Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 Azaroa, 2021 Euskara industrian Indeusberri

Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua 29an eta 30ean egingo da Bilbon

MZT Kongresuko glosario terminologikoaren aurkezpena da aurtengo edizioaren nobedaderik nabarmenena.
MZT Kongresuaren kartela

Bilboko EHUren Bizkaia Aretoak hartuko du Materialean Zientzia eta Teknologia Kongresua datorren azaroaren 29an eta 30ean. Oraingo honetan Tecnaliak eta Euskampus fundazioak hartu dute jardunaldia antolatzeko ardura.

Euskara hutsean egiten den kongresu honen 5.edizioak egitarau mardula du, non honako gai nagusi hauen inguruko lanak aurkeztuko diren:

  • Metalen garapena, prozesaketa, karakterizazioa
  • Polimeroen sintesia, prozesaketa, karakterizazioa
  • Estaldurak
  • Biozientziak
  • Ingurugirioa
  • Estaldura

Bi hitzaldi nagusi ere izango dira, egun bakoitzean Kongresuaren egitarauari hasiera emango diotenak: azaroaren 29an Rolls Royceko Itxaso Arizaren eskutik Zergatik apurtu da, orduan? (Laborategiko baldintzak benetazkoetara egokitzen) hitzaldia entzuteko aukera izango da. Eta azaroaren 30ean berriz, Petronorreko Elias Unzuetak Euskal Hidrogeno Korridorea: Erronka berriak deskarbonizaziora bidean gaia aztertuko du.

Honez gain, Poster saioa ere egingo da, baita Gabirel Jauregi sari banaketa ekitaldia ere.

Egitarau osoa ikusi nahi izanez gero, MZT Kongresuaren web gunean dago eskuragarri: https://mzt.eus/doc/MZT-aurreneko-programa-web.pdf

MZT Kongresuaren GLOSARIO TERMINOLOGIKOA

Kongresuaren aurtengo nobedade nabarmenetakoa MZT Kongresuko 2018ko edizioaren lexiko terminologikotik abiatuz landutako glosario terminologikoaren aurkezpena izango da.

Materialen zientzia eta teknologia arloko adituek eta UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak lankidetzan landua, glosarioa elebiduna da (euskara/ingelesa), 1.300dik gora sarrera ditu eta sarrera bakoitzak testuingurua izeneko eremu bat du. Bertan kasuan kasuko terminoa erabiltzen den MZT Kongresuaren 2018ko edizioko adibide bat erakusten da. Terminoa testuinguruan ikusteko aukera izatea baliagarria da kontzeptua eta terminoaren erabilera argitzeko.

Lexikoko sarrerak jakintza-arloen arabera sailkatuak daude eta kasu honetan kongresuan erabilitako gai-sailkapenari berari egokitu zaio:

  1. Materialen prozesaketa
  2. Karakterizazio-teknikak
  3. Materialen propietateak
  4. Aplikazio eta erabilera industrialak
  5. Materialak eta ingurumena
  6. Simulazioa eta modelizazioa

Lotutako albisteak

19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak