Albisteak 6 Marzo, 2025

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan

Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.
-

Abagune paregabea zure lanbide-aukerak zabaltzeko eta zure prestakuntza hobetzeko

Bihar, martxoaren 10ean zabalduko da Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez urtero eskaintzen dituen nazioartekotzeko BEINT bekak eskatzeko epea. 2025 honetan 80 plaza eskainiko dira goi-mailako unibertsitate titulua duten 30 urtetik beherako gazteentzat, zeintzuk bi urtez espezializatuko baitira atzerriko merkataritzan, eta lan-esperientzia eta esperientzia pertsonala eskuratuko baitute atzerrian euskal erakunde eta enpresen eskutik.

Mundu gero eta globalizatuago honetan, funtsezkoa da behar diren gaitasunak izatea nazioarteko merkatu berrietara sartzeko nahiz kultur ingurune anitzetan lan egiteko, eta, bide horretatik, euskal enpresa-sarea sendotu eta zure ibilbide profesionalari bultzada bat emateko. BEINT beken helburua da prestakuntza ematea nazioartekotze arloko talentu berriei, erantzun diezaieten euskal enpresa eta erakundeen premiei. Bi urteraino luza daitekeen programa trinko honetako parte-hartzaileek 4 hilabeteko unibertsitate-prestakuntza jasoko dute, 12 hilabeteko prestakuntza praktikoa egingo dute erakunde publikoetan eta 8 hilabeteko egonaldia munduan barrena kokatutako euskal enpresetan. Bekadun bakoitzak 30.000€ eta 80.000€ bitarteko itzuli beharrik gabeko diru-laguntza bat jasoko du nazioarteko bere jomugako bizi-mailaren arabera. Eskaerak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 10an amaitzen da.

 

Nazioarteko merkataritzari buruzko 2 urteko prestakuntza, 3 fasetan banatuta

Nazioarteko merkatuen eskaerei egokitutako prestakuntza

Esperientzia hau hiru fasetan banatzen da. Hiru euskal unibertsitatek kolaboratzen dute (EJU-UPV, Deustu eta Mondragon) lau hilabeteko lehen fasearekin, eta bekadunek ezagutza trinkoak jasotzen dituzte atzerriko merkataritza, nazioarteko negoziazio eta salmenta-teknikei buruz.

Bigarren fasean (12 hilabetekoa), askoz jota 80 lagunek hartuko dute parte. Fase horretan lan-praktikak egingo dituzte SPRIrekin kolaboratzen duten erakundeetan, hala nola Basque Trade & Investment-en Kanpo Sareko bulegoetan, atzerrian dauden bulego ekonomiko eta komertzial espainiarretan eta nazioartekotzea sustatzeko beste organismo batzuetan.

Azkenik, hirugarren fasean (8 hilabetekoa) lan praktikak egingo dituzte atzerrian kokatutako euskal enpresa batean, erakunde multilateraletan edo beste erakunde batzuetan.

 

Nazioarteko merkataritza: garatuko dituzun gaitasunak

  • Kanpoko merkataritzako espezializazioa: Kanpo merkataritzari buruzko kalitate handiko prestakuntza zeureganatuko duzu, eta prestakuntza horren bidez, nazioarteko merkatuetan lan egiteko behar diren ezagutza teknikoak eta gaitasunak eskuratuko dituzu. Esaterako, kanpo merkataritzako erregulazio eta araudiei buruzko ezagutza, aduanetako prozedurei buruzkoa, inportazio eta esportazio politiken ingurukoa, arriskuen kudeaketari buruzkoa, etab. Ezagutza hori funtsezkoa da nazioarteko merkataritzako aditu batentzat, aukera emango baitio enpresaren nazioarteko arrakastarako estrategiak garatzeko eta erabaki egokiak hartzeko.
  • Nazioarteko merkatuetan operatu: Ikasiko duzu nola kudeatu nazioartean salerosten duten enpresa multilokalizatuak, eta hori oso baliagarria da kanpo merkataritzan lan egin nahi duen edozein bekadunentzat. Hala, gai izango zara erabaki egokiak hartzeko hainbat arlotan, hala nola nazioarteko hornitzaile eta bezeroen aukeraketan, logistikaren kudeaketan, inportazio eta esportazio prozesuetan, nazioarteko negoziazioan, eta abar.
  • Esperientzia profesional eta praktikoa enpresa nazioartekotuetan: Kanpo merkataritzaren mundu errealeko esperientzia profesionala eta praktikoa bilduko duzu, 20 hilabeteko praktikaldia eginez enpresetan nahiz nazioartekotzearen arloan diharduten beste erakunde batzuetan. Zure trebakuntzaren bidez jasotako ezagutza teorikoak aplikatu ahal izango dituzu enpresa munduko egoera errealetan. Gainera, esperientzia hori baliagarria izango zaizu pertsona arteko harremanetarako nahiz talde-lanerako gaitasunak hobetzeko eta zure curriculum vitae-a aberasteko, eta horrek lana lortzeko aukerak ugaritzen ditu etorkizunari begira.
  • Harreman profesionalak sortu etorkizunerako: Nazioarteko merkataritzako aditu, enpresa multinazional eta nazioarteko erakunde nahiz antolakundeekiko harremanak oso baliagarriak izan daitezke lan-aukerak zabaltzeko, informazio baliotsua eskuratzeko eta nazioarteko merkataritzarekin lotutako azken joera eta albisteen berri izateko.
  • Esperientzia pertsonal paregabea: Atzerriko herrialde batean bizitzea, kultura desberdinetako pertsonekin harremantzea, euren ohitura eta tradizioei buruz ikastea… hori guztia lagungarria da nazioarteko merkataritzako aditu batentzat, kultura arteko gaitasunak garatzeko eta desberdintasun kulturalak hobeto ulertu eta errespetatzeko nazioarteko negozioak egitean. Gainera, esperientzia hau oso atsegingarria eta aberasgarria izan liteke pertsonalki ere.

 

Nazioarteko merkataritzako aditu gazteak trebatzen 80ko hamarkadatik

Eusko Jaurlaritzak hogeita hamar urte pasatuxe daramatza beka programa hau zuzentzen eta bere helburua da gazteei nazioarteko merkataritzarako prestakuntza eta gaikuntza ematea, aukera eskainiz praktikak egiteko atzerrian. BEINT programak eboluzionatu egin du, prestakuntzako premien eta nazioarteko merkatuen nahiz antolakunde globalen eskakizunen arabera.

38 ediziotan zehar, 2.000 gazte baino gehiago nazioartekotzeko eta kanpo-merkataritzako profesional bihurtu dira. Enpresek beren taldeetan arlo horretan trebatutako pertsonak txertatzeko duten beharra oso handia da eta BEINT programan parte hartu dutenen % 90ek baino gehiagok enplegua lortu dute.

Nazioarteko panorama izugarri aldatu da, batik bat, osasun larrialdia etengabe presente dagoelako Txina bezalako herrialdeetan, eta baita ere Ukrainia eta Errusiaren arteko gatazkaren oihartzunak nazioarteko merkataritzan piztu duen krisiagatik. Horrek guztiak eragina izan du prezioetan, produkzioan eta, oro har, ekonomian. Horregatik, BEINT beka programak jarrera zuhurra izan du gertakari horien aurrean. Edizio honetan, 3.600.00 €ko aurrekontua izango duten 80 beka eskainiko dira.

BEINT programak argi erakusten du Eusko Jaurlaritzak hartua duen konpromisoa gazteak nazioarteko merkataritzarako prestatu eta gaitzeko. BEINT beken bidez abagune paregabea sortu da gazteentzat, aukera emanez euren gaitasunak garatzeko eta harreman profesional baliotsuak egiteko, eta hori guztia baliagarria izango zaie baldintza onenetan lehiatzeko lan-merkatu globalean.

 

Eta zer diote BEINTen parte hartu dutenek?

BEINTek esperientzia hau Afrika, Amerika, Asia eta Europako 45 herrialde baino gehiagotan lan egiteko eta bizitzeko aukera eskaintzen du.

BEINT atzerrian bizitzeko eta lan egiteko aukera paregabea da: bidaiatzea, beste herrialde eta kultura batzuetako pertsonekin harremanak izatea eta esperientzia berriak bizitzea.

Bat datoz hau dela atzerrian bizitzeko eta lan egiteko adin eta une egokiena, eta nazioartekotzeko bekek eskaintzen duten lan-aukera eta aukera pertsonal hori aprobetxatzera animatzen dute.

 

Nork eska dezake beka?

Bost baldintza bete behar dira eskaera bat aurkezteko: graduko goi-mailako unibertsitate-titulu bat izatea; ingeleseko B2 maila izatea gutxienez, eta baloratuko da euskara eta atzerriko beste hizkuntza batzuk jakitea; iragan urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea; Euskadin erroldatuta egotea azken urte osoan, edo 5 urtez jarraian aurreko 10 urteetan; eta antzeko bekarik jaso ez izana.

Ez galdu beka hau eskatzeko aukera, eskaerak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 10ean amaitzen da. Presta zaitez zure ametsak egia bihurtzeko eta zure karrera profesionala hurrengo mailara eramateko BEINT bekekin!

Lotutako albisteak

Europar  Batasunak  Itsaso  Beltzean  egonkortasuna,  garapena  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko  plana  aurkeztu  du
12/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasunak Itsaso Beltzean egonkortasuna, garapena eta jasangarritasuna bultzatzeko plana aurkeztu du

Estrategia Europako beste politika batzuekin koordinatuta garatuko da, EB zabaltzeko prozesua, Ekialdeko Elkartea eta Global Gateway estrategia barne.

Europar  Batasuna  eta  Arabiar  Emirerri  Batuak  negoziatzen  hasiak  dira  Golkoko  lehen  merkataritza-akordio  integrala  lortzeko
11/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasuna eta Arabiar Emirerri Batuak negoziatzen hasiak dira Golkoko lehen merkataritza-akordio integrala lortzeko

Ondasun eta zerbitzuen merkataritza erraztu, inbertsioa sustatu eta merkataritza digitalaren garapena bultzatzea da negoziazio-prozesuaren helburua

1M  €-rainoko  laguntza  ematen  dizugu  zure  enpresa  2025  Nazioarteko  Gauzatu  programarekin  nazioartera  zabaltzeko
11/07/2025 Finantziazioa

1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa 2025 Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko

Nazioarteko Gauzatu programak nazioartekotzeko estrategiak garatzeko aukera ematen die euskal enpresei, eskatutako inbertsioei ekiteko baliabideekin eta finantzaketarekin hornituz. Interesik gabeko kredituak eskaintzen ditu, 1M euro artekoak, atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko. Laguntza hau eskatzeko epea uztailaren 15ean hasteko da eta azaroaren 11an amaituko da.

Europako  Batzordeak  muga-zergak  ezarri  dizkio  Txinako  latorriari,  ‘dumping’  praktikak  detektatu  ondoren
10/07/2025 Nazioartekotzea

Europako Batzordeak muga-zergak ezarri dizkio Txinako latorriari, ‘dumping’ praktikak detektatu ondoren

Erabakia Bruselak hasitako ikerketaren ondoren hartu da, Europar Batasuneko ekoizleei eragindako kalteak identifikatuta.

Jauregiren  hitzetan,  “oraindik  aukera  dago  Estatu  Batuekin  merkataritza-akordio  ona  lortzeko”
09/07/2025 Nazioartekotzea

Jauregiren hitzetan, “oraindik aukera dago Estatu Batuekin merkataritza-akordio ona lortzeko”

Pradales Lehendakariaren mezua berretsi du: Euskadi prest dago joan den otsailetik Trumpen muga-zergen mehatxuari aurre egiteko.

Europar  Batasuna  Estatu  Batuekin  negoziatzen  ari  da  merkataritza  arloko  akordioa  lortzeko
03/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasuna Estatu Batuekin negoziatzen ari da merkataritza arloko akordioa lortzeko

Batzordearen esanetan, AEBetako muga-zergek Europak Estatu Batuetara egindako esportazioen % 70i eragiten diete, 382.000 milioi euro inguruko inpaktuarekin.

Euskadi,  itsas-energia  eolikoan  espezializatutako  Koreako  azokan
03/07/2025 Nazioartekotzea

Euskadi, itsas-energia eolikoan espezializatutako Koreako azokan

Hego Koreako Offshore Wind Supply Chain Exhibition & Conference azokan Basque Trade & Investmenten bidez izandako parte-hartzeari esker, euskal industriaren gaitasunak eman dira ezagutzera sektoreko eragile nagusien aurrean

Euskal  sektore  aeronautikoa  Txinara  joan  da  Asiako  merkatua  gertutik  esploratzeko
25/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal sektore aeronautikoa Txinara joan da Asiako merkatua gertutik esploratzeko

Euskal enpresa-ordezkaritza bat herrialde hartan dabil bisitari aste honetan, Basque Trade lagun duela, industria horretako eragile estrategikoekin harremanak finkatzeko

Japoniako  Gobernuak  goi  mailako  bisita  instituzionala  egin  du  Euskadira  berrikuntza,  energia  eta  lurralde-garapen  arloko  lankidetza  indartzeko
24/06/2025 Nazioartekotzea

Japoniako Gobernuak goi mailako bisita instituzionala egin du Euskadira berrikuntza, energia eta lurralde-garapen arloko lankidetza indartzeko

Bisita ofizial hau Fukushimako prefekturak eta Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrietan, garapen jasangarrian eta elkartruke instituzionalean oinarrituta 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.

Zabalik  dago  jadanik  Europatik  kanpoko  eskualde  estrategikoekiko  lankidetza-proiektuetarako  laguntzak  eskatzeko  epe
23/06/2025 Nazioartekotzea

Zabalik dago jadanik Europatik kanpoko eskualde estrategikoekiko lankidetza-proiektuetarako laguntzak eskatzeko epe

Eskabideak, uztailaren 10a baino lehen

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.