Global Training bekak

Ezagutu beste erakunde batzuen kulturak eta eskuratu nazioarteko lan-esperientzia

Global Training 2025 bekak

6.445.000 euroko laguntzak atzerrian prestatzeko eta profesional bikain bilakatzen lagunduko dizun nazioarteko esperientzia eskuratzeko

GLOBAL TRAINING beka programak Euskadiko gazteen nazioarteko prestakuntza eta mugikortasuna ahalbidetzea du helburu, eta horretarako, gazteek euren profil akademikoari lotutako jarduerak eta proiektuak egiten dituzte atzerrian lanbide-esperientzia irabazteko eta bere lanbiderako oso baliagarriak izan daitezken ezagutzak, kontaktuak eta tresnak eskuratzeko.

Badakigu mundu global honetan gero eta garrantzitsuagoa dela nazioarteko ingurune eta merkatuetan moldatzeko gai izatea. Hori dela eta, programak 445 beka ematen ditu, eta hasierako prestakuntza-aldia eta atzerriko enpresetan eta erakundeetan egin beharreko 6 eta 12 hilabete arteko praktikaldia ditu. Horrek aukera emango dizu nazioarteko inguruneetan esperientzia profesional handia eskuratzeko.

Epeak

Hasiera data: 2025-07-15


Amaiera data:
2025-09-19, 23:59retan

*Beka-eskatzaileentzako epeak.

PROGRAMAREN FASEAK
Urtebetera arteko praktika profesionalak atzerrian

1_

Hasierako prestakuntza:

Atzerrian praktikak egin aurreko hasierako prestakuntza.

40 eta 60 ordu bitarteko trebakuntza, hilabete batzuetan atzerrian bizitzeko eta lan egiteko erronkaren aurrean prestatzen laguntzeko

2_

Praktika profesionalak:

Praktika profesionalak atzerrian dauden enpresatan.

6 eta 12 hilabete bitartean, beste herrialde batean bizitzeko eta lan egiteko esperientziaz gozatzeko.

Zure ikasleei atzerrian ordaindutako praktikak egiteko aukera eskaini nahi diezu?

Kontsultatu erakundeentzako baldintzak

Global Training gure beka-programei esker:

0 edizio

Nazioarteko prestigio handia duen programa batenak

+ 0 gazte

Gazte nazioarteko esperientzia profesionalarekin

+ 0 herrialde

5 kontinenteetan

2012tik, 5.503 gaztek jaso dute beka hau. Gazteek 5 kontinenteetako 60 herrialdetan dauden punta-puntako 500 enpresa eta erakunde baino gehiagotan egin dituzte praktika profesionalak batez beste 8 hilabeteko egonaldiarekin. Honako hauek dira enpresa horietako batzuk: Fraunhofer institutua, Microsoft, Harvard Medical School eta NBE Emakumeak eta, haiekin batera, Euskadiko sektore estrategikoetan erreferentziazkoak diren Euskadiko enpresak, atzerrian ezarrita daudenak.

Zer eskaintzen du?

GLOBAL TRAININGek ordaindutako praktikak eskaintzen dizkizu atzerrian gehienez urtebetez

Ezagutu xehetasunez programa hau

2025 Araudia
Norentzat da?

Ikasleentzat

Zure prestakuntza osatu eta atzerrian praktikak egin nahi dituzu?

  • Goi mailako unibertsitate-titulua edo goi mailako lanbide-heziketako titulazioa baduzu, 30 urte baino gutxiago bazenituen 2025eko urtarrilaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi bazara eta ingelesa menderatzen baduzu, Global Training zuretzat da.
  • Aterrian ordaindutako praktikak eginda zure esperientzia profesionalari bultzada eman, kultura berriak ezagutuz esperientzia pertsonal paregabea bizi eta etorkizunerako harreman profesionalak landu nahi badituzu, Global Training zuretzat da.

Erakundeentzat

Euskadiko gazteen nazioarteko garapen profesionalarekin konprometitutako erakundeen bila ari gara. Horietako bat zara?

Kontsultatu erakundeentzako baldintzak

Hautaketa-prozesua

Lortu zure beka nazioartekotutako enpresa eta erakundeetan praktikak egiteko

Euskal ekonomiaren nazioartekotzea bultzatzeko, gehiago eta hobeto trebatutako gazteak beharko dira, gai direnak aldaketetara irekita dagoen gizarte jasangarriago bati aurre egiteko

GLOBAL TRAINING nazioarteko beken programa Euskadiko hainbat erakunderen lankidetzaren bidez antolatzen da. Erakunde horien ardura da deialdi-prozesua bideratzea eta hautagaiak aukeratzea.

Erakundeen ardura da atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak egiten ari diren pertsonei prestakuntza praktikoa eskaintzea eta beka jasotzen duten pertsonen jarraipena egitea.

  • UPV - EHU
  • Garapen
  • Arabako Ganbera
  • Bilboko Ganbera
  • Gipuzkoako Ganbera
  • Donostiako Sustapena
  • Mondragon Unibertsitatea - Deustoko Unibertsitatea
  • Novia Salcedo Fundazioa
  • Ikaslan
  • AFM
  • Confebask
  • Adegi
  • Txorierri Politeknikoa
  • Hetel
Erakunde laguntzaileak

Nazioarteko praktiken bidez gaitasun berriak eskuratu nahi dituzten gazteentzako Global Training beken kudeaketan laguntzen du

Global Training bekak zuzenean kudeatzen dira prestakuntzaren eta laneratzearen arloan esperientzia duten erakunde laguntzaileen bidez, nazioartekotze-programak erabilita.

Maiatzaren 16tik ekainaren 17ra bitartean, erakundeek dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte ikasleei atzerrian ordaindutako praktikak egiteko bekak eskaintzeko. Horren bidez, Euskadiko gazteen etorkizun profesionalarekin duzun konpromisoa bistaratzeko aukera duzu.

 

  • Unibertsitateko edo goi mailako lanbide-heziketako esperientzia duten erakundeentzat.
  • Jarduera Euskadi osoan bideratu behar dute.
  • Bakoitzak gutxienez 50 beka eta gehienez 80 deitu beharko ditu.
Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Kargatzen...

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Global Training programak aukera paregabea eskaintzen die gazteei euren prestakuntza osatu dezaten nazioarteko enpresa batean praktikak eginaz

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Global Training beken programan interesatuta dauden profesional gazteek aukeratutako erakunde kolaboratzaileen bitartez egin beharko dute euren eskaera.

Lotutako laguntzak

Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu