Basque Global Industry bekak 2026

Ezagutu beste erakunde batzuen kulturak eta eskuratu nazioarteko lan-esperientzia

Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.

Basque Global Industry 2026 bekak

Global Training berritu egin da talentu gaztea euskal industriarekin konektatzeko

Basque Global Industryk Global Trainingen lekukoa hartu du, nazioarteko esperientzia espezializatuagoa eskaintzeko, industriarekin, nazioartekotzearekin eta Euskadiren etorkizuneko erronkekin lotuta.

campana-animada-2

350 beka atzerrian trebatzeko eta esperientzia profesional baliotsu batekin itzultzeko

BASQUE GLOBAL INDUSTRY beka programak, lehen Global Training izenez ezagutzen zena, helburua da Euskadiko gazteen prestakuntza eta nazioarteko mugikortasuna erraztea, haien profil akademikoarekin lotutako jarduerak eta proiektuak eginez. Edizio honetan, praktikek indartu egingo dute industriari, nazioartekotzeari eta Euskadiren etorkizuneko erronkei lotutako sektore estrategikoetara bideratutako orientazioa.

Badakigu mundu global honetan gero eta garrantzitsuagoa dela nazioarteko ingurune eta merkatuetan moldatzeko gaitasuna izatea. Hori dela eta, programak hasierako prestakuntza espezializatuko aldi bat eta atzerriko enpresa eta erakundeetan 6 eta 12 hilabete bitarteko praktiketako egonaldi bat ditu. Horrek zure etorkizunerako oso erabilgarriak diren esperientzia profesionala, ezagutzak, kontaktuak eta tresnak eskuratzeko aukera emango dizu.

Epeak

Hasiera data: 2026-06-17


Amaiera data:
2026-06-26, 23:59retan

*Erakunde laguntzaileentzako epeak.

PROGRAMAREN FASEAK
Urtebetera arteko praktika profesionalak atzerrian

1_

Hasierako prestakuntza:

Atzerrian praktikak egin aurreko hasierako prestakuntza.

40 eta 60 ordu bitarteko trebakuntza, hilabete batzuetan atzerrian bizitzeko eta lan egiteko erronkaren aurrean prestatzen laguntzeko

2_

Praktika profesionalak:

Praktika profesionalak atzerrian dauden enpresatan.

6 eta 12 hilabete bitartean, beste herrialde batean bizitzeko eta lan egiteko esperientziaz gozatzeko.

Zure ikasleei atzerrian ordaindutako praktikak egiteko aukera eskaini nahi diezu?

Kontsultatu erakundeentzako baldintzak

Global Training gure beka-programei esker:

0 edizio

Nazioarteko prestigio handia duen programa batenak

+ 0 gazte

Gazte nazioarteko esperientzia profesionalarekin

+ 0 herrialde

5 kontinenteetan

2012tik, 5.503 gaztek jaso dute beka hau. Gazteek 5 kontinenteetako 60 herrialdetan dauden punta-puntako 500 enpresa eta erakunde baino gehiagotan egin dituzte praktika profesionalak batez beste 8 hilabeteko egonaldiarekin. Honako hauek dira enpresa horietako batzuk: Fraunhofer institutua, Microsoft, Harvard Medical School eta NBE Emakumeak eta, haiekin batera, Euskadiko sektore estrategikoetan erreferentziazkoak diren Euskadiko enpresak, atzerrian ezarrita daudenak.

Zer eskaintzen du?

BASQUE GLOBAL INDUSTRYek ordaindutako praktikak eskaintzen dizkizu atzerrian gehienez urtebetez

Norentzat da?

Ikasleentzat

Zure prestakuntza osatu eta atzerrian praktikak egin nahi dituzu?

  • Goi mailako unibertsitate-titulua edo goi mailako lanbide-heziketako titulazioa baduzu, 30 urte baino gutxiago bazenituen 2026eko urtarrilaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi bazara eta ingelesa menderatzen baduzu, Basque Global Industry zuretzat da.
  • Aterrian ordaindutako praktikak eginda zure esperientzia profesionalari bultzada eman, kultura berriak ezagutuz esperientzia pertsonal paregabea bizi eta etorkizunerako harreman profesionalak landu nahi badituzu, Basque Global Industry zuretzat da.

Erakundeentzat

Euskadiko gazteen nazioarteko garapen profesionalarekin konprometitutako erakundeen bila ari gara. Horietako bat zara?

Kontsultatu erakundeentzako baldintzak

Hautaketa-prozesua

Lortu zure beka nazioartekotutako enpresa eta erakundeetan praktikak egiteko

Euskal ekonomiaren nazioartekotzea bultzatzeko, gehiago eta hobeto trebatutako gazteak beharko dira, gai direnak aldaketetara irekita dagoen gizarte jasangarriago bati aurre egiteko

BASQUE GLOBAL INDUSTRY nazioarteko beken programa Euskadiko hainbat erakunderen lankidetzaren bidez antolatzen da. Erakunde horien ardura da deialdi-prozesua bideratzea eta hautagaiak aukeratzea.

Erakundeen ardura da atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak egiten ari diren pertsonei prestakuntza praktikoa eskaintzea eta beka jasotzen duten pertsonen jarraipena egitea.

  • UPV - EHU
  • Garapen
  • Arabako Ganbera
  • Bilboko Ganbera
  • Gipuzkoako Ganbera
  • Donostiako Sustapena
  • Mondragon Unibertsitatea - Deustoko Unibertsitatea
  • Novia Salcedo Fundazioa
  • Ikaslan
  • AFM
  • Confebask
  • Adegi
  • Txorierri Politeknikoa
  • Hetel

[2025ko deialdiaren erakunde kolaboratzaile zerrenda, 2026eko erakunde kolaboratzaileak esleipenaren zain daude]

Erakunde laguntzaileak

Nazioarteko praktiken bidez gaitasun berriak eskuratu nahi dituzten gazteentzako Basque Global Industry beken kudeaketan laguntzen du

Basque Global Industry bekak zuzenean kudeatzen dira prestakuntzaren eta laneratzearen arloan esperientzia duten erakunde laguntzaileen bidez, nazioartekotze-programak erabilita.

Programan parte hartzeak aukera ematen du zure erakundeak euskal gazteen etorkizun profesionalarekin eta enpresen nazioarteko erronketarako talentu espezializatua prestatzearekin duen konpromisoa agerian uzteko.

  • Unibertsitateko edo goi mailako lanbide-heziketako esperientzia duten erakundeentzat.
  • Jarduera Euskadi osoan bideratu behar dute.
  • Bakoitzak gutxienez 50 beka eta gehienez 80 deitu beharko ditu.

BERRIA: Edizio honetan, programa modu argiagoan bideratzen da Euskadiko industriarako eta nazioartekotzerako sektore estrategikoetara. Eskainitako praktiken gutxienez %70 Euskadi 2030 Industria Planeko IRABAZI eta HAZI tipologiekin, Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko espezializazio adimenduneko arloekin edo industriari lotutako sektoreekin lotuta egon beharko da.


BERRIA: Gainera, erakundeek praktiken gehienez %50 euskal enpresetan eta estatuko erakundeetan eskaini ahal izango dituzte, programaren eta euskal industriaren arteko lotura indartuz, nazioarteko orientazioa galdu gabe.


Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Kargatzen...

Zalantzak?

IndustrIA-k zure enpresara egokitutako informazio argiarekin orientatzen zaitu.

Galdetu orain.

Eskatu hemen

Basque Global Industry programak aukera paregabea eskaintzen die gazteei euren prestakuntza osatu dezaten nazioarteko enpresa batean praktikak eginaz

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Basque Global Industry beken programan interesatuta dauden profesional gazteek aukeratutako erakunde kolaboratzaileen bitartez egin beharko dute euren eskaera.

Lotutako laguntzak

Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu