Adimen lehiakorra
Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eguneroko informazioa eskaintzen die euskal ETEei, jarduera-sektoreka eta herrialdeka sailkatuta, gai izan daitezen erabaki lehiakorrenak hartzeko.
Atzerriko erronka eta aukerak identifikatzen ditu, bai arlo pribatukoak eta bai inbertsio publikotik eratorritakoak: nazioarteko behatokiak, txostenak, monitorizazioa eta joerak sektore estrategikoetan (hala nola automobilgintza, energia, biosasuna eta ingurumena).
Euskal ETEek eskura dituzte euren nazioarteko proiekturako behar dituzten gako garrantzitsuenak, eta orobat aprobetxa dezakete 80 herrialdetan hedatuta dagoen eta 16 bulego propio dituen kanpo-sare baten ezagutza.
Adimen lehiakorra, erabaki onenak hartzeko
![]()
Emaiguzu zure posta elektronikoa eta eskuratu eduki esklusiboak
AEBko muga-zergen politika berriari buruzko zalantzak?
AEBn egin berri dituzten arantzelen aldaketek zuzeneko inpaktua izan dezakete nazioarteko zure estrategian. Horiei aurrea hartzen, egokitzen eta segurtasunez erabakiak hartzen laguntzeko, BasqueTrade & Investmentek aholkularitza espezializatuko zerbitzua jarri du zure esku, eta AEBko, Mexikoko eta Kanadako bulegoetatik eta Adimen Lehiakorreko taldetik jasoko duzu laguntza.
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.
Dei iezaguzu 944 037 160 zenbakira edo bidali zure kontsulta.
Zure merkatu berria hobeto ezagutzen lagunduko dizugu
Sektoreka sailkatutako informazio garrantzitsua emango dizugu nazioarteko merkatu eta ekitaldiei buruz.
Basque Trade & Investment-ek zuzeneko kanal bat jartzen du euskal enpresen zerbitzura, kontsulta espezifikoak egin ditzaten merkatu, sektore eta enpresei buruzko zalantzak argitzeko.
Batetik, adimen eta alerta sistemak informazio estrategikoa emango die nazioarteko gertakari garrantzitsuei buruz; bestetik, zaintza lehiakor eta espezializatuko sistemaren bidez, sektore jakin batzuen (automobilgintza, energia, biosasuna, ingurumena) bilakaera monitorizatu ahal izango dute: joerak, bezeroak, lehiakideak eta enpresen mugimenduak.
Nazioarteko gertakari garrantzitsuei buruzko adimen eta alerta sistema, enpresei informazio estrategikoa eskaintzeko.
Euskal enpresei ezagutza eta negozio aukerak hurbiltzeko
Sektore jakin batzuen bilakaeraren monitorizazioa: joera sektorialak, enpresen mugimenduak…
- Hiru hilean behingo behatokiak
- Ad hoc adimen sistema
- Joerak eta aukera-sektoreak
-
Sektore/herrialde-azterketak
-
Merkatu interesgarrien azterketa konparatiboak
-
Aukerak identifikatu eta baloratu
-
Txosten komertzialak: inportatzaileak, bolumenak…
-
Informazio-kontsulten zerbitzuak
-
Aldebiko akordio komertzialei buruzko informazio eguneratua…
Produktua eta negozio-eredua
Profesional espezializatuz osatutako lantalde batek aholku emango dizu eta hauxe eskaintzen dizu:
01_Aukera komertzialak
Gure lantaldearen bilaketa aurreratuari eta azterketa zorrotzei esker, interes-aukera zehatzak hautatzen ditugu euskal enpresarentzat.
02_Akordio komertzialak
Nobedade garrantzitsuak euskal ETEentzat esanguratsuenak diren nazioarteko akordio komertzialetan.
03_Nazioartekotze agenda
Misio komertzialak, jardunaldiak, ekitaldiak, azoketako parte-hartzea eta atzerrian dauzkagun enpresen jarduera guztia.
04_Txostenak eta azterketak
Txosten sektorialak, herrialde-txostenak, eta nazioarteko merkataritzako abagunearen edo joeren analisiak. Aldebiko akordio komertzialei edo merkatu gorakorrei buruzko aktualitatea.
Eta gainera…
Produktuari eta negozio-ereduari buruzko merkatu-azterketa esklusiboak enpresarentzat.

T&D Behatokia Q1-Q3 2025: Nazioarteko T&B sektoreak inbertsioak bizkortu ditu eta aukera berriak ireki dizkio euskal enpesari
Munduko Energiaren Transmisio eta Banaketako merkatuari buruzko azterketa Euskal enpresek dagoeneko kontsulta dezakete 2025eko lehen hiru hiruhilekoei dagokien Transmisio eta Banaketa Behatokia (T&B). Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI taldearen barruan dagoen euskal enpresa nazioartekotzeko agentziak, egin du dokumentua, eta urtarriletik irailera bitartean elektrizitatearen transmisio- eta banaketa-sektoreak nazioartean izan duen portaeraren ikuspegi eguneratua...Irakurri gehiago
Vietnam eta Filipinak dira energia berriztagarrien hedapenaren buru ASEANen, eta dagoeneko %32ko ahalmen garbia dute
Vietnam, Thailandia, Malaysia, Indonesia, Filipinak eta Singapurreko energia sektorearen bilakaera...
Irakurri gehiago
Behatoki Aeroespaziala: Hegazkineria zibilaren merkatuak 4.000 aireontzi baino gehiago entregatu zituen 2024an, eta eskari sendoa izan zuen
Basque Trade & Investmentek azken Behatokiak sektore aeroespazialak izan duen bilakaera aztertzen...
Irakurri gehiago
Erabilera bikoitzeko produktuak esportatzen al dituzu? Ibilbide-orri honek pausoz pauso azalduko dizu
Basque Trade & Investmentek ibilbide-orri hau argitaratu du. Euskadiko enpresei erabilera...
Irakurri gehiago
Txostena: Kanadako trenbide-merkatua
Trenbide sektoreko euskal enpresek dagoeneko eskuratu dezakete Basque Trade & Investment-ek...
Irakurri gehiago
Merkataritza globalaren moteltzeak eta muga-zergek eragina dute industria-metalen eskarian
Basque Trade & Investment-en azken behatokian, lehengaien nazioarteko merkatu nagusiek urteko...
Irakurri gehiago
BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ekonomia globala % 2,5 haziko da 2025ean, AEBetako politika eta muga-zergen ziurgabetasunaren eraginpean
Halaxe iradoki du maila globaleko zein eskualde mailako aurreikuspen ekonomikoei buruzko informazio...
Irakurri gehiago
Frantziak % 10,9 handituko du urtean energia berriztagarrietan duen gaitasuna 2035era arte
Basque Trade & Investmentek Frantziako energia-merkatua aztertu du azken txostenean, informazio...
Irakurri gehiago
Makina-Erreminta Txinan: Berrikuntza teknologikoak eta hazkundeak bultzatzen dute sektorea
SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko...
Irakurri gehiago
Automobilgintzako Behatokia: AEBen muga-zergen presioak ibilgailuen ekoizpenari buruzko 2025eko aurreikuspen globalak baldintzatuko ditu
2024an, ibilgailuen eskari globalak errekuperazioa sendotu zuen, bilakaera positiboari eutsiz. Hala...
Irakurri gehiago
Merkataritza globalak muga-zergen eraginpean helduko dio 2025eko bigarren seihilekoari
Basque Trade & Investmentek munduko merkataritzaren hazkundearen inguruko ziurgabetasuna aztertu du...
Irakurri gehiago
Europako sektore eolikoak errekorra lortu du enkanteetan 2024an, eta Estatu Batuetan, ziurgabetasunak eragin die aurreikuspenei
Basque Trade & Investmenten azken Behatoki Eolikoak sektorearen egungo egoera aztertu eta...
Irakurri gehiago
Estatu Batuetako merkatu aeroespazialak jaun eta jabe jarraitzen du industriaren dibertsifikazioagatik eta profil esportatzaile sendoagatik
Estatu Batuek mundu mailako lidergotasunari eusten dio aeronautika zein espazioaren arloetan,...
Irakurri gehiagoAdimen lehiakorreko zerbitzu espezializatua zuzentzen zaie esportatzen duten eta atzerriko merkatuetako joerak ezagutzeko giltzarri eta analisiak behar dituzten ETEei.
Espezializatuta gaude sektore estrategikoetan, hala nola automobilgintzan, energian, biosasunean eta ingurumenean.
Adimen lehiakorra aplikatzen baduzu zure nazioarteko erabaki estrategikoetan, eskura izango dituzu:
- Balio erantsi handiko txostenak
- Misio komertzialak
- Joerak eta aukera-sektoreak
- Zure proiektuarentzako arreta espezializatua
- Merkatu eta herrialdeen monitorizazioa
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Esportatzen baduzu eta interesatzen zaizkizun kanpo-merkatuen joerak ezagutzeko gakoak eta analisiak jaso nahi badituzu
Utziguzu kontatzen nola
Euskal Agentzia da SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren tresna nagusia, nazioartekotze-zerbitzuen gaitasun guztiak biltzen dituena: baliabide teknikoak eta ekonomikoak, eta enpresa bakoitzari egokitutako laguntza-eredu espezializatu bat eskaintzen du.
22 M €-tik gorako aurrekontua kudeatzen du, eta 50 pertsona baino gehiagoko lantaldea, 30 Bilboko egoitza nagusian eta 20 kanpo-agente.
Finantzaketa, merkataritza-harremanak, tokiko bazkideak edo zerbitzu espezializatuak bilatzen badituzu, hemen gaude zure jarduerari laguntzeko.