Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 uztaila, 2019 Azpiegiturak Invest in Basque Country

“Renove Industriguneak” Planak Eusko Jaurlaritzak onartutako 3,1 milioiko laguntzen %38 erabili du hilabete bakar batean

“Renove Industrialdeak” Planak indarrean jarraituko du urriaren 31ra arte edo aurrekontua agortzen den arte.

Eremu orokorreko eskualdeetarako aurkeztutako proiektuentzat dirulaguntzaren %59 onartu den artean, Talka Planean sartzen diren eremuetarako (Oarsoaldea, Meatzaldea eta Ezkerraldea) proiektuei esleitutako 1,2 milioietatik %5a baino ez da erabili.

Hauek dira Talka Planaren barruan sartzen diren udalerriak: Abanto-Zierbena, Barakaldo, Erandio, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Trapagaran Bizkaian; Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lezo, Oiartzun eta Pasaia Gipuzkoan.

“Renove Industriguneak” Planak indarrean jarraituko du urriaren 31ra arte edo aurrekontua agortzen den arte.

 

Renove Industriguneak Planaren deialdi berria maiatzean ireki zen eta 3,1 milioi euroko bere funtsetatik %26 esleitu du EAEko enpresa-guneak eta industrialdeak berritu eta modernizatzeko. Hala, SPRI Taldeak 27 espediente jaso ditu Sprilur-en bitartez hilabete inguruan, eta horietatik 22k oniritzia jaso dute eta 1.196.001 euro eman zaizkie. Jasotako eskaera guztietatik 8 espediente Arabakoak dira, 9 Bizkaikoak eta gainerako 10ak Gipuzkoakoak.

 

Renove Industriguneak Plan honen 2019ko deialdiaren alderdi berritzaile bat da Eusko Jaurlaritzak 1,2 milioi euroko zuzkidura berezi bat onartu zuela “Ezkerraldea, Meatzaldea eta Oarsoaldea eskualdeen Garapen Ekonomikorako 2018-2019 Talka Plana” aurrera eramateko. Testuinguru horretan, diru-funts horrek laguntzak ematen ditu kaltetutako eremuetarako eta neurri zuzentzaileak aplikatzeko eremu jakin batzuetako industrialdeetan (Bizkaian, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Erandio, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Trapagaran; eta Gipuzkoan, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lezo, Oiartzun eta Pasaia). Alta, dirulaguntza-lerro horretan jaso diren eskaerek funts osoaren %5 baino ez dute erabili, dagoeneko dirulaguntzaren %59 onartu delarik EAEko gainerako eskualdeetarako.

 

Renove Industriguneak Plana beraizik zuzentzen zaie tokiko administrazioei, mankomunitateei, kontserbazioko hirigintza-erakundeei, jabe-komunitateei, enpresari elkarteei, enpresei eta partikularrei, baldin eta laguntza-ildoak behar badituzte berrurbanizatze-, zaharberritze- eta birgaitze-proiektuak exekutatzeko, ekipamenduetarako, e.a. Bestalde, laguntza ekonomikoak ematen ditu espazio horien gaineko Diagnostiko Azterketak idazteko eta euren kudeaketa integrala hobetzeko, helburua delarik jabe eta erabiltzaileek erantzukidetasuna, lankidetza eta kudeaketa partekatua bultza ditzatela, horrela enpresa-guneen bizigarritasuna hobetzeko eta jarduera ekonomikoen lehiakortasuna hobetzeko.

 

Talka Planean integratutako gune industrialen kasuan, diruz lagunduko dira baita ere eraikinak eraisteko eta lurrak deskontaminatzeko proiektuak, enpresa zein erabiltzaileek espazio horiek birgaitu ditzaten eta berriro balioan jarri.

 

LAGUNTZEN ZENBATEKOA

 

Renove Planak onartutako gastu eta inbertsioen %50 ordainduko du  200.000 euroko dirulaguntza batekin gehienez. Talka Planaren barruan sartzen diren  eremuei dagokienez (Ezkerraldea, Meatzaldea eta Oarsoaldea), gehienezko dirulaguntza %60koa izango da, 300.000 euroko mugarekin.

 

EAEko edozein eremu industrial hobetu eta berritzeko proiektuak aurkeztu nahi dituzten erakunde publiko edo pribatu, elkarte, komunitate edo partikularrek urriaren 31ra arteko epea izango dute eskaerak aurkezteko.

 

Lotutako albisteak

1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Irakurri gehiago
7 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Bromalgae enpresak berotegi-efektuko gasak biltzeko zuhaitz artifizial bat jarri du Baionan, Spriren Pilotu programaren laguntzarekin
Irakurri gehiago
5 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Parke Teknologikoak emaitza positiboekin itxi du 2023. urtea, eta zorroanproiektu berriak izanikekin diohedapen- eta hazkunde-prozesuari
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak