Nazioartekotzeko Laguntza Zerbitzuak
Zure produktua kanpoko merkatuetan sartzeko asmoa baduzu eta finantzaketa, kontaktu komertzialak nahiz tokiko bazkide edo zerbitzu espezializatuak behar badituzu, Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak zure jarduera bultzatzeko lan egiten du.
Leihatila bakarrak bere baitan integratzen ditu baliabide tekniko eta ekonomiko guztiak, eta laguntza-eredu espezializatu bat eskaintzen du, proiektu edo ETE bakoitzari egokitua.
Eredu bat, elkarrekin konbinatzen dituena gure gaitasunak eta agente kolaboratzaileenak presente gauden 90 herrialdeetan.
Euskal ETEak bere lekua egin dezan merkatu globalean.
![]()
BasqueTrade & Investment kanpoko sareak 90 herrialde baino gehiagotan du presentzia
AEBko muga-zergen politika berriari buruzko zalantzak?
AEBn egin berri dituzten arantzelen aldaketek zuzeneko inpaktua izan dezakete nazioarteko zure estrategian. Horiei aurrea hartzen, egokitzen eta segurtasunez erabakiak hartzen laguntzeko, BasqueTrade & Investmentek aholkularitza espezializatuko zerbitzua jarri du zure esku, eta AEBko, Mexikoko eta Kanadako bulegoetatik eta Adimen Lehiakorreko taldetik jasoko duzu laguntza.
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.
Dei iezaguzu 944 037 160 zenbakira edo bidali zure kontsulta.
Hemen dauzkazu babesa, laguntza eta zerbitzu espezializatuak
01_ Talentua
- Talentua bilatzea eta aldez aurreko hautaketa helmugan
- Enpresa gaikuntza
- Prestakuntza eta nazioarteko mugikortasun programak
02_ Finantzaketa
Finantzaketa arloko premiak jaso eta bideratzen dituen leihatila
- Atzerriko ezarpenetarako laguntzak
- Finantzaketa-kanala
03_ Adimen lehiakorra
Información diaria, segmentada por sectores de actividad y países de interés
- Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko herrialdeka sailkatuta
- Nazioarteko behatokia
- Akordio komertzialen nobedade garrantzitsuenak
- Txosten sektorialak, herrialde-txostenak, eta abagunearen edo joeren analisiak
- Informazio-kontsulten zerbitzuak
- Bilaketa aurreratua eta analisi zorrotza aukerak hautatzeko
- Sektoreen zaintza
04_ Negozioaren garapena
- Dirulaguntzak inbertsio publikoko nazioarteko proiektu pilotuetarako
- BasqueTrade-ren eta nazioarteko organismoen arteko harremanak sustatzea
- Nazioarteko lizitazioen plataforma End-to-end laguntza proiektu multilateraletarako
05_ Nazioarteko sustapen programa
- Jardunaldiak
- Azoketan parte hartzea
- Misio komertzialak
- Study Trip-ak eta Opportunity Trip-ak
06_ Laguntza programak
- Zabaldu
- Sakondu
- Elkartu
- Pilotu
- Nazioarteko Gauzatu
Eta 90 herrialde baino gehiagotan presente dagoen nazioarteko sarea
Gure kanpo sarearen bidez helmugan kokatzen laguntzen diegu euskal enpresei, esportatu eta euren posizionamendu globala sendotu dezaten.
21 bulego propio
Eta ordezkaritza 70 herrialde baino gehiagotan
Agentziak aholkularitza pertsonalizatua ematen dizu, neurrira eginiko konponbide malguekin, zeure tokia egin dezazun nazioarteko merkatuan
Laguntza emango dizu arlo hauetan:
01_ Ekintza komertziala
- Bezero potentzialak identifikatzea
- Interesatutako alderdien arteko bileren agenda
- Agente komertzialen edo banatzaileen bilaketa
02_ Erosketa prozesua
- Hornitzaileak identifikatzea
- Txosten komertzialak
03_ Lankidetza eta M&A
- Bazkide komertzialak identifikatzea
- Aliatuak, bazkideak edo enpresak bilatzea
- Bazkide potentzialen agendak
04_ Zure marka eta garapen teknologikoa
- Erregistroaren egingarritasun azterlana
- Marka-erregistroa zertifikatzea
- Laguntza homologazio eta ziurtagiri prozesurako
05_ Balio-katearen gobernantza:
- Goi-mailako babes instituzionala
- Harremanak eta tramiteak erakunde publiko eta pribatuekin
- Bisita-programa organismo garrantzitsuetara
Gure lantalde teknikoa espezializatuta dago fabrikazio aurreratuan, biosasunean eta energian, eta aholkularitza ez ezik, baita ere eskaintzen dizkizu enpresa bakoitzaren sektorera edo nazioartekotze-mailara egokitutako programak.
Esportatzen hasten ari diren ETEentzat:
Zure nazioartekotzeko potentzialaren diagnostikoa, ibilbidea eta tutoretza
- Nazioartekotzeari buruzko aholkularitza estrategikoa
- Merkatu-ikerketa indibidualizatuak
- Banatzaile eta agente komertzialak bilatzea
- Enpresei laguntzea eta bisita-agendak prestatzea
- Aldi baterako kokapena helmugan
- Lursail eta pabilioiak bilatzea ezarpenak egiteko
Merkatuak sendotu, zabaldu eta dibertsifikatzeko fasean dauden ETEentzat:
Zure nazioarteko jarduera zabaltzen lagunduko dizugu
- Tokiko balio-kateetan sartzeko analisi indibidualizatua
- Bazkideak eta aliatuak identifikatzea
- Diplomazia korporatiboa: erakunde arteko babesa
- Laguntza ematea organismo garrantzitsuei egin beharreko bisitetan
Azkartu zure nazioarteko zabalkundea SPRI Taldeko Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziarekin
Zure produktua kanpoko merkatuetan sartzeko asmoa baduzu eta finantzaketa, kontaktu komertzialak nahiz tokiko bazkide edo zerbitzu espezializatuak behar badituzu, hemen gaude zure jarduerari laguntzeko.
Zalantzarik?
Jarri gurekin harremanetan.
Euskal enpresentzako arreta zerbitzua
Euskal Agentzia da SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren tresna nagusia, nazioartekotze-zerbitzuen gaitasun guztiak biltzen dituena: baliabide teknikoak eta ekonomikoak, eta enpresa bakoitzari egokitutako laguntza-eredu espezializatu bat eskaintzen du.
22 M €-tik gorako aurrekontua kudeatzen du, eta 50 pertsona baino gehiagoko lantaldea, 30 Bilboko egoitza nagusian eta 20 kanpo-agente.
Finantzaketa, merkataritza-harremanak, tokiko bazkideak edo zerbitzu espezializatuak bilatzen badituzu, hemen gaude zure jarduerari laguntzeko.





