Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 urria, 2023 Azpiegiturak

Normo: Paketeak itxaronaldirik gabe entregatzen direla bermatzeko postontzi adimendunak

Euskal enpresak, interneterako eta elektrizitaterako konexiorik behar izan gabe, azken miliako entrega-arazoei irtenbidea ematen dien teknologia garatu du
Normo Buzones Inteligentes

Paketeak entregatzean merkataritza elektronikoak aurre egin behar dion oztopo nagusietako bat da bere produktuak garaiz eta behar bezala helarazteko modurik eraginkorrena aurkitzea. Normo euskal enpresak konponbide berritzailea aurkitu dio arazo horri, ohiko postontzia adimendun bihurtzen duen teknologia garatuz eta azken miliako entrega-arazoei irtenbidea emanez, huts egindako entregak minimizatuz.

Helburu hori argi izanda, konpainiak erabiltzaileari ‘smartphone’ eta ‘cloud’ teknologiaren bidez postontziaren erabilera urrunetik kontrolatzeko aukera ematen dion sistema bat sortzea lortu du. Sistemari etekina ateratzeko erabiltzaileak aplikazioa deskargatu behar du, plataforman erregistratu, eta, ondoren, postontziaren sarrailako QR kodea eskaneatu, kontua egiaztatzeko. Pausu hori bete ondoren, postontzi adimenduna erabil dezake.

Pakete jasotzerakoan, zuzenean entregatzea aukera daiteke; horrela, garraiolariak gaitutako edozein postontzi fisikotan entregatzen du, eta erabiltzaileak horren jakinarazpena jasotzen du mugikorrean. “Mezua jasotakoan, postontzi komunitarioetara jo ahal izango da, eta esleitutako atea ireki, mugikorra postontzira hurbilduz eta bluetooth bidez, paketea hartzeko aukera izango du”, azaldu dute arduradunek, eta hauek ere aipatzen dute badagoela paketea jasotzeko aukera, hartzailea etxetik kanpo egotekotan.

Paketeria biltzeko sistema aitzindari honen harpidetza-ereduak kuoten bidez funtzionatzen du, hilean 1 euro eta erdi inguru ordainduz etxebizitza bakoitzeko. Normok, halaber, low cost ‘zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu horretan, postontziez gain, hardware bat ere eskaintzen du, enpresa logistiko integratuei komunitateen atarira sartzeko aukera ematen diena, txirrina jo beharrik gabe.

Enpresa honek sortutako postontzi adimendunen sistemak eskaintzen duen abantail nabarmen bat da beste persona ezezagun batek ezin izango duela paquete eskuratu, paquete horren hartzailea baita postontzira sartzeko aukera duen persona bakarra. Horrekin batera, entregatzeko egokitasun-ratio ia hutsezina ahalbidetzen du, azken miliako arazoak saihestuz. “App-aren bidez kontrolatzen da, eta denbora errealean jakin dezakezu noiz entregatzen den paketea. Gainera, merkatuko edozein paketeria-enpresarekin erabil daitekeen abantaila du, bezeroari zein enpresa erabili nahi duen aukeratzeko malgutasun osoa duelarik”, azpimarratzen dute Normotik.

Normo aplikazioa eskuragarri dago bai iPhonerako, bai Android mugikorretarako, bai tabletetarako. Gainera, plataformak postontzietara sartzea errazten die elkartutako garraiolariei eta komunitateko bizilagunei, eta paketeak entregatu eta jaso ahal izango dituzte, giltzak erabili beharrik gabe, hurrenez hurren. Postontziei dagokienez, hiruko moduluetan diseinatuta daude, independenteak dira elkarren artean, eta auzo-komunitateko kide guztiek erabili ahal izateko pentsatuta daude. “Ez dute obrarik behar instalatzeko, eta nahikoa da atariaren barruko horma batean finkatzea”, gehitzen dute enpresatik.

normo.es

Normo Buzones Inteligentes

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 Azpiegiturak
Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitza berrian
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak