Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 Marzo, 2021 Azpiegiturak Sprilur

Azucarera Eraikinak bere kalifikazio energetikoa hobetu du, eta hartara, bere ekarpena egin die Garapen Jasangarrirako Euskadi 2030 Agendako GJH-ei

Azucarera eraikinak kontsumitzen duen energiaren % 30 iturri berriztagarrien bidez ekoiztea eta enplegu inklusiboko enpresak kontratatzea bezalako neurriak bat datoz Garapen Jasangarriko Helburu (GJH) nagusietako batzuekin, eta Sprilur Taldeak ahalegina egiten du helburu horiek betetzen laguntzeko.
Azucarera eraikinak, Sprilurrek eraberritu ondoren, kalifikazio altua lortu du eraginkortasun energetikoan

Sprilur-ek 2020an Azucarera eraikinean berriztatutako klimatizazio-sistemak maila altuak lortu ditu kalifikazio energetikoa arautzen duten tauletan, zehazki, 168 C maila kontsumoaren atalean eta 28,5 B maila CO2 isurketen atalean.

 

Sprilur, S.A.ren jabetzako (SPRI Taldean integratua eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikia) Gasteizko Azucarera eraikin historikoak nabarmen hobetu du bere kalifikazio energetikoa, eraginkortasun maila altuak lortuz taula erregulatzaileetan. Hala, 2020an hainbat lan egin ziren klimatizazio-sistema eraberritzeko, besteak beste ekipamendu osoa berritu zen eta, batez ere, energia geotermikoa ustiatzeko prozesu bat instalatu zen, eta lan horiei esker posible izan da 2005. urtetik zeukan kalifikazio energetikoa hobetzea (360 D maila kontsumoaren atalean eta 89 D maila CO2 isurketen atalean).

 

Hobekuntza-ekimen berri honi esker, Azucarera eraikinak eraginkortasun-maila bereizgarri eta altuagoak erdietsi ditu, 168 C etiketa energetikoa lortuz kontsumoaren atalean eta 25,5 B etiketa CO2 isurketen atalean. Hala, geotermia bidezko klimatizazio-sistema berrituari esker posible da eraikinean dauden 14 enpresen eta 320 lanpostuen guztizko kontsumoaren % 30 estaltzea.

 

Sprilur-ek urteak daramatza garapen jasangarriarekin lotutako neurri garrantzitsuak aplikatzen obra eta proiektuen exekuzio-prozesu integralean, hala nola jasangarritasun irizpideak errespetatzen dituen kontratazio publikoa sustatzea, lizitazioen pleguetan ingurumen-irizpideak sartzea eta Urbanizazio eta Eraikin Sostengarrien Gidak aplikatzea.

 

Era berean, Azucarera eraikinak inklusio sozialeko zerbitzu-enpresa bati esleitu dio bere lorategien mantenimendu-kontratua, eta ekimen hori ere lagungarri da Garapen Jasangarriaren arloko 2030 Agendako helburuak betetzeko.

 

Azucarera eraikineko jarduera ekonomikoa eta libre dauden lokalak

 

Azucarera eraikinak 5.410 m2-ko azalera du jarduera ekonomikoetarako, eta % 55eko okupazio-maila du. Hau da, 39 bulego erabilgarritatik (5.410 m²) 20 lokaletan zerbitzu eta teknologia arloetako 14 enpresa daude, 310 langile enplegatzen dituztenak. Libre dauden 19 bulegoek 100 m² eta 152 m² bitarteko azalerak dituzte, kanpoaldera ematen duten espazio argitsuekin, egokitzapen jasangarriarekin eta aparkaleku pribatuarekin.  Gainera, eraikinak badauzka enpresa arloko ekitaldi eta bilerak edo ekintza publikoak egiteko espazioak ere.

 

Azucarera, XX. mende hasierako industriaren ikurra, duela 21 urte eraberritu zen, bere izaera historikoa eta arkitektonikoa errespetatuz; erabilera berriak eta enpresa-balioa emateko eraldatu zen eta XXI. mendeko teknika berritzaile, aurreratu eta jasangarrienak erabiliz kontserbatu da.

 

 

Proiektu hau diru-laguntzaren bitartez.

Lotutako albisteak

1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Irakurri gehiago
7 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Bromalgae enpresak berotegi-efektuko gasak biltzeko zuhaitz artifizial bat jarri du Baionan, Spriren Pilotu programaren laguntzarekin
Irakurri gehiago
5 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Parke Teknologikoak emaitza positiboekin itxi du 2023. urtea, eta zorroanproiektu berriak izanikekin diohedapen- eta hazkunde-prozesuari
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak