Mikroenpresa Digitala Prestakuntza
Autonomoen eta mikroenpresen negozioak hobetuko dituzten tresna digitalak erabiltzeko zabalkundea eta sentsibilizazioa
Mikroenpresa bat duzu, ekintzailea zara edo autonomoen erregimenean zaude?
Merkatuan dauden tresna digital guztiak hobeto aprobetxatzen jakingo bazenu, zure negozioa bultza zenezakeela uste duzu?
Mikroenpresa Digitala Prestakuntzari esker, gai hauei buruzko errefortzu-tailerretara doan izango duzu sarbidea: zibersegurtasuna, kudeaketa digitala, fakturazio elektronikoa, Interneteko presentzia, automatizazioa eta bezeroei zuzendutako errealitate birtuala...
- Doako ikastaroak, 2 ordukoak.
- Zuzeneko webinar formatuan, Zoom plataformarekin.
- Edukiera mugatua, zure zalantzei modu pertsonalizatuan erantzuteko.
Gaiak
Adimen artifiziala
Ezagutu zure produktibitatea sustatzeko tresnak eta aplikazioak Adimen Artifizialaren laguntzarekin
Sare sozialak
Handitu zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia
Marketin digitala
Sortu estrategia digital bat zure bezero potentzialak erakartzeko
Produktibitatea
Irabazi gerra denborari hainbat tresna eta aplikaziorekin
Zibersegurtasuna
Bermatu zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea
Mikroenpresa Digitala Prestakuntzarekin...
- Zure negozioa sare sozialetan sustatuko duzu, estrategia sozial eta bisuala definituz.
- Zure irudi korporatiboa eta digitala nabarmenduko dituzu, diseinu erakargarriekin.
- Zure produktuak eta zerbitzuak sustatzeko estrategia biralak diseinatuko dituzu.
- Zure markaren edo produktuaren inguruan zaleen komunitate bat sortu eta dinamizatuko duzu.
- "5 S"-ak zure ingurune digitalean aplikatuko dituzu.
- Web-plataformak sortuko dituzu zure produktuak erakusteko eta saltzeko.
- Zure enpresa egokitu egingo duzu, datu pertsonalak babesteari buruzko legeria eta negozio digitalei eragiten dieten beste araudi batzuk betetzeko.
Ikastaroen agenda
Jaso agenda osoa
Kontsultatu nola kudeatzen ditugun zure datuak eta nola erabil ditzakezun zure eskubideak gure pribatutasun-politikan.
Mikroenpresa Digitalak autonomoei eta mikroenpresei aukera ematen die beren negozioaren balioa merkatuan proiektatzeko, prestakuntza eta aholkularitza formularen bidez
Zure negozioa digitalizatzeak esan nahi du produktibitatea hobetzea, denbora kentzen dizuten zeregin errepikakorrak baztertzea, bezeroak hobeto ulertzea edo zure produkzio-kateko zibererasoak saihestea.
Prestakuntza + Aholkularitza = Mikroenpresa Digitala
Ikusgarritasun +
Salmenta-kanal berriak | Erakusleiho birtual posizionatua | Interneterako dinamizazioa eta sustapen-kanpainak.
Irisgarritasun +
Elkarreragin telematikoa kontsultak egiteko eta salmenta ondorengo onlineko zerbitzua emateko | Onlineko hitzorduen / entrega-abisuen kudeaketa.
Mugikortasun +
Azkartasuna, zauden tokian zaudela bulego bat duzulako | Urruneko sarbidea eta telelana | Zereginen geokokapena.
Eraginkortasun +
Zeregin errepikakorrak baztertzea | Erregistroak eta agindu automatizatuak | Denborak murriztea.
Segurtasun +
Zibererasoen inpaktua gutxitzea | Prestakuntza egokia datu galera edo bahiketei aurre egiteko.
Bereizketa +
Mantenimendua eta prestakuntza Errealitate Birtualarekin | Ekipoen sentsorizazioa eraginkorrago izateko.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Jaso gure ikastaroen eskaintza eta atera tresna digitalei etekinik handiena
Hurrengo prestakuntzak eta deialdiak galdu nahi ez badituzu, bete formulario hau Mikroenpresa Digitalak antolatutako ikastaroei buruzko informazioa zure postan jasotzeko.
SPRI Taldeak laguntza ematen du enpresen lehiakortasuna hobetzeko ETEetan informazio eta komunikazio teknologia berriak erabiliz.
Argi daukagu ezinbestekoa dela digitalizazioa eta euskal enpresa-sarearen etengabeko hobekuntza sustatzen jarraitzea, helburua baita berrikuntza ETE txikienengana iritsaraztea, laguntza espezifikoak eskainiz euren proiektuak bultzatzeko.
Deskargatu hemen Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia









