Ekintzaile 2026

30.000 €-ra arteko dirulaguntza pertsonek edo enpresek sustatutako ekintzailetza-proiektuetarako

Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.

Ekintzaile 2026

BICen tutoretzapeko enpresa-proiektuak martxan jartzeko eta heltzeko pertsonentzako edo enpresa ekintzaileentzako dirulaguntzak

Enpresa-proiektu berri bat martxan jartzeko urratsa eman aurretik, irakurri arretaz dirulaguntza hau. Zure ideia heltzeko eta martxan jartzeko laguntza ekonomikoa eta aholkularitza aditua eskainiko dizugu, bai ekintzaile batek sustatutako proiektuentzat, bai enpresa batek sustatutako proiektuentzat, barne mailako ekintzailetza gisa.

Ekintzailek laguntza integrala, malgua eta zure beharretara egokitutakoa eskainiko dizu zure ideiaren bideragarritasuna aztertzeko, Enpresa Plana garatzeko eta proiektua martxan jartzeko prozesuan aurrerapenak egiteko. Barne mailako ekintzailetzarako proiektuen kasuan, laguntza hori enpresaren egungo jarduera dibertsifikatzeko enpresa-proiektu berrien sustapenera bideratuko da.

BICak (Business Innovation Center) izango dira zure proiektuaren tutoreak eta enpresa-proiektu berritzaileak eta/edo oinarri teknologikoa dutenak, industriakoak edo industriarekin lotutako zerbitzuetakoak heltzen eta martxan jartzen lagunduko dute. Hala, BICak ekintzailetzaren euskal ekosistemara sartzeko atea dira eta, gainera, lurralde bakoitzeko enpresa-egiturarekiko elkarrekintza dinamizatzen dute.

Zer eskaintzen du?

Ekintzailek bi dirulaguntza-lerro desberdin eskaintzen ditu ekintzailetza-proiektuetarako ideia heltzeko eta martxan jartzeko.

Dirulaguntzak itzuli beharrik gabekoak dira eta proiektua garatzen eta Enpresa Plana egiten laguntzea dute xede, bai pertsona ekintzaileek sustatutako ekimenetan -1. lerroa, bai enpresek sustatutako barne mailako ekintzailetzarako proiektuetan -2. lerroa.

Proiektu bakoitzaren errealitatera egokitutako laguntza espezializatua eta gertukoa eskaintzen dute bi lerroek, ideia ekintzaile horiek Euskadiko ekoizpen-ehundurarekin bat datozen enpresa-proiektu bideragarriak bihur daitezen laguntzeko.

Ekin Euskadiko Business Innovation Centerren babesarekin

Diruz lagun daitezkeen proiektuen tipologia

Ekintzailek sustatutako ekintzailetzarako eta barne mailako ekintzailetzarako proiektuak

Baldintza hauek bete beharko dira:

Norentzat da?

Ekimen honetarako sarbidea izan dezakezu

  • Industriako edo industriarekin lotutako zerbitzuetako proiektu berritzaile bat duzu?
  • Oinarri teknologikoa duen negozio-ideia duzu eta enpresa-plan bat behar duzu abian jartzeko?
  • Zure enpresa martxan jarri nahi duzu baina ez duzu finantzaziorik aurkitzen?
  • Zure enpresak negozio-aukera berriren bat du?

Zure negozio-ideia martxan jartzeko unea heldu da

Zure proiektua industriaren edo industriako produktu-prozesuekin lotutako zerbitzuen arlokoa baldin bada, heltzen eta martxan jartzen lagun diezazukegu.

Gastu hautagarriak

Zure proiektu ekintzailea sustatzeko laguntza-gastuen % 100 edo % 70 lagunduko dugu, 30.000 eurora arte

Diruz lagundu daitezkeen gastu guztiek 100 €-ko zenbatekoa izan beharko dute gutxienez. Eta proiektuarekin egon beharko dute lotuta zuzenean, BICeko tutoreak onartu beharko ditu eta oinarrietan ezarritako epeetan egin beharko dira.

Ohiko galderak

Atal hau irakurtzea gomendatzen dizugu. Programaren alderdi operatiboak ulertzen lagunduko dizu berrikusketa bizkorrak.

Eskakizunak, epeak, dokumentazioa eta prozedura: argitu hemen zure zalantza nagusiak laguntza eskatu aurretik

Kargatzen...

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Eskatu hemen elkarrizketa bat gertuen duzun Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroarekin (BIC). Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa

Eskuratu zure enpresa-ideia martxan jartzeko aholkularitza aditua eta laguntza ekonomikoa.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Dirulaguntza eskatzeko sarbidea eman dizu zure BICak?

Hala ez bada, eska ezazu elkarrizketa bat lehenago.

Lotutako laguntzak

Zure Ekintzailetza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu