Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 uztaila, 2023 Zibersegurtasuna

Ana Ayerbe (RENIC): “industriak bere ekoizpen-prozesuan eta produktuen kalitatean eragiba izan dezaketen zibererasoei egin behar die aurre”

Zibersegurtasuneko Ikerketako Bikaintasun Sare Nazionaleko presidente eta Tecnaliako Cores-Digital Arloko zuzendariak ezinbestekotzat jotzen du enpresek produktuen diseinuan zibersegurtasuna kontuan hartzea, “gerta daitezkeen erasoen aurrean erresilienteak izateko”.
presidenta de la Red de Excelencia Nacional de Investigación en Ciberseguridad y directora del Área Cores-Digital de Tecnalia.

Azken urteotan, digitalizazioak 4.0 industriaren aro berrira eraman du enpresa-sektorea, eta aurrerapen horrek arriskuak ere dakartza, hala nola zibersegurtasunaren ondoriozko erasoak. “Industriak enpresa tradizionalen erronka berberei egin behar die aurre” ohartarazi du Ana Ayerbe RENIC Zibersegurtasuneko Ikerketako Bikaintasun Sare Nazionaleko presidenteak eta Tecnaliako Cores-Digital Arloko zuzendariak. CEOaren iruzurra, rasomware (datuen bahiketa) edo phishing (nortasunaren ordezpena) bezalako erasoak, Ayerbek ohartarazi duenez, “industriaren kasuan produktuaren ekoizpen-prozesuan zein produktuaren kalitatean eragina izan dezaketenak”. 
Horregatik, adituak ohartarazi du ekipoen eta zerbitzuen funtzionamendu egokia posible izango dela soilik hainbat faktore aintzat hartzen badira, “zibersegurtasuna eta gure pribatutasuna produktuen diseinutik, horrela gerta daitezkeen gorabeheren aurrean erresilienteak izateko”. Ildo horretan, Ayerbek adierazi duenez, gaur egun gero eta gehiago dira zibersegurtasunaren arloan enpresentzat eskuragarri dauden tresnak, “SPRIren Zibersegurtasun Industrialeko programa edo BDIH Konexio programak enpresak zibersegurtasunera hurbildu eta etapa desberdinetan jarduteko aukera ematen die. 

Gainera, Ayerbek ezinbestekotzat jotzen du zuzendaritzak ekimen horietan parte hartzea, eta enpresei gomendatzen die “dagozkien sektorearen eta fabrikatzen duten produktu motaren arabera eragin diezaieketen araudien berri izatea”. 

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cybersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz. 

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Zibersegurtasuna
Babestu zure enpresa zibererasoetatik Enpresa Zibersegurtasuneko dirulaguntza berriei esker
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Nymiz-ek 2,8 milioi euro biltzen ditu Swanlaab-ek zuzenduta, datuen pribatutasuna sustatzeko AI sortzailearen garaian
Irakurri gehiago
8 apirila, 2024 Zibersegurtasuna
Irontec enpresen komunikazioak, software ingeniaritza eta zibersegurtasuna sustatzen ditu
Irakurri gehiago
7 Marzo, 2024 Zibersegurtasuna
Sernivel3 Groupek autobide digital ziberseguruak eraiki ditu enpresa eta erakundeentzat
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak