Arantxa Tapia sailburua, Glasgowen.
Albisteak 5 Azaroa, 2021

Euskadiko hidrogeno eta eoliko off shore estrategiei erreparatu die Europako Batzordeak

  • DG Energy-COP 26 topaketan Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak, Kadri Simon Energiaren Europako Komisarioari jakinarazi dio kezkatuta dagoela energia-kostuen egungo arazoengatik
  • Tapia: berriztagarrietan inbertitzea eskatuko duten erritmoa eta baliabideak, erregai fosilak pixkanaka uzteko beharrezko epeekin egokitu behar dira

-

 

Euskal ordezkaritzaren COP26ko  bigarren eguna energia gaietan zentratu da, Europako Batzordeko DG Energyk antolatutako ekitaldi batean.

 

Ekitaldia Kadri Simon Energiaren komisarioa buru izan duen hitzaldi batekin hasi da. Bertan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak Euskadiko estrategia energetikoa azaldu du, eta Europako Batzordeak horretarako hautatu dituen bi eremu interesgarrietan jarri du arreta: hidrogeno berdearen aldeko euskal apustua eta energia berriztagarrien garapenerako aukerak off shore eolikoarekin.

 

Bere hitzaldian, Tapia sailburuak Simon komisarioarekin adierazi dio energia-kostuen egungo arazoengatik kezkatuta dagoela.

 

Tapiak “trantsizio honetan tempoen oreka aurkitzeko beharra” azpimarratu du berriz ere. “Berriztagarrietan inbertitzea eskatuko duten erritmoa eta baliabideak erregai fosilak pixkanaka uzteko beharrezko epeekin egokitu behar dira”.

 

Euskadiko off shore eolikoa eta hidrogenoa dira, Europan erreferentzia izan daitezkeen ereduak, Europako Batzordearen interesa piztu duten proposamenak, trantsizio energetikoan aurrera egiteko eta klima-aldaketaren mehatxuei erantzuteko baliozko apustu gisa. Berriztagarriak konponbidearen zati garrantzitsua dira, eta, aldi berean, ekonomia eta enplegua sortzeko aukerak areagotzen dituzte.

 

Tapiak azaldu duenez, “Euskadik sektore eolikoaren prozesu osoa, lehorrekoa zein itsasokoa, betetzeko gaitasuna du, parke eolikoaren garapenetik hasi eta eragiketa eta mantentze-lanetaraino, zimenduen fabrikaziotik pasatuz”. Ildo horretan, COP26 biltzarrean agerian geratu da euskal enpresek parte hartzen dutela munduko itsas proiektu eoliko gehienetan. Bai itsas hondoari ainguratutako zimendu finkoetan, bai zimendu flotatzaileen frogapenean.

 

Bide batez, Eusko Jaurlaritzak COP26ren erakusleihoa baliatu du “Hidrogenoaren Euskal Estrategia” partekatzeko. Garapen garrantzitsu horren helburua hidrogenoaren ekosistema sortzea da, hidrogeno berriztagarriaren ekoizpenean oinarrituta. Gainera, estrategiak biltegiratze-, garraio- eta banaketa-azpiegiturak barne hartzen ditu, tokiko merkatuari eusten diotenak eta nazioarteko esportazio-merkatuan garrantzia izango duen logistika-zentro bat ezartzeko oinarri izango direnak.

 

Bihar COP26ko euskal ordezkaritzak Biodibertsitatearen Eguneko ekitaldietan parte hartuko du. Edinburgoko Adierazpenean egongo da, eta Munduko Biodibertsitate Biologikoaren Esparruari balioa emango dio.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzaren  ibilgailuak  berritzeko  planek  matrikulazio  berrien  eskaera  ia  %  30ean  bultzatzen  dute,  2024arekin  alderatuta

Eusko Jaurlaritzaren ibilgailuak berritzeko planek matrikulazio berrien eskaera ia % 30ean bultzatzen dute, 2024arekin alderatuta

MOVES III programak dagoeneko 1.000 eskaera baditu auto elektrikoentzat eta 500 karga-puntuentzat; eta Emisio Gutxiagoko Ibilgailuen Programak 800 eskaera baino gehiago ditu ibilgailu berrientzat.

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Iberdrolak  59  milioi  euro  inbertituko  dituzte  20  urtean  Siemens  Gamesa  hornitzaile  duen  Euskadiko  lehen  parke  eolikoan
30/06/2025 Deskarbonizazioa

Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak 59 milioi euro inbertituko dituzte 20 urtean Siemens Gamesa hornitzaile duen Euskadiko lehen parke eolikoan

40 MW-ko parke eoliko honen instalazioak Euskadiko gaur egungo potentzia eoliko instalatua % 26 handitzea dakar, 153MW-tik 193MW-ra pasatuz. Martxan jarri ondoren, urtero 99.679 MWh ekoitziko ditu, 30.000 etxebizitza energia berriztagarriz hornitzeko, eta atmosferara 16.300 tCO2 isurtzea saihestuko du.

90  erakundek  hartu  dute  parte  Euskadiko  industria  deskarbonizatzeko  seigarren  foroan
27/06/2025 Deskarbonizazioa

90 erakundek hartu dute parte Euskadiko industria deskarbonizatzeko seigarren foroan

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren barruan kokatuta

Nola  eraldatuko  dute  hiri-mugikortasuna  PMUSek?

Nola eraldatuko dute hiri-mugikortasuna PMUSek?

Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planak hiri-espazioan desplazamendu-modu iraunkorragoak ezartzea helburu duten jardueren multzoa dira, mugikortasun eraginkorragoa eta arduratsuagoa ahalbidetuz

Energia  Clusterra,  orain,  BASQUENERGY  Cluster  da
12/06/2025 Kluster politika

Energia Clusterra, orain, BASQUENERGY Cluster da

BASQUENERGY Clusterrak euskal energia-industriaren nazioarteko izaera nabarmendu nahi du, Euskadin oso errotuta dagoen eta merkatu globalean presentzia handia duen sektorea baita

Basquevoltek  bere  lidergo-estrategia  indartu  du  egoera  solidoko  baterietarako  elektrolitoan

Basquevoltek bere lidergo-estrategia indartu du egoera solidoko baterietarako elektrolitoan

Konpainiak Europan elektrolitoaren erreferentziazko hornitzaile gisa duen posizionamendua lehenetsi du, automobilen eta gelaxken fabrikatzaileekin akordio estrategikoak eginez

Net-Zero  Basque  Industrial  Super  Cluster  arrakasta-eredu  gisa  aurkeztu  dute  trantsizio  energetikoari  eta  deskarbonizazioari  buruzko  hiru  ekitalditan
06/06/2025 Deskarbonizazioa

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster arrakasta-eredu gisa aurkeztu dute trantsizio energetikoari eta deskarbonizazioari buruzko hiru ekitalditan

Instituzioen konpromisoa nabarmentzen da, hauek konbinatzen dituen trantsizio energetiko industrialarekin: isurpenak murriztea, lehiakortasuna eta Euskadiko ekonomiarentzat aukera berriak sortzea

Europako  sektore  eolikoak  32.000  milioi  baino  gehiago  bildu  zituen  2024an  inbertsioetan  egiturazko  eragozpenei  aurre  eginez

Europako sektore eolikoak 32.000 milioi baino gehiago bildu zituen 2024an inbertsioetan egiturazko eragozpenei aurre eginez

Basque Trade & Investmentek Wind Europe topaketako ondorio nagusiak jaso ditu azken ohar teknikoan, sektorearen egungo egoera, erronkak eta hazkunde-aurreikuspenak aztertuz

Mikel  Jauregi:  “deskarbonizazio  adimentsuaren  aldeko  apustua  egiten  dugu,  eta  bide  desberdinetatik  hel  gaitezke  horretara”
21/05/2025 Deskarbonizazioa

Mikel Jauregi: “deskarbonizazio adimentsuaren aldeko apustua egiten dugu, eta bide desberdinetatik hel gaitezke horretara”

Sailburuak adierazi duenez, Euskadi, azken hilabeteotan, ahalegintzen ari da bertako industriak eta bertan ezarri nahi diren enpresa-proiektu berriek eskatzen duten potentzia lortzen

Bizitegi-jabeen  komunitateetako  instalazio  elektriko  zaharrak  berritzeko  inbertsioetarako  laguntza-programa
15/05/2025 Deskarbonizazioa

Bizitegi-jabeen komunitateetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioetarako laguntza-programa

EEEren programa Deskarboniza programaren parte da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.