Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 urria, 2021 Azpiegiturak

Arratiako Industrialdea 9 pabilioi eraikitzen hasi da Artean

Prest egongo dira 2022. urtearen erdirako, eta 5 milioi euro inguruko inbertsioa egitea aurreikusi da
  • Pabilioiek 544 eta 1.246 metro koadro bitarteko azalerak izango dituzte, eta solairuartea ere aprobetxatuko da
  • Prest egongo dira 2022. urtearen erdirako, eta 5 milioi euro inguruko inbertsioa egitea aurreikusi da.
  • Enpresek energia fotovoltaikoa ekoizteko xaflak instalatu ahal izango dituzte autokontsumorako.

 

Sprilur-ek (SPRI Taldea eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila), Bizkaiko Foru Aldundiak (Azpiegiturak) eta Artea, Arantzazu eta Igorreko Udalek partaidetutako Arratiako Industrialdea, S.A. pabilioi modularren fase berri bat eraikitzen hasi da berriki Arteako Bildosola Industrialdean. Sustapen berri honetan 9 pabilioi eraikiko dira J2 partzelan, zeinak 11.545 metro koadroko azalera baitu eta 9.229 metro koadroko eraikigarritasuna.

 

Proiektu honen bidez egingo diren nabeek 544 eta 1.246 metro koadro bitarteko azalera izango dute, eta industri arloko enpresentzat dira gehienbat. Nabe horietan instalatzen diren enpresek solairuartea (azalera osoaren % 25) aprobetxatu ahal izango dute bulegoak egiteko. Pabilioiek 10 metroko gehieneko garaiera izango dute, eta posible izango da garabi-zubiak egokitzea 5 eta 10 tonako karga astunak mugitzen dituzten jardueretarako.

 

Exekuzio-proiektua BIM-Builing Information Modeling teknologia erabiliz diseinatu eta sortu da. Teknologia hori oso zabalduta dago arkitektura eta eraikuntza sektoreetan, eta Sprilur Taldeak dagoeneko integratu du obren exekuziorako lehiaketa ia guztietan. BIM sistemarekin, proiektuaren diseinua, garapena, mantenimendua, iraunkortasuna eta alderdi ekonomikoa optimizatzen dira.

 

Proiektu honetan badago azpimarratzekoa den alderdi bat jasangarritasunari dagokionez: eraikin berrietan posible izango da 58 kWp-ko gailur-potentzia duten 128 xafla fotovoltaiko instalatzea 61.000 kWatioko energia sortzeko. Energia berriztagarri horrek % 85eko autokontsumoa ahalbidetuko du proiektatutako eraikinetan.

 

Hala egituran nola eraikuntzan segurtasuna eta jasangarritasuna ematen duten materialak erabili dira, eta estalkiak bereziki diseinatu dira xafla fotovoltaikoak instalatu eta energia fotovoltaikoa ekoizteko. Ezaugarri horiei esker, Bildosolan instalatzen diren enpresek ekonomia industrial jasangarria garatuko dute. Bestalde, isolamendu termikoko sistemetan eta argiztapenean eguzkiaren argi naturala eta beroa aprobetxatuko dira energia atzemateko.

 

Era berean, Arratiako Industrialdea, S.A.k ingurumenaren kalitatearekin lotutako hainbat elementu txertatu ditu Bildosolako eraikinak exekutatzeko prozesuan, esaterako, erosketa berdeko eskakizunak betetzea eta material ez astun, birziklatu eta birziklagarriak erabiltzea zimendu, egitura, zoladura eta instalazioetan. Bildosolaren urbanizazio-fasea 2008an amaitu zenetik hona, neurri gehiago hartu dira gunea birlandareztatzeko eta habitata espezie autoktonoekin berreskuratzeko, eta baita ere inguruko bizitza naturala akustikoki babesteko.

 

ARRATIAKO INDUSTRIALDEA, S.A., eskualde mailako laguntza Arratian

 

Sprilur-ek 2008an bukatu zituen Artea-Arantzazuko Bildosola industrialdea urbanizatzeko lanak. Industrialde horrek 306.339 metro koadroko azalera gordina du, eta 112.497 metro koadro partzela industrial urbanizatuetan banatuta. Sprilur-ek Bizkaian kudeatzen duen industrialde handienetako bat da. 1986an sortu zenetik, Arratiako Industrialdeak “Area 17” (Igorre) poligonoa eta Bildosolako ekialdeko poligonoa (Artea) kudeatu eta sustatu ditu Arratia eskualdean, zeintzuetan 600 langile baino gehiago enplegatzen dituzten 50etik gora enpresa ostatatzen baititu.

 

Industrialde honek enpresa-guneen kudeaketako bikaintasun-ereduak (Q-Calidad) betetzen ditu, eta bereziki azpimarratzekoak dira bertako espazioak exekutatzean eta kudeatzean aplikatzen diren jasangarritasun eta ingurumen arloko neurriak eta energia fotovoltaikoaren eraginkortasunarekin lotutakoak. Bildosola garatzean balio paisajistiko handiko espazioak berreskuratu ziren milioi erdi bat euro inguruko inbertsioa eginaz.

 

Arteako Bildosola industrialdeak 306.340 m2ko azalera gordina du eta 112.005 m2ko eraikigarritasuna. Arratiako Industrialdeak pabilioiak (13.030 metro koadro) eta bulegoak (228 metro koadro) ditu ingurune industrial honetan, eta gaur egun denak daude okupatuta. Bestalde, Sprilur-ek bi partzela urbanizatu dauzka libre, bata erabilpen industrialekoa (3.847 metro koadro) eta bestea erabilpen komertzialekoa (3.572 metro koadro).

 

Lotutako albisteak

9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak