Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

3 Azaroa, 2021
ELIGE sareak eta Sprilur-ek 15 sozietate publiko bildu dituzte gogoeta egiteko gobernu onaren, gardentasunaren eta eraginkortasunaren oinarriei buruz

Eusko Jaurlaritzako Lurzoruaren Kudeaketa Publikoko Sozietatearen kudeaketa aurreratuaren 25. urteurrena ospatzeko jardunaldi batean.

Interes Orokorreko Tokiko Erakundeen Sareak —ELIGE Sareak— eta Sprilur-ek –Eusko Jaurlaritzaren enpresa-azpiegituren kudeaketako sozietateak– eztabaida-jardunaldi bat antolatu dute SPRI Taldeko kide den sozietate honen 25. urtemuga ospatzeko eta eztabaida eta gogoeta sustatzeko gai honen inguruan: “enpresa publiko baten gobernu onerako giltzarriak, eraginkortasuna eta legalitatea bateragarriak izan daitezen”.

Eusko Jaurlaritzaren lurzoru publikoko sozietateak Euskadiko hamabost erakunde publiko bildu ditu, haiekin esperientziak partekatzeko eta eztabaidan aritzeko gobernu onari eta erakunde parte-hartzaileek gobernu horretan duten zereginari buruz. Anfitrioi lana egin duen Sprilur sozietatearekin batera ekitaldian izan dira orobat Garbiker, Bilbao Kirolak, Metro Bilbao, Bilboko Uren Partzuergoa, Euskadiko Zientzia eta Teknologi Parkeak eta hainbat Industrialdeak sozietate, besteak beste.

Topaketan bi hizlari izan dira, aholkularitza juridikotik abiatuta mundu publikoan esperientzia eta garrantzi profesional handia izan dutenak: Francisco Montes, Andaluziako Juntako abokatua eta Auzitegi Goreneko abokatu ohia, eta Joaquin Gallardo, ENSAko Aholkularitza Juridikoko zuzendaria. Aditu biek gobernu onaren oinarriei buruz duten ikuspegia azaldu dute beren hitzaldietan.

Eztabaidaren ondorio gisa, Sprilur-eko zuzendari nagusi Txaber Ourok azpimarraturik utzi du “zerbitzu publikoen balorizazio profesionalaren garrantzia, prestakuntzaren beharra eta denon konpromisoa elkarrizketaren bitartez oreka bat lortzeko araudiak betetzearen eta zerbitzu publikoak eraginkortasun osoz ematearen artean”.

Sprilur-ek jardunaldi hau eta beste hainbat jarduera antolatu ditu euskal enpresen lehiakortasunerako oinarrizkoak diren azpiegiturak bultzatzeko sozietate gisa egin duen 25 urteko ibilbidea ospatzeko.

Azpiegiturak 25 Azaroa, 2021
Lentitech-ek bere diseinu industriala erregistratu du EBn Hazinnova programaren laguntzarekin

Lentitech S.L. Barakaldon kokatutako enpresa bat da, produktu optikoen fabrikazioan espezializatua...Irakurri gehiago

Azpiegiturak 16 Azaroa, 2021
Embalan3, makina-erremintaren sektorerako enbalaje industriala

50 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Embalan3 egurrezko eta neurrira egindako enbalatzeko...Irakurri gehiago

Azpiegiturak 10 Azaroa, 2021
Sprilur-ek Industrialdeak bildu ditu 2022rako industri lurzoruaren estrategiak eta inbertsioak definitzeko

SPRILUR-Lurzoru eta enpresa poligonoen kudeaketako Eusko Jaurlaritzaren sozietateak, eta berak...Irakurri gehiago

Azpiegiturak 9 Azaroa, 2021
Aratubo enpresak “urte ona” izan du merkatura egokitzeko erakutsi duen gaitasunagatik

  Aratubo konpainia garrantzitsua da Araban, 50 urtetik gorako esperientzia du...Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?