Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 maiatza, 2023 Azpiegiturak SPRILUR

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 10.416 metro koadroko bi eraikin berri egingo ditu Irungo Araso industrialdean

Irungo Araso industrialdeak pabilioien eraikin berri bi izango ditu, zeintzuek 10 nabe industrial ostatatuko baitituzte.…
3D pabilioi berrien ikuspegia Irungo Arasoko industrialdean, Bidasoa Oarsoko Industrialdeak kudeaturik

Eraikuntza-lanak maiatzean hasi dira, 13 hilabetez luzatuko dira eta 6 milioi euroko aurrekontua dute.

 

Irungo Araso industrialdeak pabilioien eraikin berri bi izango ditu, zeintzuek 10 nabe industrial ostatatuko baitituzte. Sprilur-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Irungo Udalak eta Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek (Oarsoaldea, S.A. eskualde garapenerako agentziaren bidez) partaidetutako Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A.k sustatzen du ekintza berri hau,  2008tik egin duen hirugarren zabalkuntza osatzeko.

 

Eraikin berriak hartuko dituen partzelak 15.123 metro koadroko azalera dauka, eta horixe da, hain zuzen, industrialdearen erdiko partzelan eraikitzeko baimendutako azalera osoa.  Bi eraikinek 10.416 metro koadroko azalera eraikia izango dute, hau da, 5.208 metro koadro bakoitzak, eta aurreko faseetan (1. fasea 2008an eta 2. fasea 2016an) eginiko eraikinen tipologia, diseinu eta itxura berbera mantenduko dituzte.

 

Proiektatu diren bi eraikinetatik lehenengoan 1.300 metro koadro inguruko 4 pabilioi egingo dira; bigarrenean, ostera, aurrekoen azalera bera izango duten 2 nabe, eta 645 metro koadro inguruko beste 4. Aurreikusitako modulazioaren helburua da enpresen tamaina desberdinetako pabilioi eskaerari erantzutea.

 

Bi kaletarako fatxada izango duen 1. eraikina lau moduluz osaturik egongo da, eta eraikuntza-hondo osoa aprobetxatuko duten pabilioiak izango ditu. Aldiz, 2. eraikina sei pabilioitan banatuko da: lau txikiagoak izango dira, barrura sartzeko puntu bakarrarekin, eta beste biek sarbide bikoitza izango dute.  Kontuan izanik estalkiarentzat proiektatu den malda (% 10), gehienezko altuera 10 metrokoa izango da punturik baxuenean, eta 12 metro ingurukoa altuenean. Hirigintza proiektuak aurreikusten du 107 aparkaleku plaza atontzea kanpoaldean.

 

Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A.k bere gain hartuko ditu eraikin industrialen eta euren inguruaren, harguneen eta behar diren zerbitzu-azpiegitura guztien eraikuntza-lanak, enpresek teknikoki eta espezifikoki egokitu eta atondu ditzaten euren jardueretarako.

 

Eraikuntza-lanak maiatzean hasi dira, 13 hilabetez luzatuko dira gutxi gorabehera eta 6 milioi euroko aurrekontua dute.

Lotutako albisteak

21 iraila, 2023 Azpiegiturak
Urban Mobility Days jardunaldiek mugikortasun jasangarria hurbilduko dute Sprilur Taldearen enpresa-eremuetara irailean eta urrian egingo diren lau jardunalditan
Irakurri gehiago
21 iraila, 2023 Azpiegiturak
Goxart, gozoenaren arteak eremua handitu du Mutrikuko Mijoa poligonoan
Irakurri gehiago
7 iraila, 2023 Azpiegiturak
Sprilurrek industriarako eta zerbitzuetarako 50.816 metro karratu urbanizatu ditu Ormaiztegin
Irakurri gehiago
20 uztaila, 2023 Azpiegiturak
Sprilurrek Lemoizko Basordas kalako dike-horma indartzeko obrak lizitatu ditu
Irakurri gehiago
17 uztaila, 2023 Azpiegiturak
LemuGroupek etorkizuneko paperaren converting sektorerako makinak egiten ditu Tolosaldean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak