldu ditu. Ondoren, mahai-inguru batean, Europan eta Euskadin lurzorua babesteko estrategiak jorratu dira, eta honako hauek parte hartu dute: Common Forum Contaminated Land in Europe erakundeko idazkariak moderatzaile gisa, Europar Batzordeko ordezkari batek, Eusko Jaurlaritzaren aldetik Ihobek (Alex Boto), Valoniako Gobernuak eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko kide batek.

Hilaren 11ko osoko bilkuran lurzoruaren babesa jorratu da, eta Ana María Alonso Zarza Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuko zuzendariak hartuko du parte “Geologia eta lurzoruak: denboran zeharreko bidaia Antropozenoraino” izeneko lanarekin. Bestalde, Margot de Cleen, Herbeheretako Azpiegitura eta Uraren Kudeaketarako Ministerioko kideak, lurzorua babesteko Europako Estrategiaren helburuak lortzeko oinarrizko elementuak jorratu ditu, ikuspegi berri batetik eta jarduketa-modu berriekin. Lurzoruaren babesaren eta jasangarritasunaren arteko aliantzak beste saio-ziklo bat izan du ardatz. Zikloan gai hauek jorratu dira: lurzoruaren osasunak eta kalitateak giza osasunari zuzenean nola eragiten dien (Dario Piselli, Ingurumenaren Europako Agentzia), larrialdi klimatikoaren aurrean lurzoruak duen balioa (Maria José Sanz, Basque Centre for Climate Change), eta lurzorua eta biodibertsitatea (Carlos Garbisu, Neiker). Jardunaldia Dalila Argueta Hondurasko Giza Eskubideen eta Lurraldearen defendatzaileak itxi du.

Egungo eta etorkizuneko erronkei heltzeko mahai-inguruak

Bertaratzen direnek bi jardunaldietako goizeko azken orduan antolatutako erronkei buruzko mahaietan parte hartzeko aukera izan dute. Lau gai-multzo desberdin izan dira. Lehen egunean gai hauek eztabaidatuko dira: Lurzorua babesteko 2030erako Europako Estrategia, nekazaritza jasangarria sustatzeko ekimenak, lurralde-plangintza eta lurzoruaren okupazioa, edo lurzorua klima-aldaketara egokitzea.

Bigarren egunean, eztabaida-mahaiek honako hauek jorratu dituzte: eraikinik gabeko lurzoruak berrerabiltzeko tresna arrakastatsuak, baso-kudeaketa jasangarria, lurzoru kutsatuak saneatzeko teknologiak aplikatzea eta Administrazioaren jardunbide egokiak.

Azken egunean, Eraikinik gabeko lurzoruak berrerabiltzea izeneko eztabaida-mahaian,  Iker Bergaretxe, Sprilureko zuzendariordeak “Lurzoruak jarduera ekonomikoen garapenerako berrerabiltzea” gaiari buruz hitz egin du, bai eta Eusko Jaurlaritzak garatu dituen eta egikaritzen ari den berroneratze-adibideei buruz ere. Besteak beste, Garbiland erronkansartuta daudenak. Ihoberekin lankidetzan, lurzorua «in situ» edo «on site» deskontaminatzeko teknologia berritzaileak ezartzea da erronkaren helburua. Bi sozietate publikoak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendekoak dira, eta 40 urte bete dituzte enpresa-jardueran, eta lurzoru publikoa kudeatzen dute ingurumen-esparrutik eta industria-esparrutik, hurrenez hurren.

Bestalde, Aurkene Niño, Garapen Jasangarriko arduradun eta Sprilurreko proiektu-buruak “Lurzoruak lehengoratzeko oraingo eta etorkizuneko erronkak” eztabaida-mahaian parte hartu du, lurzoru kutsatuen jabe diren pertsona eta erakundeen premiak aurkezteko.

Landa-bisitak proiektu berritzaileetara

Bestalde landa-bisitetan hainbat esperientzia gauzatu dira, adibidez: txakolinaren ekoizpena Urdaibaiko Biosfera Erreserban iraunkortasunaren ikuspegitik; lurzoruaren eta lurraldearen leheneratzea gaur eta atzo Bilboko itsasadarrean barna itsasontziz egiteko bidaia baten bidez; Begoñako hilerria, inspirazio modura begirunea abiapuntutzat hartuz diseinatutako baterako espazio berri gisa; Zorrozaurreko irla, hiria eraikitzeko erronka modura; meatzaritza-jardunak moldatutako lurzorua eta paisaia Zugaztietan (Meatzaldea); eta nekazaritza eta abeltzaintza ulertzeko modu berrian, abeltzaintza iraunkorreko ustiategi batera bisita eginez.

Atariko modura, Europako beste eskualde batzuetako esperientziak erakutsi dira eta Common Forum on Contaminated Land Europako Sareko urteko bilkura egin da, kutsatutako lurzoruetan eta lurzorua babesteko estrategia berrietan ardaztuz, (Europar Batasuna). Gainera, lurzoruaren kutsadura gabetzeko irtenbide berritzaileak bilatzera bideratutako Posidon proiektuak, Europako Batzordearen finantzazioa duena. Saio horretan Europan lurzoruak birgaitzeko I+G+b erako merkataritza aurretiko kontratazio publikoaren etorkizuna izango da eztabaidagai.

 

 

 

 

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 Azpiegiturak
Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitza berrian
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak