Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

26 Azaroa, 2020
Idomek munduko teleskopio optiko handienetako baten azpiegitura kritikoena eraikitzen lagundu du

Unibertsoaren kalitate handiko irudiak jasotzeko, ELT teleskopioak 2025aren amaieran ekingo dio bere jarduerari
Idom Telescopio

Txileko Atacama basamortuan eraikitzen ari dira bost urtean martxan egongo den teleskopio optiko/infragorririk handiena. Unibertsoaren kalitate handiko irudiak jasotzeko, ELT teleskopioak (Telespekopio Oso Handia, ingelesezko sigletan) 2025aren amaieran ekingo dio bere jarduerari. Horretarako, Idom euskal enpresak proiektuan parte hartzen du bi estazio prefokal eraikitzen. 

2018tik, Idomek Europako Behatoki Australarekin (ESO) batera lan egiten dulehengo estazioa  diseinatzen. 9 metroko altuera duten egiturak dira, eta azpiegitura kritikotzat bezala hartzen dira, teleskopioaren optikaren eta tresna zientifikoen arteko interfazea baitira. Beste moduan esanda, fokuaren aurreko azken elementuak dira, eta ondorengo instrumentuetarako ardatz optikoa definitzen laguntzen dute.  

“Estazio prefokalak funtsezkoak dira irudi-kalitate egokia enfokatzeko eta lortzeko”, laburbildu dute enpresatik. Orain, foku aurreko lehen estazioaren diseinuaren azken berrikuspenaren ostean, ESOrekin itxi du egitura horietako bigarrenaren sorrera Bizkaiko konpainiak. 

Teleskopioak, bere helburuen artean, gune bizigarrietako exoplaneta harritsuen atmosferen ezaugarriak aurkitzea du, baita izarren eraketa ere. Hori lortzeko, azpiegiturak 3.400 tona eta 74 metroko diametroa izango ditu. 

Eskema honetan, estazio prefokalak azken osagai opto-mekanikoa dira, Idometik azaltzen dutenez, teleskopioaren argia foku batera ailegatu aurretik. Horregatik, teleskopioaren argi-sorta tresna zientifikoen artean banatzea eta informazio optiko delikatua biltzea dute helburu, “teleskopioaren norabidea zuzentzeko eta zurrunbilo atmosferikoak eragindako irudiaren degradazioa konpentsatzeko”. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Nazioartekotzea 30 abendua, 2020
ntClick, nazioartekotzearen bila dabilen software-ingeniaritza enpresa

ntClick Soluciones Tecnológicas 2005ean Berrizen sortutako enpresa da, eta maiatzean bulego...Leer más

Aitor Urzelai, director del Grupo SPRI
Nazioartekotzea 28 abendua, 2020
Aitor Urzelai: “Eraldaketa-une honetan, enpresak aukerak identifikatzen lagundu behar ditugu”

Aitor Urzelaik hiru hilabete bete ditu abenduan SPRI Taldearen buru bezala. Bere erronken artean,...Leer más

Nazioartekotzea 10 abendua, 2020
Munduko automobilgintza-sektorearen txostena

Hilabete honetako edukiak: Ikuspegi globala Ibilgailu arinen salmentak...Leer más

81 euskal enpresak euren nazioarteko zabalkundea aztertu dute Nazioartekotzeko Euskal Agentziarekin

  Guztira 81 euskal enpresa batu dira SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?