Albisteak 10 ekaina, 2025

Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterra %14 handitu da enpleguan eta %20 fakturazioan 2024an

Hegan Kluster Aeroespazialeko 77 bazkideek sortutako zifrak errekorrak hausten jarraitzen dituzte
-

Ricardo CHOCARRO Aernnovako kontseilari ordezkariak eta HEGANeko egungo presidenteak, Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkarteko zuzendari Ana VILLATErekin batera, Euskadiko sektore aeroespazialaren 2024ko zifrak aurkeztu dituzte gaur Bilbao Exhibition Centren.

Klusterreko 77 bazkideek iaz sortutako zifrek markak hausten jarraitu dute enpleguan, esportazioetan eta fakturazioan, bazkide guztien ahaleginari esker; izan ere, eguneroko lanean saiatzeaz gain, lehiakortasunean inbertitzen eta merkatu globalean duten posizionamendua indartzen jarraitu dute.

2024an, HEGANi lotutako sektoreak zifra globalak nabarmen handitu ditu 2023arekin alderatuta, % 14 enpleguan eta % 20 fakturazioan. Igoera horiek azken hilabeteetan iragartzen ziren aurreikuspenak berretsi dituzte, eta, horrela, behin betiko gainditu da pandemiak eragindako krisi bortitza. Nahiz eta azken urte hauetan tentsioak izan lehengaien eta hornidura katearen hornikuntzan, produkzio kostuen igoera garrantzitsua eta inguru geopolitiko ezegonkorra; hala ere, industriak egoerara egokitzeko gaitasuna eta indarra erakusten jarraitzen du; horixe adierazten dute enpresek langileak mantendu eta kontratatzeko apustuak eta I+G+b arloan eta baliabideetan inbertitzeko egindako ahaleginak.

Berrikuntza, ezagutza eta garapen teknologikoari lotuta, lehiakortasunari eusteko eragile eta elementu bereizle bihurtu da; izan ere, I+G+b arloko programek eta jarduerek teknologia eta produktu berriak garatzeaz gain, industria-prozesuak hobetzen dituzte, gero eta lehiakorrago eta garbiago bihurtuz eta sektoreari izaera estrategikoa emanez. Azken urte honetan, bazkideek I+G+b arloan egin dituzten inbertsioak salmenten % 6,2 izan dira; horrela, sektoreak I+G+b arloko sendoenetako bat izaten jarraitzen du, arlo horretan ia 2.500 pertsonak egiten baitute lan.

HEGAN Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterra 77 kidek osatzen dute, eta balio aeroespazialeko kate osoan daude kokatuta horiek. Bazkideen artean daude 4 Tier1, 50 industria-konpainia, 10 teknologia-zentro, 5 unibertsitate eta 8 aliatu. Gaur egun, HEGAN osatzen duten kideek 173 instalazio dituzte mundu osoan: 101 zentro Euskadin, 41 Espainia osoan eta 31 kanpoan (Alemania, Brasil, Txina, Estatu Batuak, India, Malta, Maroko, Mexiko, Polonia, Portugal, Erresuma Batua eta Suitza).

Elkarteko kideek 3.459 milioi euroko fakturazio agregatua sortu zuten 2024an, munduko instalazio guztien artean. Azpisektoreen arabera, fakturazio osoaren % 53 motorren atalari dagokio; aire-egituren sektoreari, % 39; sistema eta ekipamenduen atalari, % 4,1, eta espazioari, berriz, % 3,9.

Esportazioak 2.804 milioi eurokoak izan ziren, hau da, salmenta guztien % 80 baino gehiago. Helmugako herrialdeei dagokienez, Erresuma Batura (% 27), Alemaniara (% 22), AEBra (% 19) eta Frantziara (% 10) egindako esportazioak nabarmendu dira.

Bestalde, enplegua 17.513 pertsonako gehieneko historikora iritsi zen mundu osoko lantegietan, horietatik ia 6.000 Euskadin. Langile guztien artean, emakumezkoak %19,6 izan ziren.

Horrez gain, I+G+b arloan, 215 milioi eurotik gorako inbertsioa egin zen (horietatik % 87 autofinantzaketari dagokio), eta

 

DATUAK 2024 Δ 2023
FAKTURAZIO OSOA (M€) 3.459 20%
FAKTURAZIOA EUSKADIN (M€) 1.497 26,6%
I+D ARLOKO INBERTSIOA (M€) 215 10%
ESPORTAZIOA (M€) 2.804 26%
ENPLEGU OSOA 17.513 13,8%
ENPLEGUA EUSKADIN 5.930 8%

Sektorearen aurreikuspenak

HEGAN Klusterraren ikuspegiari dagokionez, “beste urte batez, sektore aeroespazialak une bikaina bizi duela erakutsi du, munduko geografian oraindik ere ziurgabetasun handiak dauden arren; badira zenbait alderdi, hala nola lehengaien kostuak, ekoizpenekoak eta muga-zergekin izandako gorabeheren ondorioz sortutako arazoak, gure eskutik at daudenak, ezin dugu horietan asko eragin, eta horiek guztiek gure lehiakortasuna eta lan ona murriztu dezakete”, adierazi du klusterreko zuzendariak.

Sektore aeronautikoak %6-ko hazkundea espero du, azkeneko aurreikuspenen arabera, munduko merkataritza-flotaren tamaina bikoiztu egingo delako datozen 20 urteetan, egungo 24.000 hegazkinetatik 48.000 ingurura pasatuz 2043an; ordurako, 42.000 hegazkin berri beharko dira, Airbusen eta Boeingen kalkuluen arabera.

Espazioaren sektorean, badirudi jarduera orokorrak gora egin duela etengabe. Alde horretatik, merkataritza-orientazio argia duten figura berriak sartzeak, inbertsio pribatuak handitzeak, lurreko behaketarekin eta komunikazioekin lotutako zerbitzu eta operazio berrien eskaerak eta administrazioek misio berri eta indartsuak garatzeko egindako apustuak hazkundea ahalbidetu dute azken urteotan. Jardueraren hazkunde horrek, sektorea sostengatzeaz gain, gizartean ere eragiten du, mundu komunikatuagoa, seguruagoa eta jasangarriagoa lortzen baita. ESAren kalkuluen arabera, 2030ean

100.000 satelite ibiliko dira orbitan; hala, zortzi aldiz biderkatuko da une honetan orbit.ing-now.com webguneak trackeatutako artefaktuen kopurua, 12.600ekoa, zehazki.

Eta, azkenik, hainbat hobitan aurreikusitako hazkundea dugu, hala nola segurtasunean, hiri- mugikortasun berrian, teknologia dualetan, abiazio jasangarriagoan…

Sektore aeronautikoaren eta espazialaren balioa

Emaitzak, aurreikuspenak, eragina, etab. aintzat hartuta, ziurta daiteke sektore aeroespaziala estrategikoa eta funtsezkoa dela herrialde baten aberastasunerako, izan ere:

  • kualifikazio handiko zuzeneko enplegua sortzen eta bideratzen du, eta, horrez gain, zeharkako eta eragindako enplegu-sorrerari dagokion tasak, azterlan zuhurrenetan ere, hirukoiztu egiten du zuzeneko enpleguarena;
  • trinkoa da arlo teknologikoan, eta zientzia eta teknika beste sektore eta industria batzuetara transferitzeko bektorea da;
  • balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuen garatzailea da. Sektorearentzat ez da arrotza mundu garbiago baten nahia, eta aitzitik:
  • duela hiru hamarkada baino gehiagotik hona, ingurumenaren esparruan eskakizun handiak ezarri dizkio bere buruari; horri esker, gaur egungo hegazkinak duela hamarkada gutxi baino eraginkorragoak dira, aurreko mendeko hegazkinek baino zarata gutxiago ateratzen dute, eta CO2 eta NOx gutxiago isurtzen dituzte bidaiari bakoitzeko;
  • soluzioaren parte da (deskarbonizazioa, elektrifikazioa, 0 emisio…), teknologia garbien garatzaile eta erakusle den aldetik, eta, beraz, Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) lerrokatuta, hegazkin eta plataforma eraginkor, garbi, neutro eta jasangarrietan dihardu;
  • teknologia eta fabrikazio-prozesu lehiakorragoak eta jasangarriagoak garatzen ditu, industria- jarduerako emisioetan fokua neutraltasunean jarrita.

Hegazkin gehiago, eraginkorragoak eta lehiakorragoak egiteko sektorearen berezko helburua lortzeko xedez eta kontuan hartuta biltzeko, ezagutzeko, bidaiatzeko, ikasteko, salerosketan aritzeko, harremanetan egoteko, ihes egiteko, lan egiteko eta ekiteko gizakiak berez duen beharra, aukera horiek ahalbidetu, sustatu eta demokratizatu egin dira; horrela, konexio, elkartasun, kohesio, berdintasun, segurtasun eta justizia handiagoko mundu bat ahalbidetzen da.

Epe ertainera, ekonomia global ahula aurreikusten dugu, mundu-egoera ezegonkor batean; baina, hazkunderako oso aurreikuspen positiboak ditugu, eta aukera ugariko bide bat zabaltzen dute horiek digitalizazioaren (AA, zibersegurtasuna, robotizazioa…), efizientziaren, jasangarritasunaren, finantzaketaren eta talentuaren esparruetan; eta gai izango gara horiei guztiei probetxua ateratzeko, guztion babesarekin: klusterra, bazkideak eta administrazioak.

 

Lotutako albisteak

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
31/10/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

Jauregi  Sailburuak  hasiera  eman  dio  abrikazio  aurreratuaren  eta  makina-erremintaren  24.  Kongresuari
29/10/2025 Kluster politika

Jauregi Sailburuak hasiera eman dio abrikazio aurreratuaren eta makina-erremintaren 24. Kongresuari

Industriako sailburuak gida bat aurkeztu du, "Erabilera bikoitzeko esportazioen kontrola egiaztatzeko ibilbide-orria" izenekoa, erabilera dualeko esportazioak egiaztatzeko orientazio-dokumentu bat, enpresek esparru argi bat izan dezaten lizentzia bat noiz behar den eta kasu bakoitzean nola jokatu behar den identifikatzeko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
24/10/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Lehendakariak  Aernnovak  Arabako  Berantevilla  herrian  duen  lantegia  bisitatu  du

Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du

Lehendakariak  konpromiso  eta  bizkortasun  handiagoa  eskatu  die  Europari  eta  Estatuari,  euskal  altzairuaren  etorkizuna  bermatzeko
21/10/2025 Kluster politika

Lehendakariak konpromiso eta bizkortasun handiagoa eskatu die Europari eta Estatuari, euskal altzairuaren etorkizuna bermatzeko

Imanol Pradales Lehendakariak ‘Steel Tech 2025’ inauguratu du, BECen, urriaren 21etik 23ra izango den siderurgia-sektorearen nazioarteko elkargunea

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
17/10/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Steel  Tech  2025:  erreferentziako  topaketa  siderurgia  sektoreko  lider  globalekin
15/10/2025 Kluster politika

Steel Tech 2025: erreferentziako topaketa siderurgia sektoreko lider globalekin

Urriaren 21etik 23ra bitarte Bilbao Exhibition Centren SPRI Taldearen babesarekin

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
10/10/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal ekonomiaren adimen estrategikoa eta lehiakorra. Egunero, LinkedInen, hainbat iturrik argitaratutako albiste eta jardueren sorta bat partekatzen dugu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.