BDIH sareak elkarrekin biltzen ditu proba eta baliozkotze arloko azpiegiturak, lantegi pilotuak eta know-how espezializatua hainbat arlotan: Fabrikazio Gehigarria, Robotika Malgu eta Kolaboratiboa, Zibersegurtasuna, Makina Adimendun eta Konektatuak, Material Aurreratuak eta Datuetan oinarritutako konponbideak, denak ere oinarrizkoak 4.0 industriarako.
Sare horrek aukera ematen die ETEei erraz eskuratzeko 4.0 Industriak dakartzan erronkei aurre egiteko behar diren gaitasun zientifiko eta teknologiko berritzaile eta bikainak, bidea zabalduz horrela ETEei eta gainerako enpresei eboluzionatzeko eta lehiakorrago bihurtzeko.
Zalantzak badituzu
Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua
Jarri harremanetan gurekin
T.: 900 92 93 93
email info@spri.eus
BDIHko edo nazioarteko DIH zentroko agenteen laguntza teknikoa
4.0 teknologiak barneratzeko ahalmena handitzea
20.000€rainoko laguntza Agente bat kontratatzeko
*
Galdera hauek erantzunez, nodo egokiaren koordinatzailearengana jotzen lagunduko dizugu.
BDIH-Konexio programak, soluzio digital eta jasangarri berriak esperimentatzeko 5 arlotan ahalbidetzen du azpiegitura teknologikorako sarbidea,: Robotika malgua eta elkarlanekoa – Material Aurreratuak – Artezketa digitala – Fabrikazio gehigarria - Zibersekuritatea
Mesedez, kontuan izan BDIH-Konexio programa berriaren bidez diruz lagun daitezkeen proiektuak nodo teknologiko bidez antolatzen direla, eta deialdi honetan enpresa bakoitzak proposamen bakarrerako finantzaketa jaso dezakela. Ondo aukeratu zure nodoa!
BDIH KONEXIO programako dirulaguntzak eskuratzeko, bete zure eskaera.
Zalantzaren bat duzu?
Deituguzu
Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua