Albisteak 26 maiatza, 2025

BRTA sariek Euskadiko 17 zentro teknologikoren bikaintasunezko ikerketa aitortzen dute

Ikerketaren alorrean ibilbide sendoa duten hiru pertsona eta etorkizun oparoko hiru gazte saritu ditu BRTA aliantzak.
-
  • Aliantzaren zentroetan ikerketa garapen eta ongizate bihurtzen duen talentua ikusarazteko eta estimulatzeko balio dute sari horiek.
  •  Ekimena karrera profesionaleko planen garapenaren eta ikertzaile bikainak aintzatestearen testuinguruan kokatzen da. Emaitzak enpresei transferitu ahal izan zaizkie, eta, beraz, eragin positiboa izan dute enpresen lehiakortasunean.

BRTA (Basque Research & Technology Alliance) aliantzaren sariak gaur, astelehena, banatu dira Orconera-Lutxana Industria Bilduma eraikinean, Barakaldon, Imanol Pradales Lehendakaria, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua eta Rikardo Bueno BRTAko zuzendari nagusia buru direla. Gainera, Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburuak eta Urkiri Salaberria Kultura Ondarearen zuzendariak parte hartu dute ekitaldian.

Sarien hirugarren edizio honetan, BRTA aliantzak hiru ikertzaile saritu ditu aliantzaren zentroetan egindako ibilbide luze eta emankorragatik: Igone Velez Isasmendi (Ceit), Maurizio Prato (CIC biomaGUNE) eta Montserrat Casas Cabanas (CIC energiGUNE). Eta hiru gazte, berriz, etorkizun handiko ikerketagatik: Irune Aguirre Troncoso (Ikerlan) eta Aroa Ramos Mainar (Cidetec) eta Nerea Aranjuelo Ansa (Vicomtech).

BRTA aliantzaren zentroetan ikertzen, teknologia garatzen eta transferitzen diharduten pertsonen lana aitortzeko, baloratzeko eta sustatzeko balio dute sari hauek. Saritutako pertsonek, beren lanarekin, I+G+Bko euskal sistema indartzen laguntzen dute, garapen ekonomikoa, enpresen lehiakortasuna eta gizarte-ongizatea bultzatuz.

Rikardo Bueno BRTA aliantzako zuzendari nagusiak sarrerako hitzaldian nabarmendu duenez, “sari hauekin aitortza egin nahi diegu ikerketaren eta berrikuntzaren bitartez Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialean BRTAk duen funtzio garrantzitsua indartzen laguntzen duten pertsonei”.

Imanol Pradales Lehendakariak itxi du BRTA aliantzaren sari-banaketaren ekitaldia. Azken hitzaldian, ekitaldiari amaiera emateko, hau nabarmendu du egungo eraldaketa teknologikoen, ingurumenekoen eta demografikoen paradigman ziurtasun bakarra dugu: “berritzen ez duena atzean geratzen da. Elkarlanean jardun behar dugu, aurrerapen teknologikoak batez ere gure enpresa txiki eta ertainetara hurbiltzeko, horiek baitira berritzeko baliabide eta erraztasun gutxien dituztenak. Baita ekonomia berriari lotutako enpresa proiektuak sortzeko ere: biozientziak, industria adimenduna, datuen ekonomia, teknologia garbiak, material berriak edo elikadura jasangarria. Azken batean, gure ehuna babestu behar dugu, lehiakorragoa eginez, eta berria sortuz”. Gainera, Lehendakariak azpimarratu duenez, “ziurgabetasun-garai hauetan ezagutzaren aldeko apustuan sakontzen ari gara, herrialde aurreratuenen mailan jartzeko anbizioa dugulako. Horretarako, 2030ean Ikerketa eta Garapeneko Barne Produktu Gordinaren % 3ko inbertsio maila lortzeko helburua jarri diogu geure buruari”.

Bestalde, Mikel Jauregi sailburuak nabarmendu duenez, “gure zentro teknologikoetan egiten den ikerketak benetako zentzua hartzen du ezagutza hori enpresetara transferitzean, berrikuntza eta garapen teknologikoan aurrera eginaraziz gure ekoizpen-sareari. BRTA aliantza funtsezko eragilea da prozesu horretan, eta haren azken helburua da gure industria lehiakorragoa izatea, sektore horrek sortzen duen aberastasunaz, ongizateaz, aurrerapenaz eta kalitateko enpleguaz jabetuta. Horregatik guztiagatik, gure ikertzaile junior eta seniorren aintzatespena ere eskertzekoa da, gure ekonomia produktiboaren eta gure gizartearen ongizatearen aurrerapenari emandako bultzadagatik”.

Saritutako ikertzaileak

Ibilbidea kategorian hiru aintzatespen egin dira BRTA aliantzaren zentroetan egindako ibilbide luze eta emankorragatik.

Igone Velez Isasmendi Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) Dibisioko zuzendaria da Ceit-en. Bere ikerketa-arlo nagusia sistema elektronikoen eta komunikazio-sistemen diseinua da, eta adierazi duenez, “funtsezkoa da gailu elektronikoen jasangarritasunean aurrera egitea, haien energia-kontsumoa murriztuz eta haien osagaien birziklatzea hobetuz”.

Maurizio Prato Ikerbasqueko irakaslea eta CIC biomaGUNE Karbonoaren Bionanoteknologia taldeko burua da. Biologian, medikuntzan, energian eta ingurumenean aplikazioak dituzten material berrien garapenean oinarritzen dira haren ikerketa-ildoak. Adibidez, “gure proiektuetako batek karbonozko nanohodiak erabiltzen ditu nerbio-hazkuntza estimulatzeko, etorkizunean bizkarrezur-muinean lesioak dituzten pazienteei mesede egingo liekeen estrategia bat. Lesio-mota horri ekiteko, diziplina arteko ikuspegi sakona behar da, eta taldeko kide bakoitzak modu originalean eta sortzailean laguntzen du irtenbideak bilatzen”.

Azkenik, Montserrat Casas Cabanas, berriz, CIC energiGUNEko Energiaren Biltegiratze Elektrokimikoaren arloko zuzendari zientifikoa da; baterietarako materialak diseinatzen ditu, eta haien egiturak eta mikroegiturak propietateetan nola eragiten duten aztertzen. “Ororen gainetik, nire benetako pizgarria da jakitea gure ikerketak benetako eragina izan dezakeela gizartearen eta industriaren erronka handietan”, adierazi du ikertzaileak.

Era berean, etorkizun handiko ikerketa kategorian, ikerketan orain arte egindako lanagatik eta etorkizun oparoa izateagatik hiru ikertzaile saritu dituzte.

Irune Aguirre Troncoso Arkitektura Informatikoan doktorea da, eta, gaur egun, Ikerlaneko Fidagarritasun eta Zibersegurtasun Metodoen taldeko arduraduna. “Nire ikerketa-ildoa egunero erabiltzen ditugun sistema kritikoen segurtasunean oinarritzen da, hala nola ibilgailuak, igogailuak edo garraiobideak. Sistema horiek kontrolatzaileen mende daude, eta baliteke kontrolatzaile horien hutsegiteek pertsonak arriskuan jartzea. Nire lanaren helburua da modu seguruan eta fidagarrian funtzionatzen dutela bermatzea”, adierazi du ikertzaileak.

Bestalde, Aroa Ramos Mainar ikertzaileak Cidetec Energy Storage-n egiten du lan. Adierazi duenez, “nire ikerketak jasangarritasun energetikoa sustatzen du, iturri berriztagarrietarako trantsizioa errazten duelako eta material kritikoekiko mendekotasuna murrizten duelako. Industriari dagokionez, irtenbide eraginkorragoak eta errentagarriagoak eskaintzen ditu, negozio-aukera berriak sortzen ditu eta ingurumen-araudi gero eta zorrotzagoen betetze-maila hobetzen du”.

Azkenik, Nerea Aranjuelo Ansak Vicomtech-en egiten du lan Sistema Konektatuak, Kooperatiboak eta Autonomoak sailean; ibilgailu instrumentalizatuen pertzepzio-sistemetan oinarritzen da bere lana. “Adimen artifizialaren aurrerapen azkarrak bultzatutako iraultza teknologiko baten parte izateak motibatzen nau. Garraioaren sektoretik, gure ikerketak eguneroko bizitza hobetzen duten sistema seguruagoak eta eraginkorragoak garatzen laguntzen du”, adierazi du ikertzaileak.

Lotutako albisteak

Tecnaliak  sentsore  kuantikoak  diseinatzeko  eta  fabrikatzeko  laborategi  aitzindari  bat  jarri  du  martxan
29/09/2025 I+G+B

Tecnaliak sentsore kuantikoak diseinatzeko eta fabrikatzeko laborategi aitzindari bat jarri du martxan

Quantum Lab azpiegitura erreferentzia da Europan, eta sentsore kuantikoak sortuko ditu diamante sintetikoetan oinarritutako teknologia batetik abiatuta

Eusko  Jaurlaritzak  ikerketa  industrialerako  aurrekontua  handitu  izana  lagungarria  da  muga-zergek  gehien  kaltetutako  sektoreentzat
18/09/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak ikerketa industrialerako aurrekontua handitu izana lagungarria da muga-zergek gehien kaltetutako sektoreentzat

Imanol Pradales lehendakariak sustatutako Industria Defendatzeko Taldean hartutako konpromisoa beteko da hala, eta, horren bidez, aurtengo lehen hiruhilekoan Hazitek programan aurkeztu diren proiektuak baino gehiago finantzatu ahal izango dira

Euskal  zentro  teknologikoek  Euskadiko  garapen  industrialean  duten  garrantzia  azpimarratu  du  Jauregik
05/09/2025 I+G+B

Euskal zentro teknologikoek Euskadiko garapen industrialean duten garrantzia azpimarratu du Jauregik

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bereziki azpimarratu du TECNALIAk herrialdearen garapen teknologiko eta industrialarekin duen konpromisoa, Jesús Valero zuzendari nagusiarekin Gipuzkoako Parke Teknologikoan duen egoitzan egin duen bileran

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Satlantis  enpresa  bisitatu  du;  satelite  espazialetan  espezializatutako  enpresa  da
04/09/2025 I+G+B

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Satlantis enpresa bisitatu du; satelite espazialetan espezializatutako enpresa da

Satlantisek Leioako campusean du egoitza. Liderra da Lurra behatzeko teknologia miniaturizatuetan, eta handitze-fasean dago; fabrika berri baten proiektua du

Taldekik  biosentsoreak  garatu  ditu  gaixotasunen  diagnostiko  aurreraturako

Taldekik biosentsoreak garatu ditu gaixotasunen diagnostiko aurreraturako

BereMELISA plataformak hamaika aukera eskaintzen ditu azterketa biomolekularrean

IDEKOk  fabrikazio  aurreratuaren  erronkei  aurre  egin  die  Stockholmen
26/08/2025 Berrikuntza

IDEKOk fabrikazio aurreratuaren erronkei aurre egin die Stockholmen

Euskal zentro teknologikoak nazioarteko posizioa sendotu du mekanizazio robotikoari eta prozesu industrialetako bibrazioen kontrolari buruzko ikerketekin.

Tecnaliak  nazioarteko  merkatuetarako  suteen  eskala  handiko  saiakuntzak  egiteko  gaitasuna  handitu  du
23/07/2025 I+G+B

Tecnaliak nazioarteko merkatuetarako suteen eskala handiko saiakuntzak egiteko gaitasuna handitu du

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak akreditazioa lortu du suteen eskala handiko saiakuntzak egiteko Kanadako araudiaren arabera. Lehenago Estatu Batuetako edo Erresuma Batuko araudietarako lortutakoei gehitu zaie, eta gaitasun hori duen Europako laborategi bakarra da

Eusko  Jaurlaritzak  120  milioiraino  handitu  du  ikerketa  industriala  sustatzeko  aurrekontua
16/07/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak 120 milioiraino handitu du ikerketa industriala sustatzeko aurrekontua

Imanol Pradales Lehendakariak sustatutako Industria Defendatzeko Taldean hartutako konpromisoa beteko da hala, eta, horren bidez, aurtengo lehen hiruhilekoan Hazitek programan aurkeztu diren proiektuak baino gehiago finantzatu ahal izango dira

EEN  Basque  Sareak  euskal  ETE-en  parte-hartzea  errazten  du  Europako  I+G  programetan
11/07/2025 I+G+B

EEN Basque Sareak euskal ETE-en parte-hartzea errazten du Europako I+G programetan

BRTA sartu delako Innobasque, BT&I eta hiru merkataritza-ganberekin batera Euskadin SPRIk koordinatzen duen Europako Batzordearen ekimenean

Tecnalia,  zibersegurtasunaren  maila  guztietako  saiakuntzak  egiteko  akreditazioa  lortu  duen  lehen  erakunde  nazionala
02/07/2025 Zibersegurtasuna

Tecnalia, zibersegurtasunaren maila guztietako saiakuntzak egiteko akreditazioa lortu duen lehen erakunde nazionala

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak ENACen (Egiaztatze Erakunde Nazionala) akreditazioa lortu du, nazioarteko IEC 62443-4-2 arauaren arabera industria segurtasun-maila handienean ziurtatzeko.  

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.